Eguneroko egiak grafikotan

Eguneroko egiak grafikotan

Gorroto dituzu grafikoak institutu garaiko matematikako irakasle ezin zorrotzago hori jasan behar izan zenuenetik? Eguneroko errealitate gordina deskribatzen bete betean asmatzen duten hauek ikusi ostean, iritziz aldatuko duzu.

Mikael Wulff eta Anders Morgenthaler idazle eta ilustratzaile daniarrek elkarlanean egin dituzte, denok pentsatu arren esaten ez ditugunak grafikoki adierazteko asmotan. Gehiago ere badituzte euren webgunean. Ingelesez daude, baina ez dira ulertzeko zailak:

Eraikin publikoetako ateak Murphyk egiten ditu. Zuk bultza egiten baduzu, tira egiteko atea izango da, eta tira egiten baduzu aldiz, bultzatuz irekitzen dena. Saiatzeak ere ez du merezi; ez dago asmatzerik.

GRA8

Nor ez du (h/l)arritu bizilagunaren musika aparatuak lor dezakeen ozentasun mugagabeak? Grafiko honek azaltzen du zergaitia.

GRA9YouTuben errazagoa da ukeleleaz jotako bertsioa topatzea, bilatzen ari zaren kanta originala baino. Tira, euskarazko musikarekin behar bada ez. Hesian jasateak izan behar zuen alde ona ere…

GRA10 McDonaldseko janaria zabor hutsa da, baina izugarri gustatzen zabor hutsa da, baina izugarri gustatzen zabor hutsa da…

GRA2 “Kaixo Bilbao” esaten duten amerikarrak ikusteko soilik antolatzen omen dute BBK Live jaialdia. Ez da gutxiagorako:

GRA7Nik gidabaimena huts bakar bat ere egin gabe atera nuen, baina oraindik ez dakit aparkalekuetako koloretako marra horiek zer demontretarako diren…

GRA3

Kurrikuluma txukundu, argazkia atxiki, testu formala bezain iradokitzailea idatzi, hiru aldiz berrirakurri eta e-maila bidali ostean, orduan aurkituko duzu akatsa, ez lehenago.

GRA4Gizonezkoen eta sandalien artekoa ezinezko maitasuna da. Berdin du kolorea, tamaina edo marka zein den, emaitza barregarria da beti.
GRA5  Nahi duzun guztia irentsi dezakezu, baita zure amonaren errautsak edo etxeko giltzak ere, baina ogi zuria ezta ukitu ere!

GRA6– Aizu, eta zure arreba zer moduz dabil?

+ Onfggdo

– Bartzelonara joan zen ikastera ezta?

– Eff, Mdgrilera.

– Ah, eta zer ari da ikasten? Zein auzotan bizi da?

Eguneroko egiak grafikotan

Gorroto dituzu grafikoak institutu garaiko matematikako irakasle ezin zorrotzago hori jasan behar izan zenuenetik? Eguneroko errealitate gordina  Eguneroko egiak grafikotan

1986-(...)