Eguneko disko bat argitaratzen da Euskal Herrian

Eguneko disko bat argitaratzen da Euskal Herrian

Eguneko disko bat argitaratzen da Euskal Herrian. Agian ez dira urterik onenak musikatik bizitzeko. Egia esan, edozein kultur adierazpenetan zail xamar dago kontua. Dena den, ezin esan sortzen ez denik. Entzun atarianEguneko disko bat argitaratzen da Euskal Herrian irakurri dudanez, 2015ean 320 diskotik gora argitaratu dira, horietatik gehienak autoekoizpenak.

Azken urteetakoen antzekoak izan dira emaitzak. Ia eguneko disko bat ekoizten da Euskal Herrian, nahiz eta, 100 baino gutxiago diren diskoetxe profesionalek finantzatu eta babestutakoak. Kapitalik gabe sortzera ohituak daude taldeak, eta kasu gehienetan eurek ekoizten dituzte diskoak, egindako musika euskarri ezberdinetan jasoz.

Izan ere, euskarri eta formatu anitzetan argitaratu dituzte euren lanak; hasi biniloetatik eta formatu digitaletaraino. Musika estiloetan era bada aukerarik, nahiz eta, espero bezala rocka nagusitzen den.

Sorkuntza oparoa daukagu beraz Euskal Herrian; eta gainera, 2015eko datuetan ikus daitekeenez euskara da hizkuntzarik erabiliena.

Eguneko disko bat, estilo anitzetan eta euskara nagusi.

Zer duzu buruan “Eguneko disko bat argitaratzen da Euskal Herrian”-ri buruz