Eguesibarko Udala eta euskara

Eguesibarko Udala eta euskara –

Eguesibarko Udala eta euskara

2019ko azaroaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendioa eman dio Eguesibarko Udalari udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketan euskara puntuatzeko, bere Euskararen Ordenantzak agintzen duen moduan.

Eguesibarko Udalaren Euskararen Ordenantzak ezartzen du jendaurreko lanpostuetan euskara meritu moduan % 6 puntuatu behar duela, eta % 3 gainontzekoetan.

Arauketa horrekin eremu mistoko abangoardian ez dago (jendaurreko lanpostuetan % 10 eta gainerakoetan % 5 dute araututa beste Udalek), baina lauko taldearen aurreko agintaldian ez zen aprobetxatu Euskararen Ordenantza hobetzeko. Hori ez zen harrigarria izan, euskararekin izan zuen jokaera ikusita.

Zenbait deialditan % 3ko puntuazio hori beste merituen artean nahastu zuen, eta atalari puntuen muga jarrita, ondorioa zen euskaraz jakin gabe puntu guztiak lor zitezkeela. Nafarroako Arartekoak horrelakorik ez egiteko gomendatu zion.

Eguesibarko Udalak gomendioa onartzen zuela erantzun zion, baina praktikan alderantziz jokatu zuen. Goian aipatutako deialdian, beste merituekin nahastu ez, baizik eta zuzenean euskara ez zuen puntuatu. Are gehiago, jarritako kexa berrian Arartekoari informazioa ukatu zion.

Hauteskundeak iritsi ziren eta laukoak udal gobernua galdu zuen Navarra Sumaren mesedetan. Orain zertxobait hobetu da egoera. Arartekoari erantzuna eman zion, bederen: Plantilla Organikoan euskara meritu moduan puntuatzea aurreikusita ez zegoela. Aitzakia hutsa, Nafarroako Arartekoak onartu ez duena. Beste deialdi batean euskara puntuatu du, baina berriz beste merituekin itota.

Eguesibarko Udala udal garrantzitsua da Nafarroan. 20.000 biztanle baino gehiago ditu. Penagarria da horrela jokatzea euskararekin. Gainera, Nafarroan diren bi bloke politikoen aldetik.

Eguesibarko Udala eta euskara

Administrazioan Euskaraz Taldea

9 pentsamendu “Eguesibarko Udala eta euskara”-ri buruz

  • Joseba: lan ederra egiten ari zaretena. Baina lan horrek fruitu hobeak eman behar lituzke, euskalgintzako jendea lozorroan ez balego

  • Euskararen (euskaldunon) egoera latza da Nafarroan.
    Euskara soilik unionisten agendan dago… gure kalterako. Erasoa erasoaren gainean pairatzen dugu, eta bien bitartean, alderdi abertzaleek imintzioak eta itxurak besterik ez dute egiten. Ez daukate euskaldunontzako egitasmorik.
    Ez gaude euren lehentasunen artean.

  • euskaldun bat 2019-12-23 14:18

    Nafarrek lotsa ematen didate.

  • euscaldun bat,
    Naffar guciec ala orocorqui minço çara?

  • euskaldun bat 2019-12-23 21:50

    Sentitzen dudana esaten dut, Josu. Gustatuko litzaidake nafarrez harro nagoela esatea baina ezin dut. 3 hizkuntza eremu, harresiak balira bezala, euskara ibaiak gainezka egin ez dezan bezala, eutsi, eutsi… inon ikusten ez den bezala. Toponimia euskalduna besterik ez duten herrietan kontsultak egiten dituzte eta euskararen kontra agertzen dira. Toponimia euskalduna, abizen euskaldunak, etxe eta kale izenak euskaldunak… eta hala ere kontra agertzen dira. Historia ere ez dute ezagutzen, edo ezagutzen badute bost axola zaie. Harro egon behar al naiz? Desastre hutsa dira, sentitzen dut hori esatea.

  • Nafarroako euskaldunon arazoa ez da nafarrena soilik, euskaldun guztiona baizik. Nafarroa politikoki desastre bat da, bai, baina EAE ez da askoz hobea, eta Iparraldeaz zer esan? Beste edozein herri kolonizatu eta zapaldu baten antzekoa da gure egoera, barnealdeak eusten dio ozta-ozta, baina Espainiarekin eta Frantziarekin muga egiten duten lurraldeetan erasoaren ondorioak latzak dira.
    Euskaldunek komunitate izaera eraikitzen dugun egunean, eta gure (h)agiontariei exijitzen hasten garen egunean, zeozer aldatzen hasiko da akaso.

  • euskaldun bat 2019-12-27 09:01

    Nafarrak desastre hutsa direla esaten badut, hori bakarrik esan dut, ez dut Iparraldekoei edo EAEkoei buruz ezer esan. “Agintariei exigitzen hasten garenean…” diozu: herrietan bozkak egiten dituzue zonaldez aldatzeko, eta ezezkoa ateratzen da. Herriari buruzko informazioa Interneten bilatu eta: herriaren izena euskalduna, mendi- eta txoko-izen guztiak euskaldunak, herrian abizen euskaldunak besterik ez, egunero hango biztanleak euskal hitzekin dabiltza erdaraz hitz egiten badute ere… eta ezezkoa ateratzen da. Zer exigitu behar diozue agintariei? Esaldiaren erdia euskaraz eta bestea erdia españolez esaten zuen emakume bati esan nion lotsa ematen zidala nola hitz egiten zuen entzuteak. “Zuk badakizu eskolan sartu zigutena zer izan zen?” eta nik, “40 urte badira hura pasa zenetik eta oraindik aitzaki horrekin jarraitu behar duzu?”, eta berak, “tienes razon, no he dicho nada” esan zidan. Aplikatu hau herri horietako jendeari: lotsa ematen didate, horixe, lotsa. Ez historia eta ez ezer.

  • Joseba Otano 2019-12-27 14:52

    Denetariko nafarrak daude. Bai euskararen ezagutzari buruz, bai euskararekiko jarrerei buruz, ikerketak egin dira Nafarroan. Orain modu orokorrean ez dut hori aipatuko.

    Eguesibarko Udalean alderdi politikoen jarreraz bai. Utzikeria handia dute lan deialdietan euskara baloratzeko orduan. Arartekoaren gomendioak aipatzen duen deialdia aurreko gobernu taldearena zen (laukoarena, alegia). Ez zuten euskara puntuatu, Euskararen Ordenantza urratzen zutela jakinaren gainean egonda.

    Euskara meritu gisa puntuatzerakoan, Eguesibarkoa ez da eremu mistoko ordenantzarik onena eta, hala ere, lauko gobernua ez zen gauza izan ordenantza betetzeko.

    Kasu honetan, alderdiek egin behar dute analisia. Batez ere euskararen alde daudela dioten horiek.

    Eguesibarko Euskalgintza antolatu eta presionatzea ere faltan sumatzen da.

  • euskaldun bat 2019-12-27 15:13

    Utzikeria? Hori ez da utzikeri, kalkulu elektorala baizik. Hau da, bueltan-bueltan leku berera itzultzen gara. Nafarroako egoera ikusita askotan pentsatu izan dut: hizkuntza bat indarrez eta odolez jartzea bezalakorik ez dago, ama hizkuntza galtzen duten horiek beraiek bihurtzen dira lehengo hizkuntzaren etsairik handienak. AEBtan etorkinen etsairik handienak etorkinak diren modu berean. Gauzak maitasunarekin irabazi behar direneko kontu hori galtzaileentzako kontua da, Nafarroan ikusi besterik ez dago. Eta lotsa? Kontsultan ezezkoa eman zuten horien aurrekoek burua altsatuko balute sentituko luketena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude