Egon trankil

Egon trankil –

Egon trankilIzquierda-Ezkerra, Ezker Batuak eta Batzarrek osaturiko koalizioa, Nafarroako laukoaren hanka ahulena ez ezik, deserosoena ere izan da lau urte hauetan. Deserosoa, koliziokideendako, batere lotsarik gabe oposizioarekin bat egin duelarik, bereziki hizkuntza politikoaren inguruko kontuetan. Eta deserosoa, Izquierda-Ezkerra bera, Uxue Barkosek gobernua eratzean Eskubide Sozialetako departamentua eta lehendakariordetza oparituta ere, inoiz ezkutatu ez duelako abertzaleekin agintea partekatzea ez zela bere ametsezko egoera. Izan ere, behin baino gehiagotan adierazi du, batzuetan aho-azpiz, bertze batzuetan ozenago, erosoago egonen litzatkeela “kontu identitariorik gabeko” gobernu batean, hau da, PSNrekin eta Podemosekin bakarrik. Hori kontuan hartuta, are indar handiago du Ezkerrak atzo egindako iragarpenak. UPNren eta PPren arteko koalizioa oztopoa bada Esparzak PSNren botoak bereganatzeko, egon trankil, koalizioak 5 minutu ere ez baitu iraunen, sozialista nafarrak erabakigarriak izanez gero. Aunitzek pentsatzen duguna Ezkerrak errana: UPN agintera itzultzea nahi baduzu, botoa eman PSNri.

Egon trankil

Egon trankil

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

13 pentsamendu “Egon trankil”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-03-08 08:44

    Uxue Barkosek agintaldia lortzen ez badu berriro, nafar guztiokin haserretuko naiz, izan abertzale edo ez. Nafarroako euskaldun guztiek abertzaleei bozkatuko balieke, ez litzateke arazorik egongo baina hain da xelebrea lurralde hori!

  • Ganbaratxotik 2019-03-08 11:34

    Abertzale ezkertiar, zein eskuindarrak egurtu kupidagabe den denak antieuskaldinak direla esanez jendea politikatik urrutiratuz eta gero harritu ez duelakp bozkatzen kolonialisten aurka? Ereindakoa jasotzen.da.

  • euskaldun bat 2019-03-08 14:39

    Ganbaratxotik, Nafarroan euskaldun askok alderdi abertzaleei bozkatzen ez badiete ezker abertzalearengatik da. Lurralde horretan jende asko kontserbadorea da, eliztar asko edo behintzat orbita horretan eta gauzak horrela izanda, ezkerra agertzen zaie erlijioaren aurka hitz eginez bat eta beste. Eta jende askorentzat ezker abertzalea = euskara. Euskaraz publikoan agertzen diren bakarrak ezker abertzalekoak direlako. Eskerrik Geroa Bai agertu dela eta Bilduk jarrera lasaiagoak dituela orain. Dena dela, noizean behin Maravillaseko ume horiek agertzen dira eta berriro arriskua sortzen dute.

  • nafar guztiokin haserretuko zara? xelebreak gara? nafar ezker abertzaleak sobera solasten da erligioaren aurka?sobera euskaraz? nafar gazteria umeak dira? hi segi lagunak egiten…paternalismo hori aspaldi aspertu gintuen…

  • euskaldun bat 2019-03-09 12:10

    Gaizka, bozkak bildu egin behar dira, bildu; eta ez galdu. Bai? Nafar gazterian denetarik egongo da baina Maravillasen umeak daude: nori bururatzen zaio hauteskunde bezperetan gure gobernua desgastatzen hastea gaztetxea tarteko? Neronek irratian entzun nuen, hitzez hitz ezin dut idatzi gazte horiek ziotena, hainbestekoa zen hitzontzikeria (hitzak bata bestearen atzetik inolako zentzurik gabe): Geroa Bai kapitalismoaren zerbitzura, errepresioa… eta nik baino hobeto dakizun hitz sorta. Jokoan dagoen guztia eta arduragabekeri horrekin jokatzen, umeak ez, ume terdi. Nafarroako euskaldun kontserbadoreak geurera ekarri behar dira, ez aldendu. Gobernuarekin liskarrak izatekotan ezkutuan edo hauteskundeak eta gero.

  • Aingeruren iritzi artikulutik at dago eztabaida hau, Hori bai eskertuko genizueke, nafartarrok egunero jasotzen ditugun mezu paternalista guzti horiek baztertuko bazenituzte. Ez dute elkar biltzeko batere laguntzen. (…bai?…)

  • “Eskaldun bat” delako hori nafatar guziokin aserretuko omen, Uxue Barkosek agintea galtzen badu.
    Eta aserretzen bazara zer?
    EAEtik horrela animatzen bagaituzte hobe dugu noski etsi hartu!

  • Eta erran gabe ez naiz geldituko. Hasiera batean hori irakurtzen hasi nintzenean pentsatzen nuen UPNko troll bat zela “Euskaldun bat” horren atzean zegoena. Aserretu eginen dela…
    Orain zer pentsatzen dudan? Hobe isilik gelditu, ez dut guretako inor mindu nahi eta.

  • euskaldun bat 2019-03-10 14:39

    A, bota lasai bota beharrekoa UPNko trollari. Ni minduko nauen ezer ez dago eta. Hemen talde terapia egiteko elkartzen gara eta. Aingeruren testuarekiko berriz, eguneratu beharrean dagoela testua, orain Ciudadanos ere batu dela. Ez dut pentsatu ere egin nahi hauek agintean: Maravillas zopan ere entzun beharko dugu komunikabideetan, D eredua eta ez eredua, manifa gora eta behera, hau nahaste borrastea… Guzti hori jasateko osasunez indartsu egon beharra dago, beraz, nahi duzuen bezala baina irabazi hauteskundeak mesedez!

  • Eta nondik bozkatu behar liekete edo bozka liezaiekete?

  • Nerau ez naiz nafartarra, nerau nafarra naiz, Ez dakigu geronen izenak ere esaten, Zer gara bada! Nafar, Nafarroaren izenaren barnean antzeman dezakegu, giputz, Gipuzkoaren barnean zegok, eta horrela. Nahikoa dugu Euskaltzandiaren arauak leitzea, baina, nork irakurtzen ditu? Herri ezjakina sekula ere ez da herria izanen.

  • Ez esan babukeriarik, faborez. Inon bada herrialderin eskuindar eta kontserbadore, horixe bera Euskadi da, hau da, euskaldunal tipulinak balira bezala hazten diren tokia, edozein euskaldunek baitaki “di” atzizkia toponimoa dela, landareei atxikia. Holaxe sortu dira harizti, pagadi eta euskadi, euskoen baratzez edo, ahoskatzea ere iguina erqagiten dit. Ez dago Europa osoan Euskadi nardagarri hori baino herri eskuindaragorik.

  • Ze, Aingerutxo potoki, ezker abertzalea hirea, hire hirea al duk, barren barrenekoa, ze, behingoagatik bada ere, haren izena ez duk zortzi lerrotan aipatu. Zer dela ez zer del dela? Tipitaki tapataki,.