Egoera bat: euskara eskolan

entre les murs

Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.
Gasteiz; 2009

Emakumea euskara irakaslea da atzerritar askok ikasten duten institutu batean. Irakasleak lan zaila du. Bigarren DBHko ikasle gehienak Gasteizera etorri berriak dira Perutik, Marokotik, Kubatik, Kolonbiatik, Argeliatik, Paraguaytik, Brasiletik….Bertakoak direnak ere euskalduntasun gutxi dute haien bihotzetan. Afrikarrek lanak dituzte gaztelaniaz ikasteko ere, beraz, A ereduandabiltza.


Irakasleak bere jarrerak aldatu behar izan ditu orain dela 20 urte eskolak ematen hasi zenetik. Ikasleen izaera mundua bezainbat aldatu da. Baina, bada azken aldian errepikatzen den zerbait. Eskolak eman eta eman, eta behin baino gehiagotan galdera bat errepikatzen da ikasleren baten ahotik. Eskua jaso, Irakasleak hitza eman eta harek esan. Ez atzizki, ez aditz, ez semantika, ez lexiko.
-Profe, ¿para qué estudiamos euskera si nadie lo habla?

Egunean duen aldartearen arabera erantzun ohi du emakumeak. Batzutan euskararen ofizialtasuna ahoan, bestetan euskarak aberasten gaituela, eta, gehienetan, horrelako galderei erantzun bainoentzungor egin eta gaiarekin aurrera segi.
Zuek nola azalduko zenukete?
egoera, eskola, euskara, normalizazioa
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

3 pentsamendu “Egoera bat: euskara eskolan”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2011-06-17 13:51

    Galdera hori bera egiten nuek neuk 14 urterekin Errenteriako Institutuan, Jalgi Hadi metodo aspergarriarekin (irakasleak modu aspergarrian erabiltzne zuen, behintzat) nazka-nazka eginda. Gero, 16 urterekin, harreman-sarea gune euskaldunagoetara zabaldu zitzaidan, eta neure aurreko eta arbasoen hizkuntza ikasteko sekulako grina sentitu nuen.
    Nire ustez, euskara benetan bizitzen den egoeretan jarri behar dira ikasle horiek (kulturan, aisialdian…) hizkuntza hau usten duten baino erabilgarriagoa dela konturatu daitezen. Eta horietako asko, ni bezala, konturatuko dira, bai horixe !

  • Jaime Altuna 2011-06-17 17:12

    Galdera hori entzutea etsigarria izan daitekeela ulertzen dut baina erantzuna ez zait hain zaila iruditzen. Alde batetik, galdera bera (horrela formaulatua) gezurra da: Euskaraz hitz egiten duen jende asko dago; Euskal Herrian eta baita Gasteizen bertan ere. Duela 20 urte ikasle batek galdera hori eginez gero zein litzateke erantzuna? Zer aldatu da? Gasteizen euskara gehiago entzungo da egun duela hogei urte baino.
    Bestetik, “euskara” hitza aldatzen badugu eta “matematika” edo “literatura” jarriko bagenu zein litzateke erantzuna?. Adibidez, “Profe, ¿para qué estudiamos matemáticas si nadie las usa?” edo “Profe, ¿para qué estudiamos literatura si nadie lee libros?”.
    Peruk adierazi duen bezala euskara bizirik dagoen egoerak erakutsi behar zaizkie gazte horiek: Gasteizen edo beste herrietako gazteen artean, musikan, unibertsitateko ikasketetan, zenbait lanetan…Eta horrekin batera, irakasle horrek egiten duen bezala, hizkuntzak bizirik mantentzeko ditugun arrazoiak azaltzea oso garrantzitsua da.

  • Nik holako ignorantia ez ixateko ta horren inguruan berba ein orduko informateko esango neutzan, euskeria beste hizkuntza bat dala nahix eta hamen bixi dirazen askok mintzatu ez…Oso onak zure “Egoera bat”-ak e, asko gusta jaraz =)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude