Egigurenen iragarpenak La Sextan

– Gabonak baino lehen ETAren amaieraren komunikatua espero duela esan zuen. Nahiz eta erakundeak klandestinitatean jarraitu [IRAren adibidea aipatzen du]. Bere aldetik, ahal duen guztia egingo duela Batasuna legeztatua izan eta hauteskundeetara aurkeztu dadin.

– Ez dela prozesu berririk izango baieztatzen du. Ondorengo urratsak definitu zituen: ETAren agiria, Batasunak alderdi berriaren estatutuak aurkeztu, legeztatzea eta parte hartzea.

– Gerta omen daiteke, Batasuna udal hauteskundeetarako legezko ez izatea. Hiru herrialdetako hauteskundetarako bertan izatea aurrikusten du hala ere. Hauteskunde horiek PSOEk ausaz irabaziko lituzkeela uste du, dena den.

-Ez du Ezker Abertzalearen mugimendua faltsua denik uste.

-Espainiako gobernuak euskal presoak Euskal Herrira ekarri beharko lituzkeela uste du.

MzcyMg==

Batzuk ez dira Egigurenen iritzikoak

Basagoitiri irakurri ahal izan diodanez, ETAren prozesuan garaileak eta garaituak behar dira. Horrek iragartzen al du, aurreko batean iragartzen genuen bezala, PPk, eman daitezkeen mugimenduetan, gertakariak oztopatzeko papera hartuko duela?

Gehiago

Salvadosen ez zuen Egigurenek bakarrik hitz egin. Martxelo Otamendi eta Gorka Landabururen arteko solasaldi bat ere izan zen besteren artean.

Saioa osorik ikusteko aukera dago Sexta telebista katearen web orrian.

Irudia | Egigurenek Salvados saioan egindako iragarpenak | Ez dakit | Creative Commons By SA
Egiguren, politika, salvados

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude