Egigurenek Lopezen babesa ei du

Alderdiaren baitan ekaitza leherrarazi zuten Egigurenen hitzek. Batasunak bozkak eta armak bateraezinak direla ulertu duela adierazi zuen. Segidan, Rubalcaba barne ministroak publikoki aurkakoa eman zuen aditzera, “erradikalen” baitan ezertxo ere ez zela aldatu esanaz.

Eta PSE-EEko presidenteari bere kabuz aritzea egotzi izan diote hainbatetan, bai barrutik eta bai kanpotik ere. Dena den, Patxi Lopezen babes osoa duela irakurri ahal izan dugu.

Alderdia zatiturik omen dago, beraz. Batzuk, hitzik ere ez omen diote egiten, baina ba omen da PSEko presidentearen alde daudenak, eta tartean, Patxi Lopez lehendakaria. Sozialisten baitan “ukiezina” dela ere badiote batzuk.

Egigurenek berak, uda ostean arrazoia duela ikusi ahal izango dugula aurreikusi du.

MjY3OQ==

Irudia | Egiguren | zz | Creative Commons By SA
Batasuna, jesus egiguren, Patxi López, PSE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude