EGI ernai da

Gipuzkoako Aldundia ETA da, lehen iraultza zergaren bidez eta orain bestelakoez (aberastasun handien gainekoarekin?) herria estutzen duena. Horrela dio, gutxi gorabehera, Eusko Alderdi Jeltzalearen gaztediak, Euzko Gaztedik, sinatu duen afixak.

EGI ernai daGipuzkoako Aldundia kaputxa eta Gipuzkoa Garailerena ematen duen trajea soinean jantzita agertzen duen afixak, kalapita sortu du.

Ika-mika laburra izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen interpretazioa “okerra eta testuingurutik kanpokoa” izan dela iritzita, kartela erretiratzea erabaki baitu EGI-k -gurasoen deia jasoko zuten?-.

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabinetea kexatu eta Aldundiko zerbitzu juridikoak EGI-ren aurkako neurri judizialak hartzea aztertzen ari direla iragarri dute, “aldundia eta bere langileak kriminalitzatzen dituelako; Irain eta kalumnia delitu zantzu argiak daude” esanez. Afixa arbuia dezala ere eskatu ei dio EAJ-ri.

Ezin esango dugu Gipuzkoako Aldundiak arrazoi osoa ez duenik -hobe zuen afixaren muinera jo eta bere alde erabili izan balu-, eta kexu agertzeko eskubidea ez ezik erakundea defendatu beharra ere badu gainera. Baina harritu gaitu sare sozialetan Ezker Abertzaleko kide asko eta asko guztiz minbera agertu izanak; norbere sinismenak erasotuak direnean jartzen baita kolokan adierazpen askatasuna.

Izan ere, nork ez ditu inoiz ikusi Euskal Herriko paretetan mezu zuzenak (eta gordinak) agertzen dituzten afixak, Ezker Abertzaleko taldeek edo ingurukoek sinatuak asko, besteak beste, EAJ edo Eusko Jaurlaritza saldutzat-morroitzat-usteltzat-torturatzailetzat edo are, hiltzaile-laguntzailetzat joz?

Ez da izango boteretik kaleratua, EGI “ernaitzen” hasi dela; ala Ezker Abertzalea, behin aginte makilak eskuan, guztiz instituzionalizatu da.

CDY6BUsWEAA69Md

* Hitzok Gipuzker izeneko pertsonaia baten ahoan jarri dituzte, eta gazteleraz: “Del impuesto revolucionario a hacer la revolución con nuestros impuestos”.
@Gipuzker, bere burua “txuriurdin, surflari eta orain twittero errebelde” legez aurkezten duen pertsonaia da, eta EGI-k Gipuzkoako Aldundia zein Bildu kritikatzen plazaratu dituen afixen protagonista, bat baino gehiago dira-eta -Andoni Ortuzarrek twitter bidez, eta atzo bertan, benetako bozka errebelde bakarra EAJ-rena zela zioen!-.
adierazpen askatasuna, afixak, bildu, EAJ, EGI, Ernai, ETA, Gipuzkoako Aldundia, zergak

7 pentsamendu “EGI ernai da”-ri buruz

  • Aztertu beharko dek salatzen denak zer oinarri duen.

  • Bitxia da, bai, zeinen azal fina erakutsi duten urteetan zehar afixa eta pankarten bidez sekulakoak esan (eta esaten) dituztenek besteen bizkar.

    EGIren Gipuzker kanpaina horiek guztiz ridikuloak iruditzen zaizkit, guai itxura emateko saio patetiko xamarra azken finean. Baina batzuen duintasun kexak ere ridikulo xamarrak gertatzen dira, azken hamarkadatan ikusi duguna ikusita.

  • Danetik neska, danetik.
    Sufrimendua kantidadia
    Zertarako?

  • ba niri post honek betiko diskurtso sasiobjetiboaren usaia duela ematen dit. Noski, denok ditugu eskubide berdinak, denak gara hiritarrak eta hortaz alde batetik zein bestetik egindako diskurtsoak berdina neurtu beharko dira… ezta?

    ba ez nago ados. Boterean egonik (eta ez bakarrik botere politikoan) egin daitekeena eta azpian egonik (zapaldua, esplotatua…) esan daitekeena ez da berdina eta ezin da berdin neurtu.

    PNVri torturatzaile daitu zaio, eta hor daude bere agindupean torturatutakoen kasuak. Españolen morroi ere esan izan zaio, eta oraindik itxaroten gaude alderdi bezala hain oinarrizkoa den erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduan benetan pare hartu dezan.

    Beraz, mesedez, izan gaitezen zintzoak eta ez alderatu alde bateko eta bestelako kritikak. Egitxuek sufrimendua zer den ere ez dakite, beti “al majen” geratu izan dira eta orain biktimen papela hartzen dute… mesedez!

  • nineu, ez naiz ni izango PNVren jarduna zurituko duena. Zuk beste batzuen jarduna zuritu nahi baduzu, zuk ikusi…

    Zintzoak izan gaitezen nahi duzu, izan gaitezen bada… denok.

  • Gipuzkoako Ogazuna ez du ETArekin zerikusia ta ez du ETA finantziatzen.
    EAJk kontrolatutako indar polizialak aldiz torturatu dute, EAJk Espainiarekin lerratzen da, EAJk hiltzaileen lagun izan ta da.
    EAJkoaren aurkako afixak datu objetiboak dira, Ogazunena asmakizun tuntuna.

    Orain gezurra ta egia parean jartzen ditugu?
    ETAkide edo ETArekin zerikusia duela erraten badio Ezker Abertzaleko inor EAJri, ziur arazo larriak izango zitula, alderantziz askatasun eskubidea.

    Zenbat pertsona atxilotuak, torturatuak, bidegabeki kartzelaratuak izan dira afixak eramateagatik? Pareta batean zerbait jartzeagatik….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude