EGAko ahozko azterketa (Hiri Kondairak)

EGAko ahozko azterketa (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.

EGA azterketaren polemika baretu den honetan, EGAko ahozko azterketa batean gertatu omen zen pasadizo bat dakarkizuet.
.

EGAko ahozko azterketa (Legenda Urbanoak)Gure protagonista EGAren ahozko azterketa egin behar duen gazte bat da. Sartu omen da gaztea ahozko azterketa egiteko gelan, eta aurrez aurre aurkitu ditu aztertzaileak. Serio daude, isilik. Gaztea eseri egin da, eta aztertzaileen aurrean geratu da. Segundo luze batzuetan aztertzaileek zerbait galdetu zain geratu da, baina inork ez du deus esan.
 
Halako batean, itxoiteaz gogaituta, gazteak hitza hartu du, eta hau galdetu du:
 
– Zer? Hasten gara?
 
Aztertzaile batek berehala erantzun dio, begirada zorrotzez:
 
– Zuk bukatu duzu.


Ez dirudi pasadizoa benetakoa denik: ez dago inon argitaratuta, inoiz ez da esaten nori gertatu zitzaion, ez non, ez noiz…

Hala ere, istorioak sekulako zabalkundea izaten du euskaltegietan eta EGA azterketa egin behar duten gazteen artean.

Gehiago ematen du ohiko akats bat zuzentzeko zabaldutako gezurretako pasadizo, baina… Auskalo!

Zer? Ez duzula anekdota ulertu? Marimaistrak argituko dizu:

.

Twiterren bidez, txiolari hauek istorioa kontatu dietela onartu dute:

.

Eta leienda berri bat asmatzeko proposamena ere jaso dugu:

.

Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

EGAko ahozko azterketa EGAko ahozko azterketa  EGAko ahozko azterketa
EGA, Katxonderstan, legenda urbanoak

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude