Eduardo Puelles, ETAren biktima, “gutakoa” da?

Eduardo Puelles, ETAren biktima, "gutakoa" da?
Larunbateko manifestazioa- agirregabiria cc

“Puelles gutakoa zen”, lehendakariaren hitzetzan. Bada jakin dena ez dela A ala B, zuria ala beltza, dena ez da hau edo bestea, errealitatea anitzagoa da zorionez. Puelles, argi utzi behar dut, ez zen “nitakoa”.

Zer esan bada ETAren jardunaz, zer esan azken ekintza armatuaz… Estrategikoki analizatu eta ulertzen saiatu behar naiz lehenik. Zergatik akabatu du Arrigorriagako gizon hori Euskadi Ta Askatasunak? Iritsi zaidan informazioaren arabera, Polizia Nazional izateaz gain, inteligentzia zerbitzukoa zen eta talde armatuaren aurka zebilen lanean. Alde horretatik ekintzak badu logikarik, aurreko bonbazoek baino logika gehiago bai behinik behin. Hau ez da izan peaje bateko langile den PSEko zinegotzi ohi baten aurkakoa, ez da enpresaburu baten aurkako erasoa izan; ez, honek bete-betean “etsaiari” jo dio. Alde estrategikotik aspaldiko partez ulertu dut ekintza armatua. Ulertu dudala diodanean, ez diot ados nagoenik, ezta ere onartzen dudanik.

Alde etikotik begiratuta beste desastre bat ikusten dut. Desastrea, familia bat izorratu duelako, eta ondo izorratu ere. Ez dudalako uste jendea hiltzetik konponbiderik etorriko denik, ez nagoelako hiltzearen alde. Ez dudalako sinisten “ojo por ojo, diente por diente” espainolezko esaeran eta batez ere egun kalte gehien euskaldunoi egiten digulako borroka armatuak. Beraz, ez nago hilketa honen alde.

Orain alderdi nazionalista españolen kanpaina anti-abertzalearen gandorrean aurkitzen gara. Oilarturik daude, Eusko Jaurlaritza “okupatu” dutelako eta hedabideen %95a haien esku dagoelako. Hasi dute sekulako deslegitimazio prozesua, baina ez ETAren aurka, abertzaleon aurka baizik. Nortzuk gara abertzaleok, bada euskaldun eta soilik euskaldun sentitzen garenok, baina izaera hau ukatua dugunok. Eta nola nahi dituzten gure proiektuak deslegitimatu?

Erraza da, ikusi dudanez, haien estrategia. Honako egoera hau planteatzen dute: Bi vasco mota daude, batetik vascoen homogeneizazioa bultzatu nahi dutenak izaera bakar bat inposatuz, euskaldunarena (“nacionalistas” delakoak) eta bestetik, Euskadi plural batean sinisten dutenak, paktistak, sentimendu eta identitateen gainetik hiritarrak eta hauen eskubideak ikusten dituztenak (“no-nacionalistas” delakoak.) Hau da haien planteamentua. Horrelako sinplea. Baina nork ez du ikusten orain sekulako Euskal Herri homogeneo inposatua dugula, Euskal Herri española. Ez diezagutela ziria sartu, haiek nazionalista espainolak dira, Euskadi homogeneo española defendatzen dutenak eta haien maxima da: “Nahi duzuna, baina española!”.

Errealitatea bestelakoa da hemen, badago jendea euskalduna eta soilik euskalduna izan nahi duena, badago jendea espainola eta euskalduna sentitzen dena eta azkenik bada beste jende bat piperrik inporta ez diona asuntoak. Horiez gain segurki bada jendea aberria Afrikan duena, edo Hego Amerikan, eta hona bizitza aurrera ateratzera etorri dena… horiek ere ez ditugu ahantzi behar. Beraz, ez dezatela txorakeriarik esan, soluzioa argi eta garbi autodeterminazioaren bidez lortuko dugu denok batera.

Guzti hau esan ostean, etorkizunari begira jarri behar gara. Ezker abertzaleak ikusi behar du, gaur egun, borroka armatua kontraproduzentea dela. Kalte gehiago egiten diola proiektu abertzaleari berari, espainiar estatuari baino. Konturatu behar da, herria alde izan gabe ezin duela armekin aurrera jarraitu, konturatu behar da gorrotoa sortuz ezin dela Euskal Herri independiente bat eraiki. Eta EAJ berriz jokoz kanpo ari da geratzen, A ala B, zuria ala beltza jokoan ari da jokatzen. Gauzak ezin du horrela jarraitu, PSEren zapataren zola miazkatzeari utzi behar dio.

Behin eta berriz errepikatzen dugu abertzaleok gehiengoa garela, bada, goazen indarrak batuz estatu espainiarrari planto egitera. Hori da bidea.

Eduardo Puelles, ETAren biktima, “gutakoa” da?

Deslegitimazioa, EAJ, Eduardo Puelles, ETA, HB, iritzia, Patxi López, PNV, politika, PP, PSE
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

9 pentsamendu “Eduardo Puelles, ETAren biktima, “gutakoa” da?”-ri buruz

  • ETA da gutakua ez dena.

  • Ez ETA eta ez Espaiñiako indar eta politikari inposatzaileak.

  • Argi eta garbi daukat ez zela “nitakoa”, eta ni ez naizela Eduardo “gutakoa” daukatenetakoa.

  • amonamantangorri 2009-06-22 12:26

    Hi, baina hik ba al dakik “ojo por ojo diente por diente” ez dela esaera espainiarra, baizik eta Bibliakoa? Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.

  • amonamantangorri 2009-06-22 13:21

    Hala ere, amigo, indar abertzaleak ez batzearen erru guztia ETAk al dauka?

    Askotan esaten da, ETA euskal agertokitik desagertuko balitz euskotarrok sekulakoak eta bi eginen genituzkeela. Esan eta gainera sinestu?

    Euskal Herri osoko indar politiko nagusia PSOE-PSF da, bi sozialdemokrazia estatalisten botuak kontuan hartuta.

  • Eduardo ez zen nitakoa, ni neu naz 2009-06-22 18:05

    ETA suetenean egon denean ez ziren aldatu gauzak PSOEk eta PPk nacionalisten kontra jarraitu zuten.nire apustua aralarrek EAJk,EA,eta EB konplota egin behar zuten eusko jaurlaritzari, independentzia aldarrikatu eta EHtik kanporatu goardia zibilak,militarrak,euroa erregearen aurpegiarekin… konponduta egongo zen konflikto vasco

  • Ekintza hau gaitzestea, edo borroka armatua (edo “terrorismoa”, nahi den moduan) zilegia ez dela esatea gauza bat da, baina esatea “Euskal Herriaren askatasunaren alde” borrokalari bat erahil dutela ez dauka inongo zentzurik…

  • Indarrak batzearena tentelkeri bat da. Batzen al dira alderdi politikoak interesatzen zaien politika bateratuak egiteko?. Ez, PP eta PSOE, adibidez, ez dira batzen eta indar abertzaleen aurkakoan bai (batzuen aurka gehiago) bat datoz.
    Orduan gure aldean berdintsu jokatu beharko genuke. Zergaitik egin batutako mahaiak paktuak…?. Eguneko erabakietan ikusi behar da helburu batzuk konpartitzen ditugula (ez guztiak noski). Gu ez, gu zuri edo beltza besteak guk nahi duguna egin behar du, edo ez da…. Eta gure egunerokoa gurekin edo gure kontra denez, (boterreak egiten duen berdina)ba ez dugu elksr jokatzeko unerik. Orduan gu ez gara elkar fidatzen. Hogei urte (edo gehiago) daramate Euskal nazionalismoa = ETA = indarkeria ekuazioa zabaltzen eta lantzen. Eta guk ez dugu jakin ekuazio hori apurtu. ETAk nahi al du ekuazio hori apurtu? Ez. Eta apurtzen saiatzen diren batzuk salduak dira, lameculos… Eta konturatzen hasi dira asko etxean gaudela indarrak galtzen, estatu normal batean gertatu behar den bezala.

  • Hau ere biktima al da? Estatuaren aldeko indar armatuak noiztik dira konfliktoaren biktima?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude