Editorial baten garrantziaz

2779498114_3717bc5127Garrantzizkoa eta axalekoa bereiztea ez dago erraza hainbeste zarataren erdian. Baina nago gaurko El Paiseko editorialak berebiziko garrantzia edukiko duela aurrerantzean. Batez ere etorkizun hurbilean euskaldunok biziko dugun dialektika hornitzeko orduan. Datozen Espainiako hauteskundeak irabazten dituenak irabazi, El Paisek zedarritutako bidetik etorriko dira kontuak, gutxi edo asko.

Zati bat dakarkizugu hona, bere horretan:

“Los que durante tres décadas se han beneficiado de su proximidad a ETA no se han vuelto demócratas por la renuncia a matar de la banda: siguen haciendo alarde de ideas y comportamientos intolerantes o fanáticos que será necesario combatir. La cínica disculpa de la agresión en Toulouse de la presidenta de Navarra ilustra lo arraigado de esa mentalidad impositiva, de la que también hay pruebas en los escritos y declaraciones recientes de sus líderes. La pretensión de hablar en nombre de todo el pueblo vasco, o de saltarse las reglas de juego forzando una negociación extraparlamentaria de sus aspiraciones o pretensiones como si fueran derechos innegables, son otras manifestaciones de esa actitud.

Tendrán que acostumbrarse a considerar que las suyas son posiciones de parte, y no verdades indiscutibles. La autodeterminación, por ejemplo. Es cierto que ya no se puede acallar el debate con el argumento de que es solo un pretexto para justificar la violencia. Pero tampoco hay por qué aceptar que su no reconocimiento constitucional pruebe un defecto de origen de la democracia española. Casi ningún país del mundo sería democrático si esa fuera la condición. También los demócratas tendrán que adaptarse a la nueva situación. La hipótesis de que sin atentados el soberanismo radical se hundiría electoralmente no parece que vaya a verificarse a corto plazo. Es posible que, como en Irlanda del Norte, ocurra lo contrario, y ello obliga a los demócratas, nacionalistas incluidos, a articular una estrategia de defensa de la autonomía como marco mucho más integrador que cualquier otro. Y no hay razón para plegarse a las prioridades de la izquierda abertzale. Por ejemplo, sobre el adelanto electoral, para que entre ya en la Cámara vasca; o sobre la derogación inmediata de la Ley de Partidos. O sobre el acercamiento de los presos a Euskadi, asunto que habrá de plantearse, con calma y en el marco de la ley, tras las elecciones, y no ahora, con urgencia, como si fuera algo que se les debe”.

Gauza asko aipatzen dira (presoak, autodeterminazio eskubidea, Autonomia Estatutua…), baina nire iritzian, agerian uzten du oinarrizko eztabaida: demokrazia beraren kalitatea.

Ez al zaizu iruditzen?

(Editoriala osorik)

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

13 pentsamendu “Editorial baten garrantziaz”-ri buruz

  • Barne krisi dialektikoa dute espainiarrek… Batez ere PSOEko kanprogreek.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-30 13:14

    Dialektikoa baino sakonagoa da barne krisi hori, nire ustez, eta ikusita intelektualki ze pedagogia mota egin den Espainian, oso zaila iruditzen zait hausnarketa eraikitzailea izatea. Editorial hau horren adibide bat besterik ez da, halako milaka daude. Espainian, autokritika ezan eta “bestearen” deskalifikazioan oinarritutako pentsaera eta eztabaida landu da etengabe, eta orain hortik ateratzea asko kostatu behar zaie…

  • Gonzalo Etxague 2011-10-30 17:06

    Ados zuekin, baina nago Espainiak ez duela inoiz ikasiko. Aldaketa baino galbidea nahiago izan du beti. Horrela galdu zuen “inperioa” eta horrela bilakatu zen mendebaldeko lehen potentzietako bat izatetik folklorikoek dantzaturiko zezen larrua izatera. Amorrutik idatzi du berriro El Paisek. Aspaldi baztertu zituen progresismoa, objektibitatea eta kazetaritza bera; orain, adimena ere galdu du, eta irudidema, noski. Ondo da: jarrera horrexek egingo du ezinbestekoa independentzia, bai Euskal Herrian bai Katalunian, bestelako irtenbide guztiei muzin egin ondoren.

  • Ez, ez dute ikasiko. Peces Barbaren esanak, egunotan bazterrak astindu dituztenak, horren erakusgarri garbi-garbia dira. Bitxia da, baina inor gutxi ohartu da konstituziogilea Azaña aipatzen ari zela: hark ez zuen esan ba Espainiaren Historiaren lege bat dela Bartzelona bonbardatu beharra dagoela berrogeita hamar urtean behin (edo hogeita hamar, bertsioaren arabera)? hala ere, inor gutxiagok erreparatu dio hizkera horri: “Quizás NOS hubiera ido mejor quedarNOS con Portugal etab.”. Politikari sozialista hala mintzatzen denean, haren burmuinean zer-nor ezkutatzen da “gu” horren atzean? Espainiar guztiak? Baina, haren iritziz katalanak (eta portugaldarrak ere bai, seguraski)espainol nahitaez direnez, ez dago hor kotraesan nabarmen bat? Nolatan da posible nazioaren “zati” bat nazioaren zati bereizezina dela aldarrikatzea, eta, aldi berean, zati horretaz mintzatzea gauza eransgarria -hortaz, kengarria ere- balitz bezala? K.a. V. mendean Parmenides filosofoak ederki erakutsi zuen gauza bat ezin dela aldi berean izan eta ez izan. Kontua da Peces Barba Kataluniaz zein Portugalez koloniak balira bezala mintzatzen dela: “Quizás nos hubiera ido mejor quedándonos con Flandes en lugar del Rif” berdin esan lezake. Victor Alexandre idazle katalanak idatzi zuenez, mentalitate espainol nazionalista horrek amodio-gorrotozko sentimendu paranoide bat gordetzen du bere baitan, bikotekideari tratu txarrak ematen dizkioten horien antzera: maite zaitut, eta neuretzat baino ez zara izango, baina ez zaitut zaren bezalakoa maite, nik zu izatea nahi dudan bezalakoa baizik. Horrelakoetan onena izaten da puskak bildu eta alde egitea. Portugaldarrek 1640an egin zuten bezalaxe, bide batez esanda.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-30 23:43

    Ba bai.

  • Gonzalo Etxague 2011-10-31 00:14

    Moroak gara behelaino artean? Eskerrik asko, Sarri.

  • Amonamantangorri 2011-10-31 01:32

    Ados zuek esandago guztiarekin. Eta horrexegatik, zuek diozuena kontuan hartuta, El Paísek esandakoa ez zait hain txarra iruditu.

    Noiztik aipatzen da Madrileko paperetan Irlandako eredua euskal auziaz aritzean? Noiztik esaten da egoera berri batek jokabide berriak eskatzen dituela?

    Egindako okerrak ez dituzte aitortuko. Orain ez, behintzat. Ezin dute gehiago esan. Beren harropuzkeria madrileñoak ez die gehiago ematen.

  • Espainiarrak gutxiesteko joera bitxi samarra agerikoa da abertzale askoren artean, oso sarri abertzale erdarazale amorratuen artean, gainera, eta ez gara konturatzen espainiarren ezaugarri asko gureak ere badirela, besteren “autokritika” zorrotza egiteko ohitura hedatua adibidez. Espainiar kolonizatzaile harro (halakoak dira asko eta asko) tonto (ez horrenbeste) horiek ziria erraietaraino sartu digute, baina. Hain ondo ze, puxkak bildu eta eurenetik aldenduta ere, “ernari” utzi baikaituzte: erdara baita abertzale gehienen hizkuntz nazionala praktikan, euskara liturgietarako utzirik gehienetan.
    Nire ustez, espainiarrez gutxiago kezkatu eta gureaz arduratu behar ginateke gehiago, euskara berreskuratzearen beharraz gure erkide euskalerrizale amorratu asko konbenzitzeaz adibidez, bistakoa baita Erdalerri autonomoa edo independentea (kasuan kasukoa) eraikitzeko lanetan ari direla politikari abertzale gehienak.
    Bestela, intolerantzia, sektarismoa, inposaketarako joera eta beste doai batzuk ez dira espainiarren esklusibakoak.

  • Erabat zurekin naiz, Itzain. Erabat.
    Aunitz gustatu zaizkit zure ateraldiok:
    –ERNARI utzi gaituztela; Bai horixe. Kolonizatuak (kolon-etik ziria sartuta?). Asimil-atuak, asimil-attuak, asi-millatuak…
    –Euskara liturgietarako utzirik gehienetan. Jo de !!. Earra.
    –Erdalerri autonomoa edo independientea eraikitzeko lanetan ari direla politikari abertzale gehienak… Ados horretan ere.

  • Gonzalo Etxague 2011-11-04 18:22

    Itzain, gure etorkizuna geuk eraiki behar dugula argi dago, baita geure artean konpondu beharreko arazo asko ditugula ere. Hala ere, onartu ala ez, Espainiaren kate motzean jarraitu bitartean, erabaki bai, asko erabaki ahal dugu, baina ezer gutxi egin, gaur egun abertzaleok ez daukagulako gure proiektua gauzatzeko aukerarik, ez lurraldea antolatzeko, ez egitura politiko berriak eraikitzeko, ez Justizia egiteko, ez eta euskararen egoera normalizatzeko ere. Baina hori ez zen gaia.
    El Pais egunkariak argitaraturiko editorial batez aritu gara hemen, orokorrean Espainaiaren jarreraz, eta ez gure arazoak konpontzeko gakoez. Eta, nik dakidala, ez dugu espainiarrez hitz egin, are gutxiago gutxietsi. Iritzi subjektibo orok objektibitatetik abiatu behar du, eta horretarako aurreiritziak alboan uztea funtsezkoa da. Bide horretatik urrundu zarelakoan nago.
    Izan ere, aurreiritzi haiek kontrakoa esan arren, abertzaleok askoz ere hobeto ezagutzen ditugu espainiarrak haiek gu baino, askoz ere begirune handiagoa diegu haiek guri baino, eta “haiek eta gu” esaten dugu, hain zuzen, haiek bereiztu egin gaituztelako. Horixe izan da zigorra norberaren hizkuntzari eta kulturari (ere) eusteagatik. Bitxia da, baina horixe bera egin zuen Portugalekin, Hego Amerikarekin zein Marokoarekin. Baina arrazoi duzu, ezaugarri asko konpartitzen ditugu, gauza on-onak eta txar-txarrak. Badago, ordea, alde handi bat: abertzeleek ez diete esaten espaniarrei nolakoak izan behar duten, non-norekin egon behar duten edo zein hizkutza egin behar duten. Estramadurakoek Portugalekin bat egin nahi dutela? Begondeiela! Trukean, errespetu bera eskatzen dut nik Ebroren hegoaldetik.
    Bien bitartean, Erriberara joaten jarraituko dut nik, edo Baionara, eta kezkaturik itzuliko naiz etxera, ea zer egin behar dugun hango gehienek Euskal Herrian sisnistu dezaten, baina egunen batean, independentzia posible bada, haiek Espainiaren zein Frantziaren alde egiten badute, bejondeiela haiei ere, zoriontsu izan daitezela, maite duzunari ona desiratzen diozulako, zurekin bat etorri ez arren.

  • “Ez dute inoiz ikasiko” esatea gutxiestea da garbi, Gonzalo, eta dirudike halako nagusitasun batetik mintzatzen garela horrelakoak esatean. Bestela aipatzen dituzun kontu askorekin bat nator, Espainia gainetik kendu beharra dugu lehen baino lehen, guztiz erdalerritu baino lehen, inoiz Euskal Herri izango bagara berriz ere, partez sikiera. Baina ez nago ados gainetik kendu artean zer eginik ez dugula esaten duzunean. Ez nago ados eta ez da egia. Udalek adibidez, botere maila handia daukate, oso handia. Eta udalotako herritarrengan eragiteko gaitasun handiagoa dute Gasteizko, Iruñeko edo Madrilgo gobernuek baino, zenbait arlotan. Hizkuntz politikari dagokionez adibidez. Arazoa da politikari abertzaleentzat euskara ez dela lehentasun, eta hizkuntz politikaz pikorik ere ez dakitela.
    Aldiz, espainiarrentzat hizkuntz politika lehentasuna da, eta euskara guztiz desager dadin neurriak hartzen dituzte zaratarik egin barik, baina eten gabe. Hasteko eta behin euren hedabideak gaur bai eta bihar ere bai hizkuntzen egoeraz irudi desitxuratua ematen dute, herritarrak nahastuz.
    Artean agintari ustez euskaltzaleak erdaraz bizi dira gehienak, asimilazioaren zuloa sakontzen lagunduz kolonizatzaileei.
    Espainiatik aldendu bai, baina “leader” hauekin zertarako? Erdal Herri independentea eraikitzeko? Hori baino bidaia barregarriagorik…

  • Gonzalo Etxague 2011-11-05 01:30

    Ez dut uste hori gutxiestea denik; aitzitik, arranguratik dator, etsipenetik, ez dutela inoiz ikasiko besteak errespetatzen. Tamalez. Hemen idatzi dugun guztiok poztuko ginen El Paisen bestelako editoriala atera izan balute. Eta plural hori ez da herri espainiarra, ez dut uste. Bide batez esanda, ikusmolde itxi horren lehen biktima izan zen. Horregatik, niretzat independentzia ez da helburua, behara baizik.
    Baina neu ere banago ados zurekin, oraingo egoeran asko egin daiteke, garrantzitsuena, eta Espainiarik gabe, hobeto eta azkarrago.

  • Ados, tresna litzateke, aukera. Helburua sekula ez… baina heburu finalista gisa saltzen digutepolitikari abertzaleek: iruzur barregarria.