Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalista

Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalista –

Malen Aldalurrek Klitto! agerkari feministan.

– Zeri planto? –galdetu zidan duela egun batzuk grebaz hitz egiten ari ginela andre batek.

– He-te-ro-pa-tri-ar-ka-tu ka-pi-ta-lis-ta-ri,– erantzun nion.

Harriduraz begiratu ninduen supercalifragilisticoespialidoso esan banio bezala.

– He-te-ro-pa-tri-ar-ka-tu ka-pi-ta-lis-ta-ri –bota nion berriz.

– Bai, entzun egin dizut, ulertu ez.

Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalistaSaiatu nintzen azaltzen mundua gelditu nahi genuela egun batez. Emakumeok* egunerokoan sistematikoki bizi ditugun zapalkuntzak salatzeko eta egunerokoan egiten dugun lana bistaratzeko. Bestalde, azaldu nion emakume* esaten dugunean, emakume, trans eta bollerei egiten diogula erreferentzi –azaldu egin behar izan nion bollera esatean lesbianez ari nintzela– ulertzen dugulako denok zapaltzen gaituela sistema patriarkalak.

Baina nik nola egingo dut greba? ez dut inoiz lanik egin eta! Nire bost seme-alabak eta etxea zaintzeaz arduratu naiz bizitza guztian.

– Eta ez duzula inoiz lanik egin diozu? –bota nion harrituta.

Azaldu nion soldatapeko zein doako lanak egiteari utzi eta kaleak hartzea zela helburua. Bizitza bizigarriak eduki nahi ditugula eta horretarako ezinbestekoa dela bizitza bera erdigunean jartzea.

Soldatapeko lanik ezean zaintza eta kontsumo greba egitea iradoki nion, zaintzaren pisua emakumeongan geratzen dela ikusarazteko eta salatzeko. Barrez begiratu ninduen eta honela bota zidan:

Zaintza greba? Nire gizonak ez ditu galtzontziloak inoiz garbitu, ez luke jakingo zer egin ni gabe.

Horregatik egin behar duzu greba, – esan nion.

Pentsakor geratu zen une batez, eta honela erantzun zidan:

Ohitu egiten zara. Zu gaztea zara oraindik, baina nik gauza gogorrak bizi izan ditut; ez nuen apenas ikasi eta gazte joan nintzen neskame; gazte ezkondu nintzen eta haurrak izan nituen berehala. Alaba zintzoa izatetik emazte zintzoa izatera pasa nintzen, eta geroztik, ama zintzoa naiz. Dena den, zortea eduki dut. Orain telebistan etengabe hiltzen eta bortxatzen dituzte neska gaztetxoak eta guri ez zaigu halakorik gertatu. Ez dakit orain gehiago gertatzen ote den, baina gure garaian ez zen hainbeste entzuten.

Hitzak arrapaladan botaz azaldu nion guzti horregatik eskegi behar zuela amantala, etxeko eta zaintza lanak beste norbaiten ardurapean utzi behar zituela, eta kalera irten behar zela gurekin batera; bazela ordua bizi guztian zehar jasan dituen zapalkuntzak ozen salatzeko.

Zuek gazteak arduratu mundua geratzeaz, nik elkarretaratzera iristearekin egingo dut nire iraultza. Zuek heteropatri… deitzen diozuen horrek indar guztiak kendu dizkit eta.

Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalista Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalista

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

12 pentsamendu “Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalista”-ri buruz

  • Mendebaldeko herrialde kapitalistenetan bizi du emakumeak egoerarik onena. Nola uztartzen da hori artikuluko mantra guztiekin?

    Nekagarriak zarete.

  • Alpargatero 2019-02-27 11:06

    Wagnerren musikak Woody Alleni Polonia inbaditzeko gogoa ematen zion moduan, era honetako artikuluek VOXkatzeko gogoa ematen didate.

  • Alpargatero, desiatzen zagoz, arratoikume horrek!

  • Beraz haurtzaindegiak, zahar-etxeak, aurrez prestatutako janaria, garbigailuak, lurra garbitzen duten “erratz-errobotak”, ontzi-garbigailuak, arropa lehorgailuak eta “heterokapitalismoari” esker bizitza errazten dizkiguten gailu eta zerbitzuek emakumeak zapaltzen dituzte?

    Eta tira, etxetik kanpoko lana ez duten emakume asko daude (artikuluko andrearen kasua), baina gaur egungo bikote gazteen artean egoera erabat ezberdina da eta normalean biek egiten dute lan bai kanpoan bai etxean. Eta bikoteren bat horrekin arazorik badu, etxean konpondu dezala eta ez gutxi batzuk aberasteko (diru publikotik bizi diren kargu feministak) antolatzen diren greba feministen bitartez.

  • Zeri planto?
    -FE-MI-NIS-TEN-PU-TA-MIER-DEI- erantzun nion

    Emakumeok*** eta Gizonok***** pakean laga faborez, kokoteraino gaude ta heteropatriarkamierdak direla eta ez direla. Mundua ez da ideologia erredukzionista horiek bezain sinplea.

  • euskaldun bat 2019-03-02 20:42

    Patriarkatua kritikatzea… bale, uler dezaket. Baina zertara dator “Hetero”? Hemen argi eta garbi Heterofobia bizi izaten ari gara eta hau ez da bi edo hiru pertsonen kontua, hau antolatutako mugimendu bat da argi eta garbi, finantziazioarekin. Helburua? Nik ez dakit, baina ona ez behintzat.

  • amaraunaren erdian 2019-03-03 01:51

    ayylmao-ri erantzunez:

    Zer gertatzen zaizu gixontto? Ez zaizu emakumeon borroka zilegi iruditen, ala? Interneten sartzen zarenean eta bi bollera musuka ikusten dituzunean, hor jartzen zara baba-jario, hanka-tarteko “porru-kirtena” ondo altzatuta, eh?? Orduan ez zara jartzen emakumeon kontra! Gustatuko litzaizuke gure mingainak zure “txanpiñoia” goxaraztea, eh??

    Zuek bai zerriak.

    Gora feministon borroka.

    Hetero-patriarkatu zapaltzaile honi stop!

  • Nire ustez feminismoaren inguruan nahaste borraste handia sortzen ari dira. Kontzeptu teoriko-politikoak modu manipulatzailean erabiltzen direla iruditzen zait; heteropatriarkatu hitza, adibidez. Gure gizartea ez da inola ere heteropatriarkala, gizon- emakumeok eskubide eta bete behar- berberak ditugu legearen aurrean. Saudi Arabia litzateke herrialde heteropatriarkal bat, non emakumeak legez gizonen menpe dauden.
    Gurean emakumeak aspaldi ari gara berdintasunaren alde borrokan, legez lortu dugu eta sozialki ari gara aurrera. Emakume gazte gutxi ikusiko duzu gaur egun artikuluko ama eta emazte hori bezalakoa; ari gara egoera soziala aldatzen pixkana, zaintzan gero eta gizon gehago, kirolean emakumea bere tokia hartzen ari da, lan munduan… Mugimendu feminista ofizialak gauzak kontestutik ateratzen dituela iruditzen zait, eta gizonen aurka dagoela dirudi. Eta gero kapitalismoaren aurkako borroka emakumeenarekin nahaste hori… emakume asko kapitalistak dira, eta kapitalista izan nahi dute!!!! Nola lotzen da hori borroka feministan?

  • Eta mesedez utzi irainak! Gizon eta emakumeak berdin-berdinak hortan karkarkar!!!

  • euskaldun bat 2019-03-03 11:44

    Munro, zurekin bat nator. Gauza bat da emakumeen eskubideak defendatzea eta bestea zelako nahasmena sortzen ari diren: kapitalismoaren aurka, heterofobia, pertsona bati gizona edo emakumea deitzea biolentzia omen dela eta abar luze bat. Eta gero gainera ematen du kontua ez dela soilik emakumeen eskubideak, baizik eta berehala homosexualitatea aipatzen hasten dira. Nik uste dut gauza bat dela emakumeen berdintasunaren kontua eta bestea homosexualitatearen kontua eta beste kontua kapitalismoaren-sozialismoaren kontua eta beste kontua Euskal Herria… Baina nik denak batera nahastuta somatzen ditut pankartetan eta honek ez dio batere mesederik egiten. Badirudi, gizarte talde bat nazka-nazka eginda dagoela gorrotoz beteta eta berdin zaio jada eskubideak edo altzaporruak, kontua denen aurka bilisa botatzea da, puskatzea, birrintzea, deuseztea. Eta geroz gehiago dena hankaz gora jarri orduan eta gustorago eta hobeto. Honek ez du denbora luzez iraungo, etorriko da buelta.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-08 03:06

    Amaraunaren Erdian-ek dio: “Gustatuko litzaizuke gure mingainak zure “txanpiñoia” goxaraztea, eh??
    Zuek bai zerriak.”

    Sexuaz gozatzea eta sexuaz gozatu nahi izatea “zerria izatea” al da?

  • Gora sexu askatasuna, eta, beraz, gora heterosexualak eta heterosexualitatea! Atera lesbofemikomunismoa gure ohe, zakila, alu, aho eta ipurzuloetatik!

    Bollofaxismoa AKATU!