EAJren hitzei segika

onena-emateko-garaiaLarunbata heltzerako alkatetzak banatuta egon beharko dira. EAJk bere hautagaiak aurkeztu eta babestuko dituela azaldu du. PSEk alkatetzen truke besterik ez die jeltzaleei Gipuzkoako Aldundiko atea irekiko. Nork egingo du atzera?

Hauteskunde emaitzekin karta trukea abiatzen dela aurretik ere azaldu da ZuZeun. Eta, orain, erabakiak finkatzeko ordua heldu denean inoiz baino argiago ikusten da joko hori.

EAJk Markel Olano, Xabier Agirre, Jose Luis Bilbao, Eneko Goia, Gorka Urtaran (hitza janez) eta Iñaki Azkuna alkate izateko proposatu eta babestuko ditu. Baita beste hautagai guztiak ere. Zer esan nahi du horrek?

  • Donostian Bilduk izango du alkatetza PSEk eta PPk EAJko Eneko Goiaren alde egiten ez badute. EAJ udaleko laugarren indarra da. Ulergaitzetan ulergaitzena litzateke udalean ordezkaritza duen alderdietan ahulenak lortzea alkatetza. PP Izagirre alkate ez izateko edozer egiteko prest omen dago, Elorrion bezala.
  • Gipuzkoan EAJk PPren bozka badu, PSErena falta zaio Bilduri Aldundia kentzeko. PSEk, Gipuzkoaren truke saria nahi du: Donostia, Errenteria eta Andoain. Norbaitek hitza jan beharko du edo zerbaiti uko egin.

Araba (EAJ), Bizkai (EAJ) eta Nafarroako (UPN) egoera nahikoa finkatua dago, baita Gasteiz (PP), Bilbo (EAJ) eta Iruñea (UPN) ere.

Gipuzkoa da gakoa. PSE eta EAJren artean dago orain jokoa, Bildu eta PP ikusle huts izango dira. Hala ere, EAJren apustua ez da behin betikoa; “une honetan aurreikusten ez diren inguruabarrik ez badago”. Letra txikia irakurri behar…

 

Ezpal bereko sarrera gehiago:

 

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.