EAJk 100.000 botoko aldea atera dio ezker subiranistari, 2011an zuen tartea zabalduz

Hauteskundeen garailea nor izango zen ikusteke zegoela zioten behin eta berriz EH Bilduko hautagaiek. Emaitzak, ordea, berdinketatik urrun egon dira, EH Bilduren emaitzak gazi-gozo bilakatuz eta EAJrenak arrakastatsu. Bi indar abertzaleen arteko alde zabalak arreta deitu du, inkestek lehia estuagoa iragarri baitzuten.

2011 urteko maiatzean Hego Euskal Herrian legez kanpoko alderdirik gabeko hauteskundeak egin ziren, aspaldiko partez. Ezker Abertzalea bere baitan zuen Bilduk emaitza ikusgarria lortu zuen orduko hartan, aginte makila ehunka udaletxetan eta Gipuzkoako Aldundian hartuz. 308.247 boto eskuratu zituen ezker subiranistak; koalizioatik at zegoen Aralarren botoak ere kontatuz. Maiatzaren 22tik, ordea, makaldu egin da ezker abertzaleko indarren bilakaera. Espainiako Hauteskunde Orokorretan Amaiurrek ez zituen Aralarrek aurretik lortutako botoak eskuratu, ihes egin zieten milaka batzuek. Oraingo honetan, Gipuzkoan 5.000 boto galdu ditu (gehi Aralarren 15.000) maiatzaren 22tik  urriaren 21eko denbora epean. Guztira, 276.989 boto eskuratu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EH Bilduk.

EAJk, berriz, maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetatik hona 50.000 hautesleren konfidantza gehitu du bere poltsikora. Hauteskunde Orokorretan beherakada txiki bat izanagatik, EAEko Legebiltzarrean 383.565 botoren babesa izango du, M22an baino gehiago. Hartara, boto kopurua handitu ez ezik, EH Bildurekiko zuen tartea zabaldu egin du alderdi jeltzaleak. Nabarmentzekoa da Bizkaian lortutako emaitzak bikainak, botoen %38arekin, eta Gipuzkoan EH Bildutik 500 botora gelditu izana.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

10 pentsamendu “EAJk 100.000 botoko aldea atera dio ezker subiranistari, 2011an zuen tartea zabalduz”-ri buruz

  • Nire ustez PSE-EE bozkatzen zuten askok EH Bilduren beldur zirelako azkenean EAJ bozkatu dute, emaitzak ez zaizkit asko gustatu abstentzio handía egon delako. Abstenitu direnek abertzaleak ote dira? lehen aipatutako PSE-EE bozkatzen zuten hoiek abertzaleak ote dira?

    Tira, behintzat politika abertzalea egingo da.

  • Espainiako parlamentuan politika abertzalea? Abertzale españolari buruz ez bazabiz, ez deutsut ulertzen.
    IPARLA: “Politika propioa egiten ez dauan herri batek, etsaiaren politika egiten dau”

    • Ergo, Iparlak ere etsaiaren politika egiten du.

      • Ergo, iparlak ez du politikarik egiten. Ergo, iparla politikari buruzko lan bat da. Ergo, moizbait irakurri dozu?

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-22 16:15

    Goiko mailan politizatuak dauden herri hontan ez dira hautestontzi espainoletara joan. Ea ea 600.000 lagun ez dira joan inperialismoaren deiarrarera. Handik han politizatuak zenbat izango ote diren? % bata?.. pesimista izan ez gero? 6.000 lagun? Kopuru haundia da Estatuaren erreskuratzeko bidean….

  • Izarpezelai 2012-10-22 20:32

    Eztabaida zaharra abstenzioaren alde jokatzea bai ala ez. Nik nire iritzia argi daukat: abertzaleok derrigorrez egon behar dugu gure Parlamentuetan (Gasteizko zein Iruñekoan, zoritxarrez Ipar Euskal Herrian ez dagoelako). Gu ez bagoaz, unionistak nagusi izango dira, eta ezin diegu opari hori egin (gogoratu bestela zer gertatu den Gasteizko aurreko legegintzaldian, ezker abertzalea ez egotean: Patxi Lopez lehendakaria). Beste eztabaida bat da Madrilera joan ala ez ,hor bai abstentzioaren alde joka daitekela: izan ere, Madrilen beti etsaiaren kanpo zelaian jokatuko dugu, eta euskaldunok edo katalanak gutxiengo bat izango gara hainbeste diputatu espainolen aurrean. Beraz, Espainiako Parlamentura ez, baina hemengo Parlamentuetara bai, zalantzarik gabe.

  • Agirreren Gobernua herritik sortua izan zen, “Gasteizkoa” espainiar ejerzitoak sortua da eta hori politikan oso garrantsiztua da!

  • Mundu triste honetan politika egiteko estatu bat behar da. Norbere estatua erabili behar da. Besteen estatua erabiltzen baduzu zure kontra zoaz. Gasteizko parlamentura joatea, atzean beste ezer eduki gabe (asanblea nazional bat adibidez, hala nola katalunian duten) errore bat da. Itzela. Grabea.
    Gabon.

  • Politika gutxiago lan gehiago,paro murriztu eta orduan bai izango garela nagusi gure nahaiak(indepedentzia…?eta gure buru jabetza eskatu eta lortzeko.
    Lehenbizikoak pertsonak gero hauek sortuko dute aberria

  • […] problema, y de ahí las caras largas más allá de la obligada celebración de La Casilla, es que el PNV ha obtenido una victoria rotunda sobre esta estrategia, que subordinaba los intereses generales de Euskal Herria a su táctica política. Una diferencia […]