EAEko Soziometroa: abertzaleen aldeko eta kontrako 5 datu (eta+)

indepEusko Jaurlaritzatik sustatutako 53garren Ikerketa Soziologikoaren emaitzak zabaldu dituzte gaur. Beste datu batzuez gain, jarrera politikoenak argitaratu dituzte. Ikus ditzagun abertzale-independentisten alde eta kontra dauden datu batzuk.


Abertzale izan gabe independentista izatea Euskal Herriko soziopolitikan oraindik txertatu ez den heinean ulertu behar dira datuak.

Abertzale-independentisten alde:

  • EAJ (4,3) eta EH Bildu (3,6) dira sinpatia gehien pizten duten alderdiak.
  • EH Bilduk aurretik abertzale ezkertiarrek izandakoa baino sinpatia handiagoa du (3,6).
  • Iñigo Urkullu lehendakariaren lana balekoa dela uste dute gehienek (%58).
  • Gehiago dira oso abertzaleak (%26), batere abertzaleak (%18) baino.
  • Independentista den laurdenari egoeraren arabera alde egon daitezkeela dioena (%31) gehitu dakioke.

Abertzale-independentisten aurka:

  • Gehiago dira independentziaren kontrakoak (%29) aldekoak baino (%25).
  • Independentziaren aldekoek ez dute bilakaera positiborik izan 1998tik.
  • Oso nazionalista eta batere nazionalista den galdetuta, bataz bestekoa 5,2 da.
  • Urkullu nahiago dute PSEkoek (%63) EH Bildukoek baino (%47)
  • Galdetutakoen %47 ez da Laura Mintegi identifikatzeko gai.

Arazo nagusiak

  • Lan merkatua (78)
  • Arazo ekonomikoak (39)
  • Politikari lotutako arazoak (26)

Hezkuntza

  • Eskolan elkartasuna sustatu behar dela uste dutenak %20 jaitsi dira 10 urtean.
  • DBH bukatuta euskara ezagutza 6,9 dela uste dute, gaztelania 7,5, ingelesa4,9.
  • Eredu hirueleduna da aukera nahiena (%39), eta ondoren D eredua (%30).
  • Lanbide baloratuena medikua da (8,0), gutxiena epailea (6,2).
  • %52 LOMCEren kontra dago, %27 horri buruz ezer entzun gabea da.
  • Euskal Hezkuntzak LOMCE ez duela aplikatu behar uste du %39k, liskarrak ekartzen baditu ere.

11 pentsamendu “EAEko Soziometroa: abertzaleen aldeko eta kontrako 5 datu (eta+)”-ri buruz

  • Oso abertzaleak %26 ta abertzaleak %18 baldin badira, %44a abertzalea da, beraz INDEPENDENTZIAREN aldekoa.

    Ta ekonomiaren arabera bozkatuko zuketenak berdin du, ze galdera berdina egin daiteke Espainiarekin.
    Espainia barrun jateko izango ez bazenu, INDEPENDENTZIAREN alde bozkatuko zenuke?

    Ze galdera mota da hori?
    Bakarrik Euskadi hartzen bada ta ez Espainia.

    Ta horrelako inkesta atera zuten azkeneko aldin, Independentizren aldekoak bi galderetan banatzen ziren, Oso INDEPENDENTISTA TA INDEPENDENTISTA baina ez hainbeste.

    Hoiek zenbatuta %50a baino gehio ziren.

    Inkesta hauek ez dute nundik hartzerik.

  • Txantxangorria 2013-11-25 15:44

    Adi hizkuntz ereduei buruzko galderaren datuak:
    %39 hirueledunaren aldekoa da (euskara, ingelesa, eta GAZTEZTELERA)
    %30 D ereduaren aldekoa
    %21 B ereduaren aldekoa

    Datu hauek ikusita… zergatik ez da proposatzen hezkuntza sailetik ingelera indartzen duen D eredu berri bat?. Euskara lehen hizkuntza trinko bezala, eta pare bat asignatura ingelesez adibidez….

  • Inkesta berean, LOMCE dela-eta: ” zer iruditzen zaizu gaztelerak hezkuntzan lehen baino presentzia handiagoa izatea eta euskarak txikiagoa?”.

    Erantzunak:

    Ez dakit: %11

    Ongi, oso ongi: %15

    Gaizki, oso gaizki: %73

  • Lan handia egin du PSOEk eredu hirueledun lotsagarriaren alde, eta erantzunik apenas ez du izan. Herrialde katalanetan ostera, oso argi ikusi dute iruzurra, eta irmo egin diote aurre. Euskalgintzako eragile gehienen eta alerdi abertzaleen despistea edota utzikeria mortalak dira. Ederra, eta merezia, españistandarrek sartu diguten gola. Eredu “hirueleduna”, a ze txapuza.

  • Peru Dulantz 2013-11-25 20:33

    Erabat ados JJrekin. Ingelesa euskararen aurkakoen Troiako zaldi berria da. Ea asmatzen dugun hori ondo kudeatzen: ingelesa bai, behar dugu; baina gurea, bermatu beharrekoa, euskara da.

  • Ingelesa, batez ere gaizki erabiliko delarik, irakasle askok ohartarazten duen gisan, eta ezinbestean, zeren nondik aterako dituzte milaka irakasle edozein ikasgai ingeles txukunean emateko?
    Bestalde, espainieraren ikastorduak gehitzearena inposaketa kolonoalista besterik ez da. Ez du ez hanka eta ez buru, menpekotasunean sakontzeko ez bada.

  • Euskalgintzan ari garenok aspaldi ohartu ginen iruzurraz, eta aspaldi plazaratzen saiatu ginen. Delako iruzurra bi bidetatik datorkigu: batetik eredu hirueleduna (matamatika euskaraz irakasteko behar-beharrezkoa da EGA/C1 maila; matematika ingelesez irakasteko, berriz, aski izango da B2/first maila) pedagogikoki kalitatea bermatua!!!!! Eta bigarren bidea maila egiaztatu gabe (eta Jaurlaritzaren ikerketek horrela frogatua daukate) eskolan euskaraz (eta ez halabeharrez euskara) ikasi dutenei nolabaiteko titulu oparitzea.

  • Eta hirugarrena… espainierazko ikastorduak gehitzearena. “Behar-beharrezkoa” noski. Ikusi besterik ez dago zein gutxi, motz eta baldar aritzen diren gure haurrak espainieraz. Aldiz, euskaraz dena da aberastasuna, erregistro ezberdinen dantza eta egun osoz gure hizkuntzan jardutea.
    Zenbat bider esan behar izaten diegu, “hi txikito/a, egin zank erdara pizka bat ere, ahaztu egingo zaik eta!”
    Eskerrak PPSOEk eredu kosmopolita proposatu, eta beste alderdiek onartu egin duten…

  • Eider Alkorta 2013-11-30 11:20

    Sugarri,
    “Ta horrelako inkesta atera zuten azkeneko aldin, Independentizren aldekoak bi galderetan banatzen ziren, Oso INDEPENDENTISTA TA INDEPENDENTISTA baina ez hainbeste” diozu. Ze inkestaz ari zara? Martxoko Soziometroan galdera era berdinean formulatua dago eta erantzunak ere antzekoak dira. 1998tik honainoko eboluzioa ikusten baduzu, aldeko eta kontrako jarrerak bere hortan diraute.

  • Ez dut oraindik aurkitzen nik aipatutako inkesta baina honekin balio du.

    Hemen oraindik Euskaldunen %50 baino gehio dute Independentzia asmo gutxi dute edo ez dute batere Independentzia lortzeko asmorik.

    Independizatzeko gura gutxi dutenak %22a dira.

    Baina zer da gura gutxi? Hori Independentzia gura izatea da ez?

    Ta hau zaharragoa da, nik esaten dudana hilabete batzuk ditu besterik ez.

    Galderak hainbeste posibilitate dituztenean, denok % gutxiago aterako dute noski.
    Bestea aurkitzen dudanean jartzen dut.

  • Beste hontan hobeto ikusten da. Berdina da baina hobeto ikusten da, agian hau da nik esaten nuna, hainbeste inkesta, albiste…kin. Ta nola bakoitzak datuak modu ezberdin jartzen dituzte konfunditzeko.

    Euskaldunen %39a Independentziaren alde bozkatuko zuketen ta %34 kontra. Hori %50a baino gehio da erreferendum baten ta bozkatzaileen %50a baino gehio alde bozkatuko zuketela.

    Baina gero erraten du.

    Erraten du %51 ez du independentziarik nahi, baina gero datuak aztertzerakoan , Independentzia gura gutxi %22 duela (baina badu ta ez modun kontatzen dute, horrexegatik %39a egingo zun alde ta %34a kontra) ,ta Independentzia gurarik ez dutenak %30a.)
    Aldekoa ez du jartzen, baina datuak ez dute beraiek aditzera ematen dutena esaten.

    Baina noski, galdera bada gura asko gura gutxi, edo gura batere… izan like ere, gura pixkat, gura erdia, nahiko gura, gura osoa ta gurarik ez.

    Horrela Independentziaren aldekoak oraindik ta “gutxigo” izango ziran.