EAEko gurasoen gehiengoak haurrak D ereduan matrikulatu ditu

Sistema informatiko berri bat martxan jarri zutela iragarri ztuen. Asmoa, gurasoek seme-alabentzat zein eredu nahi zuten ezagutzea omen zen. Orain arte ezagutza hori ezkutuan balego bezala.

A ereduaren emaitza kaskarren arrazoia ere, eskoletan aukera hori eskaintzen ez zelako omen zen. Eta hori guztia azaleratuko omen zuten.

Baina argitara ekarri duten bakarra orain arte ezagutzen genuena izan da; gurasoek euskararen presentzia indartzen duten ereduen aldeko apustua egiten dutela. A ereduak ez du inolaz ere euskararen ezagutzarik bermatzen, eta EAEko gurasoen gehiengoak, haurrek, bi hizkuntzak menperatzea nahi du.

Gaur jakin dugu, lau ikasle berritik hiruk D eredua hautatu dutela. Eta gaztelania hutsean ikasiko duen haur bakoitzeko, hemezortzi euskara hutsean arituko direla.

Badirudi orain arte ere gurasoek hautatzeko eskubidea bermatuta zutela, ez ez dela aipaturiko “inposiziorik” egon. Gurasoak ez zeuden, beraz, euren haurrak euskaraz hezitzera behartuta, baizik eta, eurek eginiko hautua zen. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak hizkuntz ereduen gaia “puztu” egin dela aitortu behar izan du.

MTUxNg==

Irudia | Isabel Celaa | zz | Creative Commons By SA

3 pentsamendu “EAEko gurasoen gehiengoak haurrak D ereduan matrikulatu ditu”-ri buruz

  • Haurrak SEASKAn dauzkagun Iparraldeko gurasoon egoerak ez du zerikusirik Hegoaldekoarekin, baina ikaragarria egin zait Celaa andrearen hitzak Euskadi Irratian entzutea: “la constatación de la evidencia”. Alegia, bagenekienaren egiaztapena baizik ez omen da gertatu berak egin kanpainaren ondorioa eta horretarako erabili duen zalaparta mediatiko eta xahutze ekonomiko guztiarena.
    Orain, (eta hau nik diot), berak egin duelako, sinesten du EAEko gurasoek A ez besteko ereduak nahiago dituztela, lehenago ez bezala.
    Orain, (eta hau ere nik diot), berak egin duelako, gutxieneko aukera demokratikoa bete da, lehenago ez bezala. Harrigarria da batzuek euren buruari ezartzen dioten labelaren bendizioa: demokratak, aurrerakoiak, publikoaren aldekoak, sozialistak…
    Orain, (eta hau ere nik diot), muturra behar da. Esate baterako, zergatik ez du maila bereko Eskola Publiko Euskaldun bat defendatzen Iparraldean ere bere kide sozialista frantziarren aitzinean?
    Ez al du (euskaraz eta publikoa behar duen ereduak) lurralde guztietarako balio? Ez ote da izango Hegoaldeko bere eredu publikoaren aldarrikapena, Ikastolen “pribatutasuna” kaltetzen duen neurrian bakarrik dela “bultzagarri”?
    Gauza bat dago hemen argi, euskal eskola publikoa dela euskaldun guztion helburu eta ametsa, baina lehenago ikastola izan delako esistitzen dela gaur.
    Hainbeste gaitzesten den Euskal Eskola “Pribatua”, Ikastolak, alegia, (Iparraldeko Seaska, bederen), berme publiko (estatal) egiazkoak sortzen diren heinean joango direla desagertzen. Ez bestela.
    Bitartean “abertzale muturrekoon” kontua izango dira, ez baitut uste, —ezagutzen ez ditudan salbuespenak egon daitezkeen arren—, beste inor arduratuko denik euskarazko irakaskuntzaren antolakuntza eta gastuez. Horrela izan da historian zehar, eta horrela da gaur ere, baita Celaa andereak horrelako gauza jakin eta ageriko bat egiaztatzeko egundokoak eta bi muntatu behar izan, lasaitu eta logikari men egin ordetan.

  • PP eta PSE alderdien arteko eztabaidan gai hau dela eta, zera zen puntuetako bat: ea 15 edo 20 ikasle beharko diren eskola batean A ereduko gela berri bai irekitzeko.
    Hernaniko Langile Ikastolan urtero hainbat eta hainbat ikasle geratzen dira kalean, Delegazioak 3 lerrotara mugatzen duelako matrikula. Bertako gurasoek dirudienez “kategoria” txikiagokoak dira eta ez dute A ereduen aldeko gurasoen eskubide hori, alegia, gela berri bat irekitzeko, eta beraien seme-alaba, eurek aukeratutako hezkuntza proiektuan hezitzeko. Ondorioz, beste eskola batera joan behar dute.

  • Txantxangorria 2010-02-17 21:28

    Nire ustez 15 ikasle nahiko izan behar lirateke gela berri bat irekitzeko.

    Bestealde, kasu nafarroako aurtengo datuak, oraindik ofizialak ez diren arren ez dira oso onak…:/