DSBE: Diru–Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI ospetsua)

DSBE : Diru–Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI ospetsua) –

DSBE: Diru–Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI ospetsua)

DSBEa pil-pil dago azken boladan hedabideetan. Prestazio horren inguruko berriak lotuta daude eskubideei baina inork ez du jorratzen DSBEak eskatzen dituen betebeharren kontua. Izan ere, DSBEak konpromiso bikoitza hartzea eskatzen du: alde batetik, onuradunek konpromisoa hartzen dute bizi duten egoeratik irteten ahalegintzeko; bestetik, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntza pertsonalizatua emango die lana bilatzeko, eta garrantzi berezia emango zaio prestakuntzari eta enplegagarritasunaren hobekuntzari.

Arestian aipatu dudanez, dena ez da babes ekonomikoa jasotzeko eskubidea, betebeharrak ere badaude. Onuradunen betebeharrak dira, besteak beste, LANBIDEn eskatzaile gisa izena emanda egotea, lana modu aktiboan bilatzea eta enplegu egokirik ez baztertzea.

Goian aipatutako konpromiso bikoitz hori islatzeko, DSBEaren eskaitzaileek eta LANBIDE–Euskal Enplegu Zerbitzuak Laneratze Aktiboko Hitzarmen bat sinatuko badute ere, jardueran, kasu askotan akordio hori bertan behera geratzen da. Izan ere, badaude asko urte anitz prestazio hau kobratzen dutenak eta oso gutxi egin dutela lana bilatzeko. Adibidez, haien artean badaude gaztelania ama–hizkuntza ez duten atzerritar askok ez dutela oraindik ikasi hizkuntza nahiz eta hiru urtez baino luzeago bizi diren hemen (are gutxiago euskara). Hortaz, mintzaira jakin ezean, nekez lor dezakete lana. Baina, lanerako konpromiso eskasa ez da bakarrik gertatzen kanpotarren artean baita bertokoekin ere.

Baina nola da posible horrelako gauzak gertatzea. Oso erraza da azaltzea, Jaurlaritzari interesatzen zaiolako alde batetik, gatazka kokektiboak ez edukitzea, eta bestetik, bere politika sozialak saltzea, boterean betikotzeko asmoz. Halaber, botere ekonomiko oso pozik dago DSBEarekin zeren eta prestazio horri esker, batez besteko soldatak behera joan baitira. Izan ere, enplegatzaileek, DSBEak soldata baxua osatzen duela jakinean, abusatzen dute lan merkatuan beraien baldintzak abian jartzeko.

Jaurlaritzak orain ordaina igo nahi die adingabeak dituzten unitateei eta kontrol neurriak ezarri nahi dituzte iruzur kasuei aurre egiteko: errolda ez ezik, onuradunak EAEan benetan bizi direla egiaztatzeko bestelako dokumentoak, etxebizitza bakoitzeko errenta bakarra egotea (Inork ez du sinisten neurri horrek abian jarriko duela), besteak beste. Beraz, aipatutako erreformak bideratuta daude DSBEaren kopurua handitzeko eta sistema horrek eragiten duen ustelkeria konpontzen dela itxura egiteko.

Txarto ikusita dago edo politikoki oker dago betebeharrei buruz aritzea. Izan ere, elkarte sozialak kexatzen dira Jaurlaritzak ez dituela betetzen eskari sozialak. Beste modu batean esanda, DBSEak igo behar duela. Inork, ordea, ez du aldarrikatzen onuradunek (lan egiteko kapaz direnak noski) lana modu aktiboan bilatu behar dutela eta LANBIDEak prozezu hori zorrotzago kontrolatu behar duela.

Subsidioez bizi nahi dugu? Hori da nahi dugun gizartea? Uste nuen euskotarrok beste balio batzuk genituela. Izan ere, pentsatzen nuen ekintzaileak eta langile finak ginela. Zer gertatu zitzaigun bidean? Solidarioa, eta era berean, laguntzailea izateari ondo deritzot baina, beste kontu bat da, etengabe eta kontrolik gabe diru-laguntza ematea.

Kaleko eskale bati dirua ematea, eskalearentzat ona da… benetan? Eskale horrek bere beharrak limosnei esker asetzen baditu, ez du motibaziorik eskatze-egoera horretatik ez ateratzeko. Bere egoera betikotzeko arriskua dago.

Paradoxa dirudi, baina lagundu nahi horrek, lagundu baino, kaltetu dezake. Laguntza, baldintza eta jarraipenarekin, baliagarria izan daiteke. Baina, gizatasunagatik, besterik gabe laguntzea, modu okerrean eragin diezaioke.

DSBE  DSBE  DSBE  DSBE : Diru–Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI ospetsua)