Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua

logo_euskararen_hiriaMaiatzaren 11ean Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua antolatu du Bagera Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunean.

Mahai inguruko parte hartzaileak:

–          Plaz!etik Josebe Iturrioz Lopez.

–          Irabazi Donostiatik Sabin Zubiri Rey.

–          EAJ-PNVtik Miren Azkarate Villar.

–          PPtik Miren Albistur Garmendia.

–          PSE-EEtik Duñike Agirrezabalaga Ugarte.

–          EH Bildutik Juan Karlos Izagirre.

Metodologia:

Bi orduko mahai ingurua izango da. Ordubetean beraiei eskainiko diegu tartea bakoitzaren hizkuntza politika zein izango den azaltzeko eta bigarren orduan galderetarako tartea irekiko dugu. Bakoitzak lehen txandan 8 minutu izango ditu eta bigarren txanda baterako aukera izango dute entzun eta esandakoen gainean zerbait gehitzeko. Abiatzeko galdera bakarra: Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?

Mahai ingurua 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean izango da.

 

Antolatzailea: Bagera Elkartea

Laguntzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude