Donostia erraldoia izango da bihar!

Kaixo Zuzeulariok! Itzurun Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa gaituzue. Ondo dakizuenez, Aste Nagusia alaitzeko irteten gara konpartsakideok, umeek eta helduek geure jardueraz disfruta dezaten.

Aurten, irteera berezia izango dugu bihar. Frantsesek Donostia hiria erre, suntsitu eta ostu zuten berrehun urte betetzen direla-eta, erraldoiez beteko ditugu bertako karrikak. Euskal Herriko txoko guztietatik eta Espainatik etorritako 200 erraldoi elkartuko gara bihar.

Desfilea 11:30etan hasiko da hiru tropeletan: Bilbao enparantzatik, Santa Katalina enparantzatik eta Loiola kaletik abiatuko gara. Gu Santa Katalina enparantzatik abiatuko gara. Ibilbidean zehar, nork bere bandak eramango ditu, kaleak musikaz bete daitezen. 12:45etan Bulevardean batuko gara Artillero dale fuego abestia dantzatzeko.

Gero, Bulebarera abiatuko gara konpartsa guztiak eta Abuztuak 31a kalean desfilea amaituko dugu, kale hori zutik iraun zuen bakarra izan baitzen. 16:30ak arte erraldoiak ikusgai egongo dira Zuloaga enparantzan.

Hau guztia ondo atera dadila, zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Bihar egun ederra izatea premiazkoa jotzen baitugu, gurekin etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Izan ere, denon artean egiten ditugu erraldoiak.

Animatu eta etorri, erraldoia izango da!

IMG-20130628-WA0000

 

Erraldoien egitaraua: http://www.donostiakultura.com/images/100_actividades/130_fiestas/080_mas_fiestas/ERRALDOIAK.pdf

Erraldoien planoa eta ibilbideak: http://www.donostiakultura.com/images/100_actividades/130_fiestas/080_mas_fiestas/PLANOGIGANTES.jpg

Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa gara, 1982tik. Web orrialdea badaukagu http://www.itzurun.org/err/ eta Twitter ere bai @itzurunss Jarrai gaitzazu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude