Donostia 2016ko ‘ekipazoa’

Facebooken jartzen dituzun esteka eta iruzkinek ez dute atsegite bakar bat ere jasotzen? Inork ez dizu iruzkinik uzten? Ez ote zara oraindik Zinemaldiko edo Ipar Euskal Herriko hauteskundeetaz ariko ezta? Sarrera burutsuak idaztearekin ez da nahikoa, gaurkotasunak ere bere garrantzia du. Eskerrak ZuZeuko Salabardoak arrantzatutakoak buru lehorrena ere inspiratuko luken!

Ignacio Domenech alikantearraren afixa ikusiko dugu nonahi aurtengo San Ferminetan. Zuek behar bada ez, baina Hemingway-en beste aldean Guardia Zibil bat ikusten dut nik. Dena den, guk Pikachurenak irabaztea nahi genuen.

Equipazo. Diseño Cartel Fiestas San Fermín 2014.

 

Rajoy-ren arabera Zintruenigoko eskolako haurrei armak nola erabiltzen diren erakutsi zieten Guardia Zibilak hezitzaile dira orain. Kasu, ea ez zaien balioren bat lehertzen.

IMG_2430_960x720

Ezinezkoa bazirudien ere, Donostia 2016-en krisiaren ostean hasi dira erreakzioak, eta badirudi alderdi politiko guztiek bat egin dutela proiektuak aurrera egin dezan. Egunero udalean mokoka aritzen diren lau alderdietako ordezkariek prentsaurreko bateratua egin dute gaur. Hau bai ekipazoa!

49240donostia

 

Donostia, equipazo, gasco, guardia zibila, Izagirre, San Fermin, zintruenigo
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude