Donostia 2016ren kontrako ahotsak

Donostia 2016Donostia izango da 2016ko Europako kultur hiriburu, baina izendapenak ez ditu gainontzeko hautagaiak oso pozik utzi. Donostia txalotu eta zoriondu ordez, Zaragoza eta Kordobako alkateek gogor egin dute Gipuzkoako hiriburuaren aurka. Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak izendapena errebisatzea esakatu du epaimahaiaren erabakia “politikoa” izan baita. “Teknikoki geure hautagaitza askoz ere hobea zen, beraz, arrazoi politikoengatik irabazi dute, arrazoi sakonki okerrengatik”, gehitu du.

Antza denez, Donostiaren izendapenak asko molestatu dio Zaragozako alkateari  eta ez da isilik geratu, hona hemen bota dituenak:

  • “Epaimahaiak izango du damutzeko aski denbora”.
  • “Bildu buru den udal gobernu batek ez du merezi Europako kulturaren Espainiako hiriburutza antolatzea”.
  • “Espainiako hautagaitza gisa horretako alderdi baten eskuetan uztea zentzugabekeria hutsa da”.
  • “Hautagai guztietatik gutxien gustatzen zaidana Donostia da alkatea Bildukoa delako”.
  • “Beste lau hirietako edozeinek irabaztea nahiago nukeen”.
  • “Irizpide politikoak hartu dituzte kontuan, ez kulturalak”

Juan Vicente Herrera, Burgoseko alkateak ere iritzi bera du epaimahaiak kontuan izandako irizpidei buruz: “kulturarekin zerikusirik ez dituzten gauzak baloratu dituzte”.

Dena dela, Donostiaren izendapena ezagutu baino egun bat lehenago, Jerónimo Blasco Zaragozako kultura zinegotziak ziurtatu zuen epaimahaiaren erabakia “zuzena izango dela eta ontzat hartuko dugu epaimahai neutrala baita, atzerriko kide gehiago ditu hemengoak baino, eta ez da inolako adiskidetasun traturik egongo”. Baina Donostiaren garaipenaren berri izandakoan, bere iritzia zeharo aldatu zen: “Akats handia izan da eta horrek emaitza hutsaldu egiten du”. “Izugarria da terrorismo prozesu bat eduki izanak puntuak lortu arazi dizkiola; ikaragarria da, akats oso handia”.

Kordobako alkateari ere ez zaio epaimahaiaren erabakia gustatu eta informe osoa aztertuko du. “Beti esan izan dut erabakia objektiboa eta teknikoa izan balitz, Kordoba izango zela aukeratua, baina hemen beste helburu batzuk egon dira tartean eta erabakia subjektiboa eta guztiz politikoa izan da”.

Terrorismoko Biktimen Elkarteko lehendakaria: “Pena handia ematen dit munduari emango diogun irudia: Espainiako banderak kentzen dituen eta ETAko presoen askapena eskatzen duen hiriaren irudia”. “Donostia oso hiri polita da, baina izendapena ETAren lagunek agintzen duten momentuan iritsi izanak tristatu egiten nau”.

Raxoik berriz ere Bilduren aurka egiteko beta hartu zuen eta Bilduk hiriburutzatik lortutako “dirua eta ospea” kudeatzea arbuiatu du. “Bildurengandik edozer espero dezakegu. Nola jarduten duen eta bere helburuak zeintzuk diren ondotxo ezagutzen dugun erakunde baten zerbitzura daude”. “Espero dut Bilduk Europako hiriburutza ETAren estrategian ez erabiltzea”, gehitu zuen Sáenz de Santamaríak.

2016, Donosita, Donostia 2016, erreakzioak, europako kultur hiriburua

Zer duzu buruan “Donostia 2016ren kontrako ahotsak”-ri buruz

  • DAS KAPITAL 2011-07-01 12:05

    Ba zer ostia, nirea ere donostia 2016 horren aurkako ahotsa da.
    Eta ezin det oraindik ulertu ze nolako hipokresiaz babesten duen orain ezker abertzaleko jende batek proiektu hau. Proiektu diruzale, turistazale, kapitalista eta glamouroso hau.
    Nik, ezin det. Eskerrak hau imajinatu eta eniola bozka eman hauei….
    DONOSTIA 2016, KULTURAREN KAIPITALA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude