Doako justizia

Doako justizia –

Igor Salazarrek Alea agerkarian.

Doako justiziaPertsonen funtsezko eskubide bat da benetako babes judiziala bermatuta izatea, haien baliabide ekonomikoak edozein izanda ere. Doako justiziaren antolakuntzan eredua da Euskadi, eta duela gutxi onartutako dekretu berria errealitate honen isla da.

Zehazki, urriaren 30ean Doako Laguntza Juridikoari buruzko dekretua onetsi zuen Eusko Jaurlaritzak, eta urtarrilaren 1az geroztik indarrean dago. Testu honekin bilatu nahi dena ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea da doako justizia-sistemaren kudeaketan, baina erantzun egiten zaie baita ere antolakuntza honetan diharduten profesionalen eskaerei, abokatuen eta prokuradoreen eskaerei, alegia.

Nahiz eta berri oso teknikoa eta juridikoa iruditu, nabarmendu behar da euskal gizartean eragin zuzena daukala. Zehatzago esanda, eta laburbilduz, Doako Laguntza Juridikoak indartzen du prozedura judizial batean pertsona guztiek haien interesak defendatzeko aukera izatea, nahiz eta prozedura horri aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez izan. Hala, zuzenbide estatu batean berdintasuna eta askatasuna bermatzen dira.

Lan eta Justizia Sailak aurrera eramandako dekretu berri honi dagokionez, azpimarratu behar da, besteak beste, administrazio-izapideak arintzen eta errazten direla, profesionalei ordaintzen zaien kantitateak hobetzen direla eta genero-indarkeriaren eremuan zenbait hobekuntza egiten direla. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan eskubide honen garrantzia ikusteko, honako datua adierazgarria da: iaz, 24.042 eskabidek izan zuten Doako Justizia.

Oso ezaguna ez dirudien eskubide bat sendotu dela dirudi, eta badirudi gizartearentzat onurak ekarriko dituela.

Doako justizia
justizia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude