Doako denda Bilbon

5058_medium_debaldeGainera, egoera onean behar ez dituzun liburu, pelikula edo denboraldi honetako arropak, dendara musu-truk eroan ditzakezu beste pertsona batek berriro erabiltzeko. Esekigailuak eramateko aholkatzen dute erropa ordenatzeko, baita bezeroek lokalean dagoena tolestea eta eskegitzea ere. Arduradun dagoen jendea boluntarioak dira, ez soldatapeko saltzaileak, beraz laguntza eskatzen dute dena ordenatuta edukitzeko.

‘Debalde’ doako denda, astelehen, ostegun eta ostiral goiz eta arratsaldeetan egongo da zabalik ( 11.00tik 13.30ra, eta 17.00tik 20.00ra). Asteburuetan ez dute zabaltzen zapatu eta domeketan herritarrok deskantsatzearen alde daudelako.

Ekimen berri honen antolatzailea den Desazkundea taldea, ez dutela Alde Zaharreko komertzioen lehia izan nahi azpimarratzen dute. Beraien aburuz, jendea artikulu mota horiek edukitzeko ordaindu nahi ez dutenez sortu dute ‘Debalde’. Bilboko Alde Zaharrean erosten ez dela utziko gogora ekartzen dute, baita “marka-erosleak” jarraituko direzela ere.

Aurkitzeko oso erreza da ‘Debalde’ denda Pelota kalean. ‘Mundubat’-eko lokala da, eta karteleko barraskiloari esker bizkor ikusten da.

Turnoak egin nahi badituzu ( hilean turno bakarra, jende asko parte har dezan) edo ideiak eman nahi izan ezkero, dendatra hurbiltzeko aukera duzu, edo bestela, debalde@gmail.com e-postara idatzi.

@UnaiFigueroa

Bilbotarra (1989) / EHU-n kazetaritza ikasketak burutzen / Hamaika Telebistako "Gaztero" programaren egilekidea / Tas-Tas irrati libreko kolaboratzailea

2 pentsamendu “Doako denda Bilbon”-ri buruz