Pandemiak, distopiak eta mundu berriak

Distopiak eta mundu berriak –

‘Pandemiak, distopiak eta mundu berriak’

Pandemiaren osteaz eta geroaz hausnartzen duen zenbaki monografikoa
kaleratu du Jakinek.

Jakin Jardunaldian landutako gaietan sakontzen du aldizkariak Mario Zubiaga
Garate, Arantza Etxeberria Agiriano, Joseba Azkarraga Etxagibel, Irati Zubia
Landa, Joseba Gabilondo eta Harkaitz Canorekin.

Pandemiak, distopiak eta mundu berriakUmezurtz datorren zenbakia dugu Jakin aldizkariaren 239.a, Joan Mari Torrealdai hil ondorengo lehena delako. Berezia da horregatik, Lorea Agirre Dorronsoro Jakineko zuzendariaren hitzetan. «Saiatuko gara hark egindako lana eta utzitako ondarea merezi duen lekuan jartzen».

Ildo horretan, Torrealdai hil baino bi aste lehenago Jakin Jardunaldian landu genuen gaiari heldu diogu oraingoan. «Gainera etorri zaigun pandemiari eta ekarri duen distopiari leku egitea saihestezina zitzaigun, mundu berriak –eta ahal bada bizigarriak–bilatzen hasteko». Han esandakoetan sakondu, eta geroari begira sor litezkeen egoera eta bidezidorrei erreparatu diegu sei artikulugileekin: Mario Zubiaga Garate, Arantza Etxeberria Agiriano, Joseba Azkarraga Etxagibel, Irati Zubia Landa, Joseba Gabilondo eta Harkaitz Canorekin.

.

‘Politika biluzik birusaren garaian’

Mario Zubiaga Garate

COVID-19aren krisiak agerian utzi dituen hainbat hari-muturri heldu die Mario Zubiaga EHUko Politika Zientzietako irakasleak, «maskarak inposatzen dituen birus hau desmaskaratzailea» izan delako. Politikaren beraren ernamuinean dauden eztabaidak plazaratu baititu, Zubiagaren ustez: krisi ekologikoa, gobernantza eredua, espazio publikoaren erabilera, klase arrakala zein arrakala digitala, botere-sareen logika, bizitzaren balioa eta duintasuna… «Krisi pandemikoak ez dakar, berez, berri askorik. Lehendik ezagunak ziren arazoak, joerak, arriskuak, eztabaidak eta konponbideak dira orain esku artean ditugunak. Hori bai, agerian, biluzik daude eta zirt edo zart egiteko tenorean».

.

‘Mikro-bioa, gaitza eta natura’

Arantza Etxeberria Agiriano

Gizakiaren zaurgarritasunaz eta izakien arteko harreman estuez ohartarazi digu pandemiak, Arantza Etxeberria Agiriano EHUko Filosofia Saileko irakasle eta IASResearch Group on Life, Mind and Society taldeko ikertzaileak. «Gizakia ez da sistema isolatua; aitzitik, beste bizidunekin erlazioan ulertu behar da bere izaera». Horregatik, naturarekiko dugun harremana birpentsatu behar dugula dio, baita globalizazioa eta pertsonen artean sortu ditugun ezberdintasun sozialak ere. Gaixotasunek horixe uzten baitute agerian: gure harremanen nolakotasuna.

.

‘Ekodistopia prospektiban, EHkotopia perspektiban’

Joseba Azkarraga Etxagibel

«Naufragio batean gaude, gizartea antolatzeko modu bat hondoratzen ari da». Hala dio Joseba Azkarraga Etxagibel EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasleak. «Talka ezin biolentoagoa gertatzen ari da mugatua den biosferaren eta etengabe haztea berezkoa duen metabolismo sozioekonomikoaren artean». Kapitalismoa baino distopia handiagorik ez dagoelako, dioenez. Pandemiak erakutsi digu hori beste behin, baina pandemiak ere erakutsi digu zirrikituren bat badagoela: «COVID-19arekin deskubritu dugu hain aldaezin agertzen zen ordena sozialak uste baino plastikotasun handiagoa duela». Beraz, unea izan liteke estatu sozial-ekologikoa egikaritzeko, Azkarragaren hitzetan: «Bestelako azpiegitura politiko-kulturala behar dugu, hala herrigintza komunitariorako nola politika instituzional eraldatzailerako».

.

‘Egia-ostea ziurgabetasun garaian’

Irati Zubia Landa

Egiarekiko interes eza gure garaiko ezaugarrietako bat dela dio Irati Zubia Landa filosofian graduatuak, egia-ostea deitutako fenomenoak edo egoerak gero eta protagonismo handiagoa izaki. Arriskutsua da, zinez; krisi eta ziurgabetasun egoeretan are nabarmenago. «Egiarekiko axolagabetasuna dela medio, egiaren ahalmena galdu dugu, besteak beste duen ahalmen salatzailea. Galera handia da hori». Egiak deserosoak izaten baitira maiz, eta deserosotasun horrek ekartzen ditu aldaketak.

.

‘Pandemiaren arrazoiaz: konspirazioaren, paranoiaren eta negazionismoaren defentsan’

Joseba Gabilondo

Konspirazionismoa, paranoia eta negazionismoa (konspiranoinegazionismoa) forma politiko emankor, aktibo eta populistak direla dio Joseba Gabilondo Michigan Estatuko Unibertsitateko literatura eta kultura iberiarretan irakasleak, eta bere konplexutasunean aztertu behar direla ohartarazten du. Mugimendu horiek ezker zein eskuinekoak baitira, oso heterogeneoak, eta ezkortasuna da batzen dituen elementu bakarra. Ezkerrak, ordea, ez du asmatu jokamolde horren irakurketa egiten, eta talde gutxituen dinamikara makurtu delakoan da Gabilondo.

.

‘Hirugarren oldearen osteko txostena (2024)’

Harkaitz Cano

2024. urtea da. COVID-25ak mutatzen jarraitzen du, lau milioi hildako izateraino. Txerto eraginkorrik ez. Musukoak eguneroko osagarriak dira. Idoia Mendia EAEko lehendakari. Gizon eta emakumeak txandaka ateratzen dira kalera. Etorkizunean kokatu du Harkaitz Cano idazleak pandemiaz gogoetatzeko fikzio hau. Txosten gisara antolatuta, pandemiaren ondorioez ari da, umoreaz lagunduta.

Pandemiak, distopiak eta mundu berriak

3 pentsamendu “Pandemiak, distopiak eta mundu berriak”-ri buruz

  • Unibertsitatean halaco talde-lanac eguiten trebatzen gaituzte, eta hari garranci itzela emaiten çaio. Horietan parte harçaile bacoitzac bibliographia bilhatu eta horretan erranda dagoena berrerraiten da. Harcen da auctore batec cioena hor, berce honec hemen, eta auctore ezberdinec errandacoaren çathiequin halaco ensalada bat eguiten da.

    Horrelaco lan collectivoetan ecinezcoa da criterio proprioa erakustea, ceren coherencia “musical” bat behar da lan ossatuan. Parteharçaileen mugac taldean babesten dira, eta taldea bera bilhacatzen da parteharçaile bacoitzaren control-systema, ceina taldequide guciec onhartua bait da.

    Azquenean gueratzen da productu ossatu bat non specialista bacoitzac hitz-mulço bat ordenatzen duen, ecer berriric erran baric. Eta bikaina jassotzen da notan, criterio formalac bethetzen baditu.

    Honetan chosten technico batzuc, fictione litterario moduco bat eta marrazqui bat bildu dira, productu comercial batean cein supposa daiteque ce Durangoco Açocaren baithan salceco ekoiztua bait dago.

    Asmo pedagogicoa eta herriari ekarpena baino nic marketing productu bat dakussat honetan. Pop pseudoculturaren berce productu comercial bat dirudi.

  • Hala da bai, Alexandre. Guri garaian esaten ziguten orrialde bakoitzeko bederen aipu edo erreferentzia bat sartu behar genuela, lan akademiko zuzena egiteko. Azkenean, ideia arrotzen pastiche bat sortzen da besterik ez, besteen jeinuaren kopia euskaratua (gurearen kasuan). Faltan botatzen dut, esaterako, EIEren “Hegats” zaharra. Oraingo aldizkaria publizitaterako eginagoa dirudi, lehengoa akademikoagoa zen (zuk aipatu pop pseudoculturaren aritik tiraka). Akademia gurean badirudi nolabaiteko zirkulu endogamikoa dela, non eztabaida eta berrikuntza gauza arrarotzat dauden. Bestalde, praxiaren ideia agerikoa da, politikoki bideratutako argitalpenak dira, beti ez bada, gehienetan.

    Offtopic: Poztuko ninduke inoiz ZuZeuk iruzkinei atsegin eta desatsegin botoia atxikituko balieke.

  • Nic orain dela urthe guti arte, uste nuen Jakin aldizcaria serioa cela. Berez, ardura handia du, eta ez nuen sinhistu nahi hauec ere euscal bluffaren parte cirenic.

    Azquen urtheotan hor ibili dira Iphar Americatic eta Britain Handitic vueltatutaco adituequin, ustezco feminismo bat gora eta behera, ceren alua jatea hemendic, gorphutzac eta emphatia bercetic, ez daquit cer…

    Zubiaga jauna ere, Iratzar Fondationeac Ernesto Laclauren inguruan editatutaco lan anceco batean, lerdea cerion irakasle argentinar horrequin. Orain Ezquer Aberçaleari, articulatione populista eguiteagatic etsai baten aurca alternativan ecer serioa esqueini gabe, guertatzen çaio ce ez baitaquite ere nondic jotzen bait draue haiceac.

    Bainan prefosta, hauec dira listoac. Eta berceoc amen eguin behar drauegu. Ba, ez!

    Harkaitz Cano halaco ethorquiçuna marrazteco berceric ez bada gai, ba barca bainan joan dadila ançarrac ferratzera, eta Unai Iturriaga bere marrazqui cutre horrequin ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude