Distantziak ez du lagunik

Distantziak ez du lagunik

Distantziak ez du lagunik. Maitasun kontutan ez behintzat . Zenbat min egiten duen distantziak maitaleen bihotzetan, eskuetan, berbetan. Aspalditik, bueltak ematen hasia naiz distantziari eta honek sentiarazten digun sufrimenduari. Eta konklusio bakarrera iritsi naiz, jendeak ez du arrazoirik, ez, ez du!.

Distantzia beti egon izan da maitaleen artean.  Ez zaio inori  bururatu, etsai hauxe izan zela beren maitasunaren sortzaile? Bai jauna! Distantziak ez du urruntzeko bakarrik balio, elkartzeko ere balio du; bi bihotz bakarti, ezpain batzuk, bi gorputz biluts…

Sufrimenduarekin batera, zoriontasuna ekartzen du, besarkada zintzoenak sortarazten ditu, pozez bustiriko malko iheskorrenak. Pentsatzen jarririk gauza onak ere badituela konturatzen naiz. Distantziak, maitaleen bihotzak gehiago batzen ditu eta puskatutakoak sendatzen ditu, ez da alderatziz. Pertsonak faltan somatzen baditugu, distantziak ez du errurik. Maite ditugun pertsonak ahazteko ez du indarrik.

Distantziak ez du lagunik

Esan ez dizudana