Dieta madarikatuak

Txikori-belarra3Astebete daramat bakarrik. Inguruko askok kupidaz begiratzen naute eta beste askok, irrifartxo maltzurrarekin,  bokatari haginkada bat eman eta ahoa betea dutela “nik ezingo nuke horrelakorik egin”, esaten didate.

Eskerrak penitentzi honetan lankide bat gurutze hau eramaten laguntzen nauela. Beragatik ez balitz… jata bertan utziko nuke dieta madarikatua! Kontsolatu egiten nau. Biak hasi gara batera eta biak animatu egiten diogu elkarri.

Gaur bideo xelebre hau ikusi dut eta nire entsaladekin gogoratu naiz. Nire belartxoak tristeak dira, baina bideoan jaten ari direna ikusita… terapia ezinobea.

Aupa Olatz! Eutsi horri!

Osin gehien jaten dituena irabazle Dorseten, Erresuma Batua.

Mundu osoko parte hartzaileak biltzen omen dira. Ekainaren 13an izan zen aurtengo edizioa, baina hurrengoan parte hartu nahi baduzu, galdetu The Bottle Inn tabernakoei.