Diario Vascok 75 urte: bere historia kontatuko al du?

Kontatuko al du bada 1936ko uztailaren 18ko karlisten kolpearen ondoren errepublikarrek egunkaria itxi ondoren, Nafarroatik etorritako frankistek Donostia hartzean Diario Vasco zabaldu eta berripaperak ongietorria egin ziela tropa faxistei?

Edo tropa frankisten balentriak goraipatu zituela hauen ereserkiak jartzearekin batera?

Edo 75 urte pasatu ostean ere, diktadoreari eskelak jartzen jarraitzen duela, gaur-gaurko gertakariekin demokrazia eta tolerantzia lezioak ematen jarraitzen duen bitartean?

Edo beste hainbat gauzekin batera hau ere ahaztuko zaio egunkariari bere historia kontatzean?

Diario Vasco

Irudia | Diario Vasco | Ez dakit | LGPL

Zer duzu buruan “Diario Vascok 75 urte: bere historia kontatuko al du?”-ri buruz

  • Diario de Navarra-ren historia ez autorizatua idatzi zuen Victor Moreno bat bota izan degu faltan aspaldiko urtetan askok Gipuzkoan. Euskaltzaletasunak eta abertzaletasunak Gipuzkoan daukan etsairik amorratuenaren benetako arpegia erakutsiko diguna, Morenok egindako historiazaletasun, idatz jario eta malaletxearekin.