Diadako biharamuna Martxelo Otamendi eta Gorka Landabururekin

Milaka eta milaka independentistek Bartzelonako kaleak mukuru bete zituzten Diada egunean. Euskaldunok liluraz jarraitu genuen manifestazioa, haien garaipen txikiaren eta gurean izan dezakeen eraginaren pozez. Biharamunean, manifestazioaren itzalpean,  Gorka Landaburuk eta Martxelo Otamendik Bartzelonako Euskal Etxean “Euskal Herria: eta orain zer?” mahai inguruan parte hartu zuten. Parada probestuta ZuZeuk honako hiru galderak egin zizkien.

  1. Zer ari da aldatzen katalunian?
  2. Eraginik izango al du Euskal Herrian? Beharko luke?
  3. Emaiguzu arrazoi bat, zuretzat pisutsuena, independiente izateko edo ez izateko.
Zenbat buru hainbat aburu, hala esaten da. Bi kazetari hauek ordea, Euskal Herrian elkar ulertzera eta adostasun bat lortzera behartuta dauden bi ildo nagusiren ahotsa dutela ukaezina da. Bideoan dituzue biak aurrez aurre.
Gorka Landaburu, martxelo otamendi
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Diadako biharamuna Martxelo Otamendi eta Gorka Landabururekin”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2012-09-14 22:15

    Martxeloren azken erantzuna atsegin dut. Zergatik independentzia? nahi dudalako, nahi dugulako. Ez dugu beste arrazoirik behar.

  • Oier Aranzabal

    Nik ere datsegit Gari!
    Begira, azken aldian hainbat arrazoi behin eta berriz entzuten ditut independiente izateko.
    Bartzelonan ere jendearekin hitzegin eta arrazoiak ziren non nahi…
    Baina inortxok ez zidan arrazoi hori (garrantzitsuena ezbairik gabe) bota.

    Bejondeiola Martxelori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude