#DesioakSutan Sahararentzat, milaka su airera! (bideoa)

Captura de pantalla 2013-08-16 a las 12.19.54

Atzo milaka suzko bolak, milaka desiok, hegan egin zuten zerura, Saharautz eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatu ekimenean. Sahararentzako desioak sutan zerura, su artifizialen ordezko gisa. Hona hemen behean sarean topatu dugun bideo eder bat, Myriam Arandak egina.

Su txikizko itsasoa

(Eduardo Galeano) – Xabier Euzkitzeren itzulpena

Neguá herriko gizon bat, Kolonbiako kostaldean, zeru goietara igo ahal izan zen.

Itzultzean, kontatu egin zuen. Esan zuen goitik ikusi ahal izan zuela giza bizitza.

Eta su txikizko itsaso bat garela esan zuen.

-Horixe da mundua –azaldu zuen-, jende pila bat, su txikizko itsaso bat.

Pertsona bakoitzak bere argiarekin egiten du dir-dir beste guztien artean. Ez daude bi su berdin. Badira su handiak eta su txikiak eta kolore orotakoak. Bada su lasaia duen jendea, haizeaz ohartu ere egiten ez dena, eta su eroduna, airea txinpartaz betetzen duena. Su batzuek, su ñañoek, ez dute argitzen, ez erretzen; baina beste batzuek hainbesteko pasioz sutzen dute bizia, ezin baitzaie begiak klikatu gabe begiratu, eta hurbiltzen dena piztu egiten da.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.