Desegin harresiak, eraiki harremanak

“Desegin harresiak, eraiki harremanak” lelopean XXI. Herrien Astea jasoko du Oreretako Mikelazulo elkarteak asteon. “Kulturen ahotsak zabaltzea da -antolatzaileen asmoa-, ekintzetan herri eta kultura ezberdinei modu batera edo bestera ahotsa emanez”.

 

EGITARAUA

Desegin harresiak, eraiki harremanakASTEARTEAK 17

19.00etan Mikelazulon: “Hizkuntzen mapa eta Bizitzaren pintzelkadak II” (bideo pieza).

 

ASTEAZKENAK 18

19.00etan Mikelazulon: “Ongietorriaren kultura solasaldia”. Alemanian errefuxiatuekin egiten ari diren lanaren berri emango du Hanburgotik datorren Isa Marin-ek.

 

OSTEGUNAK 19

22.00etan Cine Reyna tabernan: Yoshi Hioki ipuin kontalari japoniarra” (argazkian).

 

OSTIRALAK 20

19.00etan Mikelazulon: “Palestinari buruzko bideoak”. Palestinaren gaur egungo egoera azalduko da:

  • “Sumud” Palestinara espedizioa (Ander Iriarte).
  • “Jerusalén Este” (Mundu Bat-eko Eneko Gerrikabeitia).

 

LARUNBATAK 21

10.30etatik aurrera Lehendakari Agirre plazan: “Bigarren eskuko liburu azoka”. Kolonbiako Arahuaco herriko haurrei bizikletak eramateko helburuarekin.

19.00etan Lehendakari Agirre plazan: “Lampedusako Mosaikoaren aurrean elkarretaratzea”.

21.00etan Txintxarri elkartean: “Herri Armeniar afaria”. Armeniarraren genozidioaren ehungarren urteurrenean.

 

IGANDEAK 22

11.00etan Zumardian: “Nazioarteko Emakume Taldeen Futbol txapelketa”. Parte hartzaileak, Honduras, Bolivia, Paraguai, Nikaragua eta Euskal Herriko emakumeak.

 

Aparte, azaroaren 17tik 30era bitarte erakusketa paratuko dute Mikelazulon, Mundu Bat-en eskutik: “Brasilgo presa hidroelektrikoak: Emakume kaltetuak”.

Desegin harresiak, eraiki harremanak

Desegin harresiak, eraiki harremanak
harremanak, Harresiak, Herrien Astea, Mikelazulo, orereta
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude