Denak gara nafarrak

Denak gara nafarrak –

Azken berrogeita hamar urteko esperientziari kasu eginez, ikusten da, nahiz tarteka siglak eta gobernuak aldatu, bai batzuk eta bai besteak Madrilera begira daudela.  Bai Iruñean, bai Gasteizen, handik inposatzen duten batasun espainiarra gizarteratu nahian euskaldunen artean. Hori bai, era inteligentean, noski.  Ez dute beste helbururik, aniztasunaren eta desberdinen arteko gizarte berri bat sortu beharrean gaudela diotenean.

Denak gara nafarrak

Horretarako, gaur egun, eta sekula ez bezala, EAJk hego Euskal Herriko “instituzio nagusi guztiak” eskura dituenean, euskaldunen etorkizuna bermatuko duen proposamen “berria bezain ausarta” aurkeztu digu.

Bi atal ditu: berdinen arteko harremanen aitorpen argia Estatuekin, bata; eta hego Euskal Herriko lurraldean, egunen batean, etorkizuna erabakitzeko aukera onartuko lukeen espainiar konstituzioaren aldaketa, bestea.

Sekula ez da urrats luzeagoak emateko garaia. Hori “betiko” mezu pragmatikoa. Zer esango luke Sabino Aranak, gaurko EAJren jarrera ikusiz?

Honelako jarrerak ematen dio bide espainiar demagogiari. Horrela Gaztelako historiografiari helduz, bisigodoen garai artaraino jotzen dute, Espainiar batasuna aldarrikatuz. Dena dela, eta idatzitakoari helduz, esan beharra dago, Gaztelako historiografiari dagokionez, bisigodoetatik gaurdaino, Espainiako batasun sakratuarekin ari direla, gora eta behera; baino egia beste bat da. Garai haietan baino askoz geroago egin baitzuten nahasmen historiko hori.

Espainiako historiografiak eta gaur egungo “Konstituzionalismo Nacional” espainiarrak oso bereganatua du batasun hori, nahiz eta egiazko oinarririk ez duen. Erromatarren garairano joaten dira Espainiarren batasun horren bila, baina garai hartan ez zegoen horrelakorik.

Erromatarrentzat Espainia hiru probintziadun kontzeptu geografikoa zen: Tarraconense, Baetica eta Lusitania. Baina garai hartan, erromatarren boterea ezen aski bakarrik penintsula osorako eta gauza bera gertatu zitzaion bisigodoei, ez baitzuten horrelakorik lortu.

Beraz, gaurko espainiar nazionalismo-konstituzionalak aldarrikatzen duen garai hartako batasuna, mito hutsa da, eta ez besterik. Hori bai, mito indartsua.

Nahiz espainiar batasun sakratua aldarrikatu behin eta berriro, nazio oso ezberdinak bere baitan menderatzen dituen espainiar moduko estatu bat, historiaren manipulazioan oinarritzen da. Manipulazioari aurre egiteko, esan liteke nafarren aldeko tesia defendatzeko dokumentazio nahikoa badagoela, ez dagoena tesi”espainiar-ofizialaren” aldeko dokumentazio da.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba, Gaztelarekin edo Asturiasekin lotzen dituen tesiaren aldeko dokumentaziorik ez dago. Eta badirudi horrelako ezer ez dagoenez, beraiek nahi dutena ez dagoenez, ez dagoela ezer, eta hori gezur borobila da.

Baskoniak batasun kultural eta linguistikoa zuen erromatarrek iritsi zirenean. Eta orduan Iruñea inguruan gizarte bat eratu zen, Iruñeko erresuma eta nafar errealitatea.

Horregatik, Nafarroa euskal identitatetik at balego bezala hartzean dago distortsiorik handiena. Horixe da dugun arazo historiografikorik larriena. 1200 inguruko testu legaletan “nafarrari” egiten zaio erreferentzia eta “nafar” hori herri xehea zen. Iparraldekoei oraindik baskoi edo gaskoi esaten zioten. Orduan, nafar izateak, baskoi izatea esan nahi du, baina baita independente ere, gaztelarren kontroletik at. Kronika Karolingioek “nafar” kontzeptu hori erabiltzen dutenetik, dokumentazioan naturaltasun osoz jasotzen da hori. Ez diote inoiz “gaztelar” esaten.

Mendebaldeko lurraldeak; Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak, Gaztelaren barruan izaera garrantzitsua izan arren, horrek ez du esan nahi Nafarroatik kanpo zeudenik. Lurralde bakoitza independentea zen eta Gaztelarekiko harremanak, bakoitzak bere aldetik itunez finkatu zituzten. XVII, XIX eta XXgarren mendean lurralde hauek kontzientzia politiko erreala hartzen dutenean, berriro ere Nafarroaren inguruko batasun horretan bildu ziren. Gero hori gauzatzen jakin ez bada ere.

Bisigodoek penintsula menperatu ez balute, desagerturik egongo lirateke sueboak, bandaloak eta alanoak, beste asko bezala. Horrelako herri transhumante batek, ez badu lurralde bat menderatzen – feudalki gainera – menperatua eta suntsitua izaten da.

Baskoiak ordea, erromatarren aurretik hemen mantendu gara. Hor 3000 urteko historia dago egiteko eta gaztelarren barruan egin duena, historia horren atal bat besterik ez da.

Bisigodoek Erromari traizio egin zioten bitartean, Nafarroak erromatar legezkotasuna jarraitu zuen. Nafarroaren erromatar legitimazioa frogatzen duten datu ugari dago. Horixe da gure nukleoa; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Errioxan bizi direnen gune legitimoa.

Beraz alde handia zegoen Gaztela eta Nafarroaren artean, nahiz espainiarrak loturak ikusi nahi han-hemenka, egia beste bat da. Ukaezina baita, XIV-XV. mendeko Gaztela estatu erabat feudala zela. Garai haietan Gaztelak ez zuen dokumentazio zentralik, ezta artxibategirik. Nafarroak aldiz, 1250 urtetik “Kontuen Ganbaran” bere estatu artxibategi aberatsa zuen, ia-ia, XX mendera arte iraun zuena.

Egungoa ezagutzeko, aurretik gertatutakoa ezagutu behar dugu. Historialariak eta batez ere historiaren ezagutza zabaltzeko ardura dutenek, jakin beharko lukete bereizten, beraiek nahiko luketen gizartea eta azterketa historikoa. Ez baita gauza bera historiografia eta doktrina politikoa.

Haurrei eskoletan historia nazionala irakatsi behar zaie.  Egia garbia, mozorrorik gabea. Euskal Herria eta euskaldunen iragana lantzen duena, etorkizuna bermatzeko. Eta historia nazional hori badugu, ez dugu asmatu beharrik. Ez baikara espainolak, euskaldunak baizik. Hori da erronka.

Historia, historiografiak, gure ondare historikoak esaten duena da, euskaldunak baturik egon garenean, aske izateko aukera izan dugula, gizarte aske bat osatu dugula. Orain ere, horren beldur daude.

Behar bada, Pedro Sanchez jaunak, ez dauka adore politikorik, oraingoa bezalako erantzukizun historikoa bere gain hartzeko, edo bestela, La Moncloan mantentzen dutenek ez diote uzten. Berdin dio, kontua da gizarte abertzaleak ikusi duela, heldu dela erabakiak hartzeko eta gauzatzeko ordua. Erabaki zuzen, serio eta ezeztaezinak.  Heldu nahi dugun helmugara heltzeko, behar diren borondateak batuko dituzten erabakiak.

Orain da garaia.

Denak gara nafarrak
Denak gara nafarrak  Denak gara nafarrak
Denak gara nafarrak

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

3 pentsamendu “Denak gara nafarrak”-ri buruz

  • Ados egonda gauz mordoekin, zergatik EH den ta ez NAfarroa azaltzen saiatuko naiz.
    Baskoiak euskaldunak ziren, bainan euskaldun guztiak ez ziren baskoiak.
    Autigroiak, Karistioak, auskiak….. Ta den denak euskaldunak.
    Gero baskoniako dukerri independientea zeogen, estatu burujabea, Baskoiak ziren ta euskaldunak. Gero Panplonako erreinua Nafarroa bilakatu zena. Hor Bizkaia,Gipuzkoa… estaduak bezala funtzionatzen zuten. Euskal estatuak ziren Nafarroaren parte izanda.
    Bainan Tudela estadu burujabea zen. Iparraldean Nafarroaren meneko izan baino lehen ere, ta gero ere.

    Konkista ta gero Nafarroa estatu aparte zen ta Gaztelarekin bakarrik erregea partekatzen zuen. Berbera Bizkaia, Gipuzkoa ta Araba. Estaduak ziren ta bakarrik erregea partekatzen zuten . Lege, gudaroste , moneta… denetarik zuten. estadu ta mota guztietako erakundeetan, EUSKALDUNAK ginen. Ez da inongo Nafartasuna izan hemen beste herri bat zegoela defendatu duenak, Euskalduntasuna izan da hori. Nafarroako euskalduntasuna, Gipuzkoako, Bizkaiko, Lapurdiko…euskalduntasuna.

    Nafar estatua izan da euskaldunek izan dugun estatu euskaldun haundiena, bainan ez bakarra.
    Adibidez, Nafar abertzale batzuk diote gaur egungo Nafarroaren independentzia nahi dutela, beste batzuk Errioxa ta Pau arte gehietzen diote. Bainan suposatzen da EH gaur egun 7 probintziak direla.

    Horrexegatik EH izena hobetziko nuke Nafarroa, Gipuzkoa… osatuta. Halare, herriak nahi badu Nafarroa edo beste izena jarri. Niregatik arazorik ez. Ituak Independentzia ta euskara direlako.

  • Nabar Estatuaren jarraipena helburu politiko estrategikoa bezala hartuko bagenu salto kualitatiboa izango litzateke. Ez bakarrik gurea den azken eta oraingo Estatu euskalduna eta haundiena, nazio Estatugabekotik nazio Estatua duenara pasatuko ginateke.

    Konfliktoa hiru Estatu artean bihurtuko genuke.

    Autonomismoa eta inperialismoen estrukturak, zilegitasuna eta haien sistema, orokorrean, jokoz kanpo geratuko lirateke.

    Nazioarteko mailan, beste Estatuek zailagoa eukiko lukete begirada desbideratzeko eta euskaldunon herriak indartuko luke bere presentzia Estatu bezala agertu ez gero.

  • Jakobe Palazio 2019-02-07 01:57

    Sinestezina da euskaldun askoren ezjakintasuna historiaren arloan. Bizkaiko Jaurerria Gaztelakoa izan da Lopez Harokoaren traizioz… Independientea sekula ez da izan Bizkaia. Sekula ez du estaturik sortu Bizkaiak, ezta Gipuzkoak ere… Gaztelako lurraldeak izan dira hainbat mendez Nafar Estatuari lapurtutakoan. Aranismoak Esteban Garibai, Blas de Lezo eta horrelako euskaldun espainiazaleengan pentsatu du eta goraipatu ditu, Nafarroako herkide subiranistak erabat alboratuta. Zazpiak Bat deritzona aranismoaren asmaketa baino ez da. Nafarroa da nire nazioa eta bere lurraldeak Bordele, Oska, Errioxa, Arriaga eta Bigorreraino hedatzen dira. Euskal Herria kontzeptua behin eta berriro erabiltzen dutenek ez dute benetan sinisten Nafarroa. Nire bandera gorria da eta ez du katerik, iltzeak baino… Ta bandera horrek mila urte ditu… Bandera aranista erregionalista da eta duela gutxi asmatua gainera… Errioxako bandera berriaren parekoa da ikurriña…