Demokrazia ekonomikoaren gaineko jardunaldiak Arrasaten

Maiatzaren 28an demokrazia ekonomikoaren II. jardunaldi transnazionalak egingo dituzte Arrasaten. Jardunaldi horiek auzolanean antolatu dituzte. Antolatzaileen esanetan, “helburua kooperatibismoa, ekonomiaren forma berriak, komunitateak… bezalako gaiak lantzea da”.

Eztabaidak, mintegiak eta hitzaldi azkarrak egingno dituzte. Las indias talde kooperatiboko kideak ere bertan izango dira. Euskarazko eztabaida-mintegi bat ere izango da bertan, “Euskal Herriko kooperatibismo eredua, honen berrikuntza eta etorkizuneko ibilbideak”.

Edozein kasutan etengabe garapenean dagoen prozesua dela nabarmendu dute, eta animatzeko deia zabaldu: “Interesgarria den kooperatibaren batek, edo kooperatiba izan gabe gai hauen inguruan interesgarria den norbait ezagutzen baduzu, parte hartzeko deia zabaldu”. 

                                                     MjMyNQ==

Irudia | Demokrazia ekonomikoa | demokraziaekonomikoa | Creative Commons By SA
arrasate, demokrazia, Ekonomia, jardunaldiak
Nagore Vega

Nagore Vega. Kazetaria. Kazetaritzaren jardunaz arduratuta. Oso Internet zalea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude