Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz

Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz –

Espainiaren batasuna, espainiar guztien subjektu politikoa edo demos-a auzitan jartzen denean, espainiar gutxi agertzen dira espainiar demokrata gisa iritzi publikoan (ez-nazionalista espainiar gisa) eta halakorik gertatzen denean, intelektual espainiar espainolisten erasoak pairatu behar izaten dituzte (gehiengo handia dira). Gutxi horietako bat da Ignacio Sanchez Cuenca (Valentzia. 1966) Madrilgo Carlos III.a unibertsitatean Zientzia Politikoko irakaslea. Iaz, La confusión Nacional deritzan liburua argitaratu zuen, eta 2016an, zazpi edizio izan dituen La desfachatez intelectual izenburukoa. Biak gomendatzen dizkizuet. Ez nago haren iritzi guztiekin ados, baina nazionalismoaz hauteskundeetan ohikoa den propagandaz harago, merezi dute bi liburu horiek irakurtzea.

Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz
“The Aging of Spanish Democracy”. Matthew Hollister (New York Times)

Lehenbizikoan, besteak beste, Vargas Llosa, Felix Azua, Javier Cercas, Antonio Muñoz Molina, Javier Marías, Arturo Pérez-Reverte, Fernando Savater, Jon Juaristi, Iñaki Ezkerra edo Mikel Azurmendi bezalako iritzi-emaileek Espainiaz eta euskal edo katalan nazionalismoez idazten dutenean erakusten duten lotsagabekeria intelektuala salatzen du, eta Espainiako debate publikoaren maila kaskarra, eta horren ezaugarri bat den “matxismo diskurtsiboa”, hots, datu eta analisietan oinarrituriko arrazoi sotilak eta argudioak alde batera utzirik, iritziak emateko modu harroputza, izen gehiegikerian (izen handiak ugari aipatu, baina haien esanak edozer moduz ekarrita), eta sinaduran oinarritu nahirik artikuluaren bermea, eta ez analisian.

Liburuaren atal guztietatik, nahi dudan xederako, bigarrena bereiziko dut. 2014ko uztailean, ia 70 lagunek, gehienak intelektualak, “Manifiesto de los libres e iguales” plazaratu zuten lau haizetara. Labur-zurrean, honelako perlak idatzi zituzten: “El secesionismo catalán pretende romper la convivencia entre los españoles y destruir su más valioso patrimonio: la condición de ciudadanos libres e iguales. El nacionalismo antepone la identidad a la ciudadanía, los derechos míticos de un territorio a los derechos fundamentales de las personas, el egoísmo a la solidaridad. Desprecia el pluralismo social y político, y cuando trata de establecer fronteras interiores arrincona como extranjeros en su propio país a un abrumador número de ciudadanos. El secesionismo catalán se hermana con el populismo antieuropeo y promueve la derrota de la democracia española. Evitar esa derrota es responsabilidad de todos y la primera obligación de los partidos políticos”.

Lehen esaldiari dagokionez, honela erantzuten du Sanchez Cuencak: “me gustaría recordar que, en cuanto ciudadano español, mi libertad no queda menoscabada por el hecho de que Cataluña se constituya como un Estado propio, de la misma manera que no soy más o menos libre por el hecho de que existan Francia o Camerún. (…) Mientras que mis libertades quedan limitadas por la “ley mordaza” aprobada por el Gobierno de Mariano Rajoy, la secesión de un territorio no afecta a lo que yo pueda hacer o dejar de hacer. (…) Si la frase se refiere más bien a ciudadanos que, sintiéndose exclusivamente españoles, pierden su nacionalidad originaria al vivir en una Cataluña que se independiza, entonces no queda más remedio que reconocer que su grado de libertad puede variar en cualquier dirección: podría ocurrir que dentro de una Cataluña con condición plena de Estado, las libertades fueran menores que en España…o mayores.”

Testuak dioenean “arrincona como extranjeros en su propio país a un abrumador número de ciudadanos”, honela erantzuten dio: “si la extranjería se refiere más bien a los sentimientos identitarios, a quienes se sintieran españoles y no catalanes, entonces habrá que conceder que lo mismo sucede en la actualidad con aquellos que se sienten exclusivamente catalanes y no españoles y están condenados a vivir como ciudadanos españoles. No veo por qué una “opresión” deba pesar más que la otra, salvo que demos un peso injustificado al statu quo. La parte final del párrafo es la más estupefaciente. Los autores del manifiesto afirman que el secesionismo catalán se hermana con “el populismo antieuropeo”. No sé de dónde puede salir semejante conclusión, puesto que los catalanes han tenido siempre una fuerte vocación europeísta, tanto más cuanto que muchos de ellos se veían más próximos a los europeos que al resto de sus conciudadanos españoles.”

Halarik ere, tesi arraroetan arraroena gertatzen zaiona da sezesionismo katalanak espainiar demokraziaren porrota sustatzen duelakoa: “A un catalán que no se siente español y que aspira a vivir en un Estado catalán, ¿realmente le interesa “derrotar” la democracia española? ¿Cómo y en qué momento se produce la “derrota” en una democracia? Supongo que sustituyéndola por un régimen político alternativo, es decir, por un régimen autoritario. Pero ¿tiene sentido sostener que los independentistas desean que no haya democracia en España? ¿Acaso no puede haber democracia en España si Cataluña se constituye en Estado propio? Si no es de una dictadura, ¿de qué están hablando entonces?”.

Nik uste nahikoa agertu dudala zergatik egiten den interesgarria aipaturiko liburuaren irakurketa. Ez naiz luzatuko, eta iaz argitaratu zuen liburua gaingiroki iruzkintzera igaroko naiz: La confusión nacional; eta hor Ibarretxe planaz eta Kataluniako proces-ari buruz dioena bereiziko dut.

Ibarretxe planak planteatu zuen lehenbiziko aldiz demos-aren arazoa demokrazia postfrankistan. Atarikoan aitortzen zen EAEko herritarren erabakitzeko eskubidea, eta hark bateragarri izan behar zuen estatu elkartu, nazioaniztun eta asimetrikoaren garapenarekin. Euskadik nazio gisa libreki erabakiko zuen autogobernua erabiliz Espainiako gainerako herriekin elkartzea. Horrek zekarren berekin euskal nazionalitatea aitortzea hiru lurralde historikoetako herritarrei eta nazionalitate hori bateragarri izango zen espainiar nazionalitatearekin. Erakunde berriek galdeketak egin ahalko zituzten Euskadiko herritarrek gainerako Espainiarekin zer-nolako harremanak nahi zituzten ukan erabakitzeko.

Nola erreakzionatu zuten alderdi espainolek? PPk 2003ko azaroan, Ibarretxek bere planari buruzko erreferendumera dei zezakeela eta, Zigor Kodearen urgentziazko aldaketa bat burutu zuen, bost urterainoko kartzelarekin zigortzeko legezko estaldurarik gabe erreferendumera deituz gero. Egoera birbideratzeko negoziazio prozesu bati ekin beharrean, Aznarren gobernuak gaia auzitegietara bideratu zuen erreferenduma egiteko mehatxua indargabetzeko kartzela zigorrak ezarrita. 2004ko martxoko bozen ondotik, Zapatero heldu zen boterera eta indargabetu egin zuen Aznarrena, argudio hau erabiliz: “El derecho penal se rige por los principios de intervención mínima y proporcionalidad, según tiene señalado el Tribunal Constitucional, que ha reiterado que no se puede privar a una persona del derecho a la libertad sin que sea estrictamente imprescindible. En nuestro ordenamiento hay otras formas de control de la legalidad diferentes de la vía penal”.

Oraindik orain, aldiz, 2005ean ez bezala, legezkotasuna kontrolatzeko zigor kodea erabiltzeari buruzko erreparo guztiak alde batera utzi dira katalan krisian, zeren botere judiziala bezala alderdi espainiar nagusiak (Podemos-en salbuespenarekin), hedabide handiak, eta segur aski, iritzi publikoaren gehiengoak onartu baitu zigor bidea erabiltzea arazo politiko-konstituzional bat ebazteko. PSOEk berak ere, Aznarrek Ibarretxe planari emandako erantzuna gehiegikeriatzat jo izanagatik, politiko katalanen kartzelatzeari dagokionez, isiltasun zuhur bat atxiki izan du.

Zapaterok bide penala ezabatzeaz gain, gonbidatu egin zuen Ibarretxe Espainiako parlamentura. Eta Zapatero eta Ibarretxeren artean argi gelditu zen demos-aren arazoa, hots, subjektu politikoarena: “El presidente del Gobierno de España niega la pretensión nacional del Parlamento Vasco porque considera el demos español dado e inmutable: puesto que vivimos juntos todos los españoles, vascos incluidos, juntos tenemos que decidir. Pero el nacionalismo vasco no se reconoce en la nación española y por eso Ibarretxe cuestiona la soberanía española exigiendo que los vascos puedan decidir si quieren seguir tomando decisiones con el resto de españoles o pasan a decidir por sí mismos como nación vasca”.

Bozketa egin zen, eta auzia gehiengoen jokoaren arabera erabaki zen: 313 boto Ibarretxe planaren aurka, 29 alde eta 2 abstentzio. Gehiengoz erabaki zen Espainiako parlamentuan auzia ebazteko eskumena demos espainiarrak zuela, baina demos horren parte sentitzen ez zenarentzat bozketaren emaitza garrantzirik gabekoa zen, ez baitzuen asmorik erabaki kolektiboak gainerako populu espainiarrarekin hartzeko.

Ibarretxe planaren ibilbidean presente dago krisi konstituzional katalanean garatuko zen eskemaren zati handi bat: “Una minoría en el conjunto de España, que está territorialmente concentrada, exige su reconocimiento como nación con capacidad de autodeterminación política. Las instituciones del Estado central desoyen la demanda por considerar que el principio de soberanía popular solo corresponde al pueblo español, del que forma parte el pueblo vasco.”

Auzitegi Konstituzionalak 2010eko ekainean eman zuen epaia Kataluniako estatutuaz. Horretarako, aurrez PPk trikimailuak erabili zituen magistratu kontserbadoreek bertan jarraiturik, aurkako epaia gogorragoa izan zedin. Auzitegiaren epaia analizatu ondoan, honela dio Sanchez-Cuenca-k: “Como había sucedido con el plan Ibarretxe, el límite infranqueable para el sistema político español era el reconocimiento de la plurinacionalidad. Si se admitía la existencia de una nación política distinta de la española, el edificio constitucional se desmoronaba (…) De acuerdo con este planteamiento, el cuestionamiento del demos no puede ser abordado políticamente (…) Para llegar a la conclusión firme de que solo puede existir la nación española es preciso introducir el principio de soberanía. Y es aquí donde la sentencia del Estatut revela claramente sus raíces ideológicas, propias de un nacionalismo español que aborrece la posibilidad política de la plurinacionalidad”.

Auzitegi Konstituzionalak berak ez du berdin jokatu Europarekin: “el Tribunal Constitucional no ha hecho una lectura “literalista” de la Constitución que podría haber bloqueado la europeización del sistema político español. Así, no ha afirmado que la Constitución no “conoce” otras instituciones que no sean las emanadas de la nación española. Y no lo ha hecho porque en el caso de la integración europea el Tribunal ha evolucionado en concordancia con los tiempos, entendiendo que la soberanía política nacional está limitada y es compartida con otros pueblos en el contexto de la Unión Europea. El Tribunal Constitucional, con otras palabras, ha hecho una lectura dinámica y constructiva del texto constitucional en todo lo relativo al proceso europeo de integración”.

Ondorio honetara heltzen da azkenik: “El desdén de las elites españolas hacia el principio democrático está detrás de las reacciones cerriles que culminan en la crisis de otoño de 2017. De hecho, (…) la acción del Estado en esos meses puede entenderse como una exacerbación del principio constitucional o de legalidad a costa del principio democrático”.

Bi printzipio horiek, legaltasunarena eta demokratikoa uztartu ezinik ez dagoela frogatzeko Quebeceko Auzitegi Konstituzionalaren jokabidea azaltzen eta goresten du. 1998an, Kanadako Auzitegi Gorenak sententzia historikoa eman zuen; askorentzat, modu eredugarrian uztartu zituen konstituzionalismoa eta demokrazia, denak kontentatuz, Quebeceko nazionalistak bezala Kanadako Gobernua: “Según el Tribunal, un resultado claro en un reférendum no vinculante obligaría a las partes a iniciar negociaciones al más alto nivel que deberían llevarse a cabo de acuerdo con los cuatro principios antes mencionados. Por tanto, a Quebec no le asiste derecho unilateral alguno a la secesión, pero en caso de que se constate, por ejemplo mediante la celebración de un referéndum, una voluntad mayoritaria y clara a favor de la separación, el Estado de Canadá no puede sustraerse a ese dato y, en coherencia con los principios fundamentales del sistema constitucional, tiene la obligación de iniciar negociaciones que pueden tener entre sus resultados posibles la secesión de un territorio. El contraste entre esta interpretación flexible de la Constitución canadiense y la sentencia del Estatut del Tribunal Constitucional español no puede ser mayor”.

Horraino heltzen da demokrata espainiarra. Gorago esan bezala, hauteskundeen zikloak, hauteskunde noriak ez du hausnarketa politikorako abagune egokirik eskaintzen. Gomendatu dizkizuedan bi liburuak egokiagoak dira horretarako.

Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz
Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz  Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz
Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz
Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz  Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz
Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz  Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz  Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)

2 pentsamendu “Demokrata espainiar baten ikuspegia euskal eta katalan nazionalismoaz”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-06-09 12:16

    Espainiar batek euskaldunontzat belarrira “sinpatikoak” diren gauzak esan edo idazten dituenean galtzak galtzen ditugula iruditzen zait askotan. Eta lotsa ere sentitzen dut, nolabait esateko espainiar batek estaldura “demokratikoa” ematen digulako pozten garelako, besteen beharra dugulako. Berdina gertatzen da Podemos-ekin. Gure belarrira sinpatikoak diren gauzak esaten dituzte tarteka eta engainatuta bozka ere ematen diegu. Baina gero, unea iritsitakoan bakarrik gaude. Ez fidatu jende horietaz. Gauza sinpatikoak esan ditzatela nahi badute baina guri bost axola. Espainolez hitz egiten dugun bakoitzean ari gara gure independentzia galtzen, jabetu gaitezen behingoz!

  • Pako Sudupe Elorza 2019-06-09 14:20

    “Horraino heltzen da demokrata espainiarra” apropos ezarri dut azken paragrafoaren hasieran. Alde batera zurekin nago; ni ere ez naiz jende horietaz fidatzen, baina zuzen edo oker, balio pedagogikoa sumatu nien bi liburu horiei; balio pedagogikoa guretzat, euskaldunontzat. Hain gaude asimilatuak! Eta bozetan, indar abertzaleetatik pedagogiarik apenas egiten den. Aski ez behintzat. Eskoletan ere ez. Hedabideetan ere ez. Espainiarena bai, erruz!
    Aztertzen dituen puntu guztietan ez, baina hainbatetan bai. Esaten duenean, esaterako, demokrazia liberal aurreratuetan nazionalismoa diskurtsotik ezabatua egonagatik, haren eraginak oso nabariak direla. 1. Nazionalismo banala. Identitate nazionala (nazional-estatala uler bedi) errutina sozialaren parte izatera igarotzen da, eta eraikin ofizialetako banderetan, memoriaren ikur eta lekuetan, ospakizun nazionaletan, historia nazionalaren irakaskuntzan, biktima nazional eta gainerakoen arteko bereizketan-eta aditzera ematen da. 2. Solidaritate nazionala. Identitate nazional berbera duten pertsonek euren naziokideekiko obligazio indartsuagoak sentitzen dituzte gainerako pertsonekiko baino. Batzuek bizia emateraino irits litezke. 3. Immigranteak. Estatu guztiek oztopoak jartzen dizkiete immigranteei. Hiru puntu horiek baturik, frogaturik gelditzen da nazionalismoak jarraitzen duela indar ikaragarria izaten demokrazia liberaletan. Eta, jakina, zer esanik ez Espainian.
    Navarra Suma zeren erakusgarri da? Eta PSOE-PSE berdin. Garrantzi gehien nazio espainiarraren batasunari ematen diotelakoa. Ardatz nazionala nagusi. Gurean jarraitzen ez den eredua ezartzen digute begien aurrean.