Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna

Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna

Antzinako erromatarrek Africa Terra deitzen zioten kontinenteko iparraldeko zatiari, gaur egungo Tunisiari; afrien lurra“, hots, kartagotarrena. Afer izenaren jatorria, dirudienez, fenizierazko afar («hautsa») hitza da; edo, baliteke berbererazko ifri izatea, «haitzuloa». Kartago bezain toki txiki batengatik hartu zuen, aidanez, izena kontinenteak; askoz ere handiagoa, zabalagoa, eta bide batez, populatuagoa.

Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskaldunaHerenegun irakurri nuen etxe honetan Arabako (eta Euskal Herriko) demografiaz mintzo zen idatzia, eta pasa den astean iritsi zen ene eskuetara demografiaren aferaz mintzo den beste artikulu interesgarri bat; kasu honetan normalean bazterrean gelditzen den kontinentearena: mintza gaitezen Afrikaren demografiaz, “kartagotarrez”.

INED institutuak sakon aztertu du gaia, eta artikulua Henri Leridon zuzendariarena da.

Gaur egun Afrikan 1200 milioi lagun inguru bizi dira; aurreikuspenen arabera, 2050 urtean 2400 milioi lirateke, eta 2100ean 4000 milioi. Apur bat hobetuko den bizi kalitateak ahalbidetuko du igoera. Azken urteetan Afrikako BPG-a %4,5 igo da urtero (Europakoa %0,9). Makroekonomiatik mikroekonomiara jotzean, ordea, gauzak majo aldatzen dira: Saharaz hegoaldeko pertsona baten aberastasuna %1,6 igotzen da urtero, bataz-beste; Europan %0,4; Asiako zonalde batzuetan %6.

Bizi itxaropena asko hobetu da 1950etik hona, 36 urtetik 57ra, baina urruti dago oraindik munduko mediatik: 70,5.

Afrikako biztanleria %2,5 igotzen da urtero (mundukoa %1,2), baina igoera ez da berdina izango Sahararen bi aldeetan; hegoaldean askoz ere gehiago haziko da. Fase honetan aurkitzen da: ume mortalitatea asko jaitsi da (herenera), baina emankortasuna ez. Oso garrantzitsua da jendea zenbait urterekin ezkoindu ohi den herrialdean, horrek zuzenki eragiten baitio demografiari. Ipar Afrikan, esaterako, ezkontza adina zertxobait atzeratu da, jendartea zentzu askotan aldatu; baina Saharaz hegoaldeko lurretan egoera oso desberdina da. Erdia baino gehiago 20 urte baino gutxiagorekin ezkontzen da, eta horrek, aurrera begira, ume gehiago izateko aukerak biderkatu.

INED-ek dioenaren arabera, ume gutxi izateko modurik eraginkorrena ume gutxiago eduki nahi izatea da, eta nahi hori ez da afrikar askorena. Izan ere, ez horren aspaldi geure baserrietan gertatzen zen bezala, lurralde askotan oinordeko asko izatea epe luzerako inbertsioa da, aberastasuna: lurra lantzen dutelako, animaliak, eta heztean hirira joan daitezkeelako ordainpeko lan bila eta familia lagundu. Chaden ezkondutako emakumeei galdetu zitzaien ea zein zen, euren ustez, izan nahiko luketen ume kantitatea; inkestaren bataz-besteko emaitza: 13,7 (2010ean).

Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna

Chad, Guinea, Mali edo Eritrean biztanleriaren %10ak baino gutxiagok erabiltzen du kontrazepziorako neurriren bat; askok ez dutelako nahi, eta gehiagok ezin dutelako. Dena den, NBE-ren arabera neurri zehatzak garatzen hasiz gero sendi bakoitza bost ume izatetik hiru izatera igaroko da, eta 2100erako proiektatuta dagoen zifra %40ean jaitsiko litzateke.

Afrikaren mendebaldean, 2010ean, 20-39 urte bitarteko emakumeen erdiak ez zuen inongo hezkuntzarik jaso; gizonen %31a egoera bertsuan zen. Baina noski, hemen faktore askok hartzen dute parte: klase soziala, unibertsitatera joateko gaitasuna, sexu dikriminazioa, erlijioa, gune geografikoa, etxeko beharrak, Estatuaren egoera… Ziurrenik hezkuntza jasotzeak jaitza-tasa bera jaitsiko luke.

Euskal Herrian Gaindegiak datu hau ematen digu emakumeek lortutako titulazioei dagokionez:

Europako herri zaharrena garela diogu harrotasun handiz, baina agian, urte batzuen buruan, berdina esango dugu tristuraz jota eta baxu-baxu. 15 urte baino gutxiagoko hamar gazteko, hamalau lagun daude 65 urte baino gehiagokoak. Euskal herritarren %47k dituzte 45 urte baino gehiago; erretirora iritsiko dira asko hamarkada gutxian, eta ez dago nahiko jaiotza horien tokia ordezkatzeko.

Gure herria zahartzen ari da. Krisi ekonomikoak ere izan du bere eragina: 2000ko hamarraldian etorkinei esker igo zen bereziki jaiotza-tasa, baina azken urteetan jaisten joan da. Araba husten ari dela zioten aurrekoan, biztanleriaren mugimenduen ondorioz, herrietatik hirietara; herrietan zaharrak geratzen dira, jada umerik mundura ekarri ezin. Hustuko ez dira ba herri txikiak.

Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskaldunaJaiotza tasaren gainetik zegoen heriotza tasa 1990eko hamarkada bukaeran eta 2000koaren hasieran, baina eman zitzaion buelta. Egun jaiotza tasa 9,09koa da; heriotza tasa 9,23koa

Euskal Herria zatitzen duten administrazio ezberdinetako gobernuek heldu beharko liokete fundamentuz gai honi. Umeak izan nahi dituen euskal herritarrei gauzak erraztu eta etorkizunari begira berme demografikoa finkatze aldera.

Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna
Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna
Afrika, Demografia, Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna, etorkizuna, Euskal Herria, jaiotza-tasa, ugalkotasuna, zahartzea
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

7 pentsamendu “Demografiaren igarkizun afrikarra eta euskalduna”-ri buruz

  • Leherketa demografikoa. Hondamendi demografikoa EHen. 2017-03-16 10:42

    Artikulu oso interesgarria. Eta gaia oso kezkagarria da.
    Afrikan LEHERKETA DEMOGRAFIKOA gertatzen ari da (besteak beste gizon zuriak euren heriotza tasa murrizteko egiten duen lanagatik).
    Europa eta Japonia, berriz, jatorrizko biztanleria GUTXITZEN ari da.

    EHko etorkizuna oso beltza da. Euskara eta euskal identidadea kolokan daude. Eta gure politikari, komunikabide eta abarrei badirudi bost axola zaiela.

  • Peru Dulantz 2017-03-16 12:10

    Haur gehiago behar ditugu, ados. Baina duela 20/30 urte jada gure jaiotza-tasa oso txikia zen, eta orain gure lan-merkatuak ez du ahalmenik gazte horiei lanpostu duinak emateko. Beraz, zein da arazoa? Jaiotza-tasa edo ekonomiaren ahulezia?

  • Hiltzen Hil 2017-03-16 20:06

    Lanpostu duinen garrantzia ezin da ukatu, baina arazo hori beste parametro eta maila bateko kontua da, maila baxuago batekoa gai honekin alderatuz. Ez zait batere zuhurra egiten, hortaz, argudio horrekin arindu nahi izatea gure herriaren erahilketa demografikoren larritasuna, eta hare gehiago galera horrek herri arrotz eta, zenbaitetan, aurkakoen kolonizazio orokor batekin bat datorrenean. Franco berak ezingo luke gure herriaren desagerpena era hobean imaginatu.

    XXI. mendeko dikotomia globalizazioa vs nazioa da. Oligarka internazionalek urte luzeak daramate mundua gobernu bakar batera eramaten nazioen eta kolektibo tradizionalen disoluzio-prozesuan sakonduz. Horren aurka, subjektu etno-nazional baten inguruan lortu daitekeen batasun kolektiboak auspoa eman diezaioke aldarrikapen sozialei. Bestalde, Euskaldunon batasun etno-nazionalik gabe, hots, talde etniko ezberdinetan atomizatutako Euskal Herri multikultural batean, ez dugu potentzialik izango aldarrikapen sozial horiek aurrera ateratzeko.

  • Demografia oso garrantzitsua da herri baten interesen borrokan eta haren bizirautean. Esaterako, 1920. urtean Ipar Irlandan errepublikazaleen populazioan %34koa zen, gaur egun %45koa da eta lehen aldiz unionistek gehiengoa galdu dute parlamentuan.

    https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/03/NI_Assembly_seat_share_by_designation.svg/2000px-NI_Assembly_seat_share_by_designation.svg.png

    Hizkuntza, kultura, ohiturak eta abarrak ugalduko direnen ondorengoak jasoko dute, ugalketa eteten bada guzti hori galtzen da.

  • Beñat Hach Embarek
    Beñat Hach Embarek 2017-03-17 12:26

    – Leherketa: gizon zuriak, Inperioek, mendeetan zehar Afrikan egin duten basakeria azaltzea zaila da, ez da erraza hitz aproposak aurkitzea. Medikuntzan aurrerapenak egin dira, eta horren zati txiki txiki bat iristen da; ongi. Bestalde, milaka lagun hiltzen dira egunero konponbide erraza daukaten gaixotasunen erruz. Ez dut uste kontinente afrikarra zorretan dagoenik gizon zuriarekin, ezta gutxiagorik ere.

    – Peru: ekonomiaren ahuleziak eragina dauka, bizitza estilo ezberdinen oinarrian baitago. Lehengo mundu ikuskera aldatu da, eta lanpostuen egoera ere; lanpostu finko baten faltan zaila da norbaitek umeak izateko hautua izatea, seguritate faltagatik. Prekarietatearen erruz 8 ordu beharrean 11 edo 12 sartzen ari bazara ere ez da erraza. Ze babes ematen digute gure lurretako hiru administrazio ezberdinek, edo estatuek, umeak izateko garaian? Oker ez banabil estatu espainiarrak 2500€ ematen zituen duela ez asko.

    – Hiltzen Hil: aurrerapausuak emateko botere egiturak sortu eta eskuratzen joan behar gara. Arriskua ez dago talde etnikoetan, euskaldun asko izan baitira beren nortasunari muzin egin diotenak, eta etorkin asko euskaldundu direnak. Euskara beharrezkoa izango den errealitate sozial eta instituzionala sortu behar dugu; eta hezkuntzaren bitartez erro kulturala transmititu. Baina multikulturalitatea ukatzea basamortu erdian ate bat jarri eta zerrailarekin ixtea bezala litzateke, ene ustez.

    – Hego-ren adibidera joanda. Gure komunitatearen existentzia epe luzera bermatzeko indarra ez dago soilik euskaldunen etxeetan, baizik eta beste kultura batzuetatik datorren jendea eta beraien ondorengotza euskalduntzean.

    Ondo izan

    • Beste kultura batzuetatik datorren jendea gurean gizarteratzeko premiarik ez badu, akabo. Eta hori ari da gertatzen hainbat etorkin taldeekin, gure diruarekin haien jatorrizko herrialdeen mesedeetara dagoen estatu paralelo bat sortzen ari dira.
      Eta gaur egun haien intentzioak plazaratzeko lotsarik ez dute, Turkia eta Herbehereetako aferan ikusi den bezala.
      Herbehereetan turkiarren interesen aldeko alderdia existitzen da, Turkiako presidenteak Europan erlijio-gudak egongo direla dio, baita Europan bizi diren turkiarrei 5 ume izateko eskatzen die Europa haiena izateko, Saudi Arabiak Europan wahabbismoa sustatzen du, eta abar.
      Zer espero dezakegu etorkin hauekin? Hauek izango ote dira euskalduntasunaren zaindari? Benetan?

  • Hiltzen Hil 2017-03-17 18:24

    Zuk diozun muzin horrek talde nazional/etniko/kultural “arrotz”en kutsadura du kausa gisa, alegia, gure bizilagun espainiar eta frantziarrena. Eta “kutsadura” etno-kultural hori ez da soilik sustentatu espainiar eta frantziar estatuen botere-egituretan (legeetan, komunikabideetan, hezkuntza-sisteman…) eta euskaldunen aurkako desmoralizazio ekimen-politikoetan, baizik eta XX. mende osoan zehar gure herriak jasan behar izan duen gehiegizko inmigrazioan.
    Etnia eta hizkuntzaren erabilpenaren korrelazioa nahiko argia izan da euskaldunon kasuan: abizen euskaldunak zituzten industria-aro aurreko gipuzkorren %80ak aprox, eta euskara omen zen gipuzkoarren %80aren hizkuntza bakarra. Industrializazioa eta kolonizazio demografiko espainiarraren ondorengo gipuzkoan soilik biztanlegoaren %40ak ditu abizen euskaldunak, gainontzekoak mestizoak edo jatorri atzerritarrekoak direlarik. Eta zein da euskararen erabilpenaren bataz bestekoa gipuzkoan? Bada, %30a asko jota. Bai, egia da etorkin horietako batzuen semeak euskaldundu egin direla. Baina datuek eta ebidentziak argi erakusten dute inmigrazioak eta mestizaje etnikoak izan duen eragin negatiboa gurean, eta hori ezin daiteke ukatu.
    XX. mendeko migrazio-uholdeek era izugarrian kolpatu dute euskal paisai etno-kulturala, eta horrek jatorrizko euskaldunen kontzientzia etnikoa ahuldu du, familia askok euskara baztertuarteraino . Esan daiteke benetako euskaldunak desagertze-bidean direla Euskal Herriko txoko gehienetan. Gaurko “euskaldunak” mentalitate eta nortasun kultural espainiar eta kosmopolitaz kutsaturiko gizasemeak dira, eta EGA titulua izan dezaketen arren ez dute zer ikusirik XX. mende-aurreko euskaldun etnikoekin ez sinismenetan, ez mundu-ikuspegian, ez izaeran, ez balioetan.
    Jada milaka eta milaka atzerritar hartu ditugu gurean, jada nahikotxo bete dugu gure karitatearekin eta karmarekin. Eta orain XXI. mendeko etorkinak (errefuxiatuak neo-hizkuntza sorosianoaren arabaera) onartu behar al ditugu beste aukerarik ez balego bezala? Ez dugu eskubiderik multikulturalitate deitzen den inbasio basatiei aurre egiteko? Mairuak, afrikarrak, hegoamerikarrak, txinatarrak… horiek izango al dira euskal nortasuna bermatuko dutenak? Hori ezinezkoa da ezen herri baten nortasuna eta kulturak arraza du oinarri gisa. Jar ezazu afrikar tribu bat Euskal Herrian bizitzen gure zirkunstantzia historiko berdinetan eta garatuko dutena ez da Euskal Herria izango, aitzitik gauza oso ezberdin bat izango da.
    B bi generazio barru gure ilobak gutxiengoa izango dira euren lurrean. Haiek bai izango dira orduan benetako atzerritarrak, benetako baztertuak, benetako pariak. Eta gutaz eta gure utzikeriaz oroituko dira gure hilobak madarikatuz, arrazoi osoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude