Delorean-eko musikariak askatu dituzte, Mexikon bahituak izan ostean

deloreanHarrapatuta izan eta gero, dagoeneko aske utzi dituzte Delorean-eko partaideak, Zarauzko taldearen hurbileko iturriek baieztatu dutenez. Mexikon Apar diskoa aurkezten ari ziren biran bahitu zituzten, asteburuan. Familiak horrela nahi zuelako isilpean mantendu dute kontua, askatasuna berreskuratu duten arte. Iturri berberen arabera, Delorean-eko kideen askapena eman zedin 50.000 euroko ordainketa eskatu zuten bahitzaileek. Ez dute argitu baldintza hori bete duten ala ez.

El Pais egunkariaren arabera, “bahiketa birtuala” deritzona pairatu dute taldekideek.

(Informazio berria jaso ahala eguneratuko dugu albistea)

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Delorean-eko musikariak askatu dituzte, Mexikon bahituak izan ostean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude