Debekatutako banderak, aspaldiko kontua?

Debekatutako banderak, aspaldiko kontua?

Unea bizi izateko gazteegiak garenok ere mila aldiz ikusi dugun irudia da hau; Franco hil berritan Iribar eta Kortabarriak debekatutako ikurrina atera zutenekoa. Gure amonak ere, hunkituta kontatu ohi digu nola diktaduran zehar ikurrina lurpean gorde behar izan zuten.

Baina ikurrina eta banderak debekatzearena ez da aurreko mendeko edo frankismoko kontua. Ikurrina bera debekatu egiten da San Ferminetako txupinazoan, hura daramatenak indarkeria polizialarekin zigortuz, diktadurapean bezain bortizki. Eraso sexistak txikikeritzat jotzen dituzten horiek berak asaldatzen dira ikurrina ikusita.  2013ko irudi hauek ikustea besterik ez dago:

Baina ez da ikurrina debekatzen den bandera bakarra. Twitter-en zabaldutako argazkiek erakusten dutenez, poliziak Felipe VI.-aren desfilera ikur errepublikarrekin gerturatu direnei kendu egin dizkie, eta diotenez, atxilotuak ere izan dira.Horretarako aitzakia gehiengoa monarkiaren alde dagoelako hurbilduko dela da. Istiluak ekidin nahi izan omen dituzte horrela.

Edozein kasutan, debeku, traba eta inposizioen aurrean ausardia eta sormena dira erantzun onena. Hona jarraitzeko moduko bi adibide:

Nork ez ditu gogoan San Ferminetako bizardun atseginok?

Debekatutako banderak, aspaldiko kontua?