Deabrukumeak legelari?

Deabrukumeak legelari? –

Batzuk diotenez Deabruak kristauen artean ibiltzeko era guztietako mozorroak jazten omen dituzte. Nik egia aitortzeko, ezin dut esan horrela ez denik, nire bizitzan  – halabeharrez eta gogoz kontra –  hainbestetan ezagutu baitut Deabrua, gehienetan togadun epaileen artean.

Deabrukumeak legelari?

Hortaz, Deabruak, mozorroen artean kuttunena, hain zuzen togarena duela pentsatzea dagokit. Esta ez diot horietako batzuk mugitzen diren egoitzetan sekulako sufre kiratsa dagoelako – hori horrela izanda – justizia eta legea palio azpian jartzen duten horiek, berriro palio azpian,  jarraibide politikoek emandako irizpidei men egiten dietelako baizik.

Hori gertatzen danean, eta gertatzen ari da, epaiketako diskurtsoak daraman miseria ideologikoa, “soilik” irentsi dezaketen bakar batzuentzat bazka bilakatzen da.

Togadun deabrukumeak, agintean dituzten politikariek urrun kokatzen nahi izan arren, berezkoak dituzten  erregimenetan sortzen dira, hau da, sistema usteletan, gaur egun Espainiar Estatuan dagoen bezalakoetan.

Eskarmentuak erakutsi digu, nola Francoren erregimenean hala haren ondorengoa den egungo erregimenean, legea justiziaren gainetik dagoela. Hare gehiago, oinarrizko Giza Eskubideak etengabe erabiltzen dituzte botereguneetan daudenek, beraien lege eta arauen ondorio hutsa bailiran. Baina berezkoak diren Eskubideak ordea ezin dira dimentsio etiko eta izaeraz hustu, horietan baitute funtsa eta muina. Propio ezarritako legalitatera makurtzeko mugatzen baiditugu, eskubideak baino, proposizio hauskor, oker eta bidegabeak izanen ditugu.

Guztiz bestelakoa da Giza Deklarazio Unibertsala dioena, non justizia hitzaren oinarrizko zentzua azpimarratzen baita. Justizia hizki haundiekin, ezarritako boterearen soinuari dantza egiten ez diona. Jendeari zor zaion errespetuan, bortxaezina den pentsamendu askatasunean, erabakitze gaitasunean, begirunean oinarritutako Justizia.

Honekin guztiarekin beraz, ezinbestekoa da Espainiar Estatuaren baitan, kultura sortzearaino sustraitu den oinarri ideologikoa, gehiegikeri juridikoa duen oinarri horiek deuseztatzea.

Begien bistakoa behar lukeena izkutatzen baitute. Giza eskubideek bere baitan dute erligio eta politika askatasuna. Eskubidea dimentsio osoan, bai norbanakoari bai komunitateari zor zaiona,  pertsonaren baitan biltzen diren bi izaera baterakontuan hartuz.

Beraz, bere burua demokratikotzat jotzen duen Sisteman, pertsonek, herritar aktibo izan ahal izateko, bere nortasunaren parte bati,  hain zuzen beraien ideia politikoei,  uko egin behar izatea onartezina da.

Sekula, ez diogu zertan deusi uko egin beharrik berez zor zaizkigun eskubideak gozatzeko. Erligio eta ideia askatasuna babestu behar dira, gehienbat nagusikeriz ezarritako boterearekin bat ez datozenean.

Frankismotik datorren ondare negargarria utzi eta indarrean arrazoia iraunarazteko sortutako erretolika faltsuetatik urrunduz, jar dezagun eztabaida dagokion lekuan.

Deabrukumeak legelari?

Deabrukumeak legelari?

M.Korta

Matematikaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude