Dantzan

Dantzan –

DantzanLurra dantzan jarri zen atzo gauean, eta kirioak dantzan zituzten Lizoaingo eta inguruetako herritarrek. Iruñerrian ere kezkatu ginen gure altzari eta leihoen baltsarekin. Gaupasa egin zuten batzuek, aspaldiko partez, ostatu zuloetan argitu arte dantzan ibiltzen ziren garaiak gogoan. Dardarak Kataluniara ere ailegatu omen ziren, Twitterren diotenez.

Kontatu didate Kataluniako herri batean oinak lurraren kontra astintzea debekatu dietela aurten: Balfolk jaialdi bat egin ohi dute han, eta udalak dantzatzea debekaturik zegoela esan zien. Gogora ekarri zidan Jimmy Graltonek elizaren eta irlandar botereen kontra irekitako dantzalekuaren istorioa, Jimmy’s Hall filmean ederki kontatutakoa. Kataluniako herri hartan ere aritu omen ziren dantzaldi klandestinoak egiten aurten.

Lurra dantzan dugun honetan, hortxe gabiltza, dantzan jarraitzeko zirrikituen bila, dantzatzeak sortzen digun dardara hori berriz sentitu nahian. Ez dut ukatuko, mundua dantzan jarriko nuke lurrikara banintza.

Dantzan

Lurrikara

BARDO GORRI NAFARRA