Dana prest biharko bertso jairako

Bai, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan batuko gara bihar, abenduak 15, 17:30etatik aurrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Bertsolariak prest, antolatzaileak azken prestakuntza lanetan eta bertsozaleak bertso gose. Dan dana prest jai handia izan daiten beste behin ere. Danok egiten dogulako txapelketa. Badalako Gara eta Garalako Bada. Transmisinoa eta talde lana. BaDaGaRa.

Gogoratu sarrerak internetez aurretiaz erosteko aukerea dagoela www.bertsosarrerak.eu webgunean. Hori bai, bihar goizeko 9:30etara arte izango da aukera hori. 11:00etatik aurrera Bilbao Arenako lehiatilan bertan erosi beharko dira-eta sarrerak. Eta sarrerak egongo dira. Aretoak aforoaren arabera egokitzeko aukerea emoten daualako. Halandaze denporaz zabizie. Aretoko ateak, ostera, 16:00etan zabalduko dira.

Bertan egoteko aukerea ez dabenentzako Bertsoa.com-ek eta Eitb.com-ek, besteak beste, zuzenean emongo dabe Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala.

ETB1-k ere zuzenean emongo dau 19:00etatik aurrera eta horregatik aste honetan ez da Hitzetik Hortzera-rik izango. Datorren astean,hori bai, Bizkaiko Txapelduna izango da Hitzetik Hortzera-ko gonbidatu berezia.

Bertsolaritza

2 pentsamendu “Dana prest biharko bertso jairako”-ri buruz