Damnatio memoriae (oroimenaren kondenazioa)

Damnatio memoriae (oroimenaren kondenazioa) –

Damnatio memoriae (oroimenaren kondenazioa)Hildakoen ohorea zapuzteko era izan zen; helburua pertsona horien arrastoa bizitza publikotik ezabatzea zen, inoiz existitu izan ez balira bezala.

Atzo gure oroimena kondenatu zuten.

Atzo, azaroaren 10ean, memoriaren eguna ospatu zuten ”gure politikariek” Eusko Legebiltzarrean. ”Atzera begiratu aurrera jarraitzeko” aukeratu dute aurtengo lelotzat.

Memoriaren eguna “kohesio tresna bat” izan behar da, ez zatitzailea, diote. Horretarako, oso epe laburreko biolentzia koiunturala besterik ez dute ikusten/ikusi nahi.

Guk, azaroaren 7an, duela 410 urte Espainiako Inkisizioak Logroñon epaitu eta hil arte kartzelatu edo bizirik erre zituzten 31 zugarramurdiar gogoratu eta omendu genituen.

Guk salatzen dugun biolentziaren biktimak gogoratzeko, mende asko egin behar da atzerantz. Horrek ez du esan nahi, ordea, gaur biolentziarik nozitzen ez dugunik, Espainiaren eta Frantziaren biolentzia egiturazkoa baita, eta ez du etenik izango gure askatasuna berreskuratzen ez dugun artean.

Guk beste lelo bat dugu:

“Lehengo” krimenek, oraingo krimenek bezala, zigorrik gabe eta indarrean jarraitzen dute; ez dira iraganeko historia, ez dute iraungitze-datarik.

Ezin da egungo okupazio-erregimena berretsi bera eraiki duten eta mantentzen duten krimenak aldarrikatu gabe. Ezin dira kondenatu krimenok haiek eratu duten menderatze politiko, ekonomiko eta ideologikoari uko egin gabe.


*Mila esker Helena Xuriori, bideoa apaintzeko argazki eder horiek uzteagatik!

Damnatio memoriae (oroimenaren kondenazioa)

3 pentsamendu “Damnatio memoriae (oroimenaren kondenazioa)”-ri buruz

  • Hunkigarria eta gogorra!
    Argi dago zergatik dituen gogoratzen eta omentzen hildako hauek eta beste askoi eta asko memoria historiko ofizialak: memoria kondenatu nahi dute.

  • Eta memoria epe laburreko hau gogoratu eta ezagutarazten temoso eta setatiena Urkullu abduzitua

  • Graziana Goienetxe 2020-11-12 10:00

    Ekimen laudagarria benetan! Gertakari ilun hauek izkutatu nahi dituztenen kontra borrokatu behar da, gauzak desitxuratzen dituztenak barne (pertsona hauek feminismoaren martiri bihurtu nahi izan dituztenak konparaziora)