Dakiguna ikasten

Dakiguna ikasten –

Dakiguna ikasten

Argentinako diktadura garaian (1976-1983), Adolfo Scilingo Armadako kapitaina ESMAn, Escuela de Mecánica de la Armada delakoan, torturatzaile ezagunenetako bat izan zen. Scilingori hainbat eta hainbat lagunen desagerketa egozten zaio, heriotza-hegaldiak eginez. 2007an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Garzón epailearen aurrean azaldu zuenez, atxilotutako militante politikoak biluztu eta drogen eraginen menpe zeudela, itsasora botatzen zituzten hegazkinetatik. Adolfo Scilingok adierazi zuenez, Espainiako Armadako kideak joan ziren Argentinara torturatzen irakastera. Kapitain honek hiru tortura-irakasle espainiar izan zituen, eta horietako batek esan zioenez, ETAren kontrako borrokan aritua eta aditua zen, eta Espainiako errege Juan Carlosek berak propio bidalia Argentinara. Juan Carlos errege emerituak Abu Dabin jarraitzen du gorderik, eta guk jarraitzen dugu dakiguna ikasten, Patziku Perurenak aspaldian idatzi zuen liburu guztiz gomendagarriari izenburua maileguan hartuta. Dakiguna ikasten, bagenekiena asmatzen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko apirilaren 27koa]

i

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Idazlea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria, Atarrabiako Petri saria eta beste hainbat. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), baita olerki solteak ere Muxugorri antologian, Luces y sombras eta El Coloquio de los perros-en. Ohiko kolaboratzailea Nafar Ateneoaren "Constantes Vitales" aldizkarian, "Maiatz" aldizkarian eta "Hatsa" olerki bilduman ere. Artikuluak ere, ehun ta berrogeita hamar baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Itzultzaile gisa, Noriko Matsui-ren "How to perform kamishibai" eta "Ryookanen 101 haikuak" liburuen itzultzailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude