Cristina Estebanezen kasua, edo nola gauzak gaizki ari garen egiten

Labankadaka eraila izan zen Cristina Estebanez (eta labankadaka zauritua Aingeru deritzon bere laguna), eta erasoaren arduradun delakoan emakumearen bikotekide ohia atxilotua dago. Lehenago tratu txarrak salatu zituen gaur hilotz denak, eta gizarte zerbitzuek harrera pisu batera joateko aukera eman zioten. Baina Estebanezek ez zuen nahi izan bere etxetik urrundu, harrera zerbitzuetan esan ei zuenez. Horrez gain, ustezko erasotzaileak urruntze agindua zeukan.

Harrera pisuaren aukera eta urruntze agindua ez dira nahikoa izan Cristina Estebanezentzat. Eta horrek, beste behin, erakusten du genero indarkeria jasan duen emakumeari eskaintzen zaizkion lehen atentzioek huts egiten dutela, bere etxetik urrundu eta harrera pisura eramatea, ez dela aukera egokiena biktimentzat; eta erasotzaileak nahi duen erara darabilkiela urruntze agindua.

Zerbait gaizki ari gara egiten. Gizartea zerbait gaizki ari da (gara) egiten  bikote harremanak oraindik ere kontrol-menpekotasun-jabetza-bortizkeria kontzeptuen barruan ulertzen baldin baditugu. Administrazioa zerbait gaizki egiten ari da (gara) tratu txarrak identifikatu eta salatu ostean, neurriak ez badira nahikoa (emakumeari babesa eman eta erasotzailea geldiaraztea).

Genero indarkeria

Irudia | Genero indarkeria | z | LGPL
emakumea, genero indarkeria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude