Crematorio

nh418.jpg Rafael Chirbes. Crematorio. Anagrama 2007.

Ederra liburua zinez, bikaina eleberria, nola eduki, hala forma aldetik ere bai. Rafael Chirbesek Misent herrian kokatzen diren biografia zenbaitera hurbiltzen gaitu. Alegiazko herri hori, Valentziako itsasertzean, Mediterraneoko beste edozoin izan daiteke, espekulazio inmobiliarioak jotakoa. (Kuriosoa da gai horren inguruan oraintsu argitaratu duela Lutxo Egiak ZUBIGILEAK, eta neu ere gai horrexen aitzakian ari nintzela TRAPAILA eleberrian, joan deneko aspaldiegian). Baina ez dadila inor engaina: itxura hori duen arren, gai nagusia bizitza bera du eleberriak, XXI. mende honetan zoriona lortzeko dagoen ezintasuna. Gogora ekarri dit Phillip Rothen PASTORAL AMERICARRA hura. Dozenerdi pertsonaiaren erretratua egiten du Chirbesek: arkitektu eta konstrukotorea den Rubén Bertomeu (7o urte); haren alaba Silvia, arte errestauratzailea (42 urte): honen senar Juan, literatura katedraduna; Collados, Bertomeuren morroia; Monika, honen emazte gaztea; Brouard lagun izandako idazle alkoholikoa… Bata eta besteren berri daki narratzaile orojakileak, baina, hala ere, euretako bakoitza da hitz egiten duena txertatutako monologoen bidez, nor bere bizitzaren giltzarrien ezintasunez mintzatzen dena. Hunkigarria, benetan. Puzzle baten moduan, Bacon-en koadro mingarrietako bat eraikitzen du Chirbesek. Gaurko panorama ezin hobeto atrapatuz. Ene iritzian. Espainiako literaturan aspaldian irakurritako libururik ederrena, ezpairik gabe. Bai behintzat, “nobela” zentzuan.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Crematorio”-ri buruz

  • […] El próximo jueves, 13 de diciembre, si la gripe me lo permite, será un buen día. Porque el escritor valenciano Rafael Chirbes vendrá a la casa de cultura a presentar su última novela,  Crematorio. Chirbes responderá las preguntas que le haga Hasier Etxeberria. […]

  • […] Mikel Iturria eta Patxi Presaren eskutik etorri zitzaigun atzo Rafael Chirbes idazlea. Eguna eta gauaren zati handi bat harekin pasatu genuen, egiaztatzeko idazle handia eta putasemearen izaerak ez duela beti zertan bat eginik, badieral salbuespenak. Rafael Chirbes gizon adeitsua da, noble eta atsegin horietakoa, jakintza eta ezaguera izugarriak eguraldiari buruz ari balitz bezain gozo kontatzen dituena. Arrazoizko gauza ebidenteak bakarrik entzun genizkion, euren sinpletasunean egia borobilak baizik ez direnak: literatura hutsaren gainean eraikitako nobela portatil horiek ez garamatzate inora; nobela bat idazteko, zer kontatua eduki behar da lehenbizi, berez etorriko da forma… Bai, ez da teoria oso konplikatua, baina ahaztuta genuen ia, geure posmodernitate antzu honetan harrapatuta. Eta nahi gabetan, Balzacen besoetara bultzatu gaitu, ostera. zabaldubildudel.icio.us […]

  • […] El próximo jueves, 13 de diciembre, si la gripe me lo permite, será un buen día. Porque el escritor valenciano Rafael Chirbes vendrá a la casa de cultura a presentar su última novela, Crematorio. Chirbes responderá las preguntas que le haga Hasier Etxeberria. […]

  • A big thank you for your blog article. Much obliged.