[COVID-19aren izurria argitzen] Pandemiaren metaforak

[COVID-19aren izurria argitzen] Pandemiaren metaforak –

Pandemiaren metaforak

Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?

Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak,
bat egunero.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.

.

+ Lehen pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara”

Bigarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Mesederik ez”7

Hirugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Adin guztietakoak infekta daitezke”

Laugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Emakumeak zaurgarriago”

Bostgarren pilula:[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua”

[COVID-19aren izurria argitzen] Pandemiaren metaforak[COVID-19aren izurria argitzen] Pandemiaren metaforak

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza gara. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude