[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua

[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua –

Erabateko konfinamendua

Asko dira erabateko konfinamendua eskatzen ari direnak, tartean zientzialari asko, neurri eraginkorrena delakoan. Baina, zertan bereizten dira konfinamendua, bakartzea eta berrogeialdia?

Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak,
bat egunero.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.

.

+ Lehen pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara”

Bigarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Mesederik ez”7

Hirugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Adin guztietakoak infekta daitezke”

Laugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Emakumeak zaurgarriago”

[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua[Covid-19aren izurria argitzen]

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza gara. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

22 pentsamendu “[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua”-ri buruz

  • Kaixo!

    Uste dut bulo edo fake news bat zabaltzen ari dela Elhuyar? Nahita egin dute edo okerren bat dago?

  • Hildakoen % 70 gutxi gora bera gizonezkoak dira, ez diozuen bezala, emakumeak. Zuzentzerik duzue?

  • https://www.statista.com/chart/21345/coronavirus-deaths-by-gender/

    Mesedez zuzendu hau. Krisi garai hauetan ez da komeni desinformazioa.

  • Munduan, España da Covid19, koronabirusagatik proportzioan hildako gehien duen estatua 266 hilik / milioiko,
    2.- Italia 263 hilik milioiko,
    3.- Euskal Herria 223 (737 / 3,3 milioi) hilik milioiko…
    4.- Belgika 125, Frantzia 116, Holanda 103… Iturria: Vilaweb https://labur.eus/eqQrK
    EAJ eta Urkullu lantegiak zabaltzen… ELA eta LAB sindikatuak salaketak jartzen epaitegietan.

  • Zientzilariak eta zientzilariak daude eta guztiak ez datoz bat itxialdi bortxatu honekin.
    Ez dauka inolako ebidentziarik frogatzeko kutsatutako berriak zergatik kutsatu diren. Zergatik zabaldu da birus hori, teorian behintzat berme guztiekin isolatuta, atso agureen erresidentziatan?
    Gainera, faktore kulturalak, geografikoak, ekonomikoak…daude izurri honen bilakaeran eta zabalkundean eragiten dutenak. Eta “Zientziaren” izenean hitzegiten dutenek guzti hori ez dute kontuan hartzen.

  • Flipatuta ikusten ETBn Bizkaiko Ahaldun nagusia apologia egiten ez esateko Bizkaiko zahar etxeetan zenbat diren koronabirusa positiboak eta hildakoak… Apirilaren bukaeran erantzungo omen du…

    Zenbat dira Bizkaiko zahar etxeetan hildakoak?
    Zergatik ez dio inork galdetzen?
    Ez al dituzte zenbatzen? Hilabete bukaeran?

    Munduan, España da Covid19, koronabirusagatik proportzioan hildako gehien duen estatua 300 bat hilik / milioiko.
    2.- Italia ,
    3.- Paisos Catalans… 260 bat.
    4.- Euskal Herria 239 (789 / 3,3 milioi) hilik milioi biztanleko…

    Zergatik ezkutatzen dituzte koronabirusagatik hildakoak?
    Zenbat dira benetako hildakoak?
    Nork sinistu datu “ofizialak”?

  • Noski, zalantzan jartzen ditugu Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko datuak (gezurretan ari omen direlako, nahiz eta zifra oso altuak diren ofizialak), baina xalo-xalo sinesten ditugu beste herrialdeek publikatzen dituzten hildako kopuruak (nahiz eta dezente baxuagoak diren, hemen baino neurri zorrotzagoak hartu ez arren).
    Gora izpiritu kritikoa.

  • Koronabirusaren zerrenda makabroa, minimoak gutxi gora behera, jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela, zahar etxetakoak ez dituzte zenbatzen…

    Munduan, Espainia da Covid19, koronabirusagatik proportzioan hildako gehien duen estatua, hildakoak / biztanle milioko: 14400 / 47 = 306 bat hilik / milioiko.
    1.- Espainia: 14400 / 47 = 306 hilik milioiko.
    2.- Italia: 17127 / 62 = 276 hilik milioiko.
    3.- Paisos Catalans: 3838 / 14,2 = 270 hilik milioiko.
    4.- Euskal Herria: 760 / 3,3 milioi = 230 hilik milioi biztanleko.
    5.- Frantzia : 10328 / 67 = 154 hilik milioiko.
    6.- Britainia Handia: 6159 / 67 = 92 hilik milioiko.

    Zergatik ezkutatzen dituzte koronabirusagatik hildakoak?
    Zenbat dira benetako hildakoak?
    Nork sinistu datu “ofizialak”?
    Bihar osteguna denok lanera… Ostiralean (astelehenean) lantegi guztiak zabalik…

  • Datu ofizialak sinesten ez badira, ezin da esan zein herrialdek duen hildakoen proportzio handiena, hain zuzen datu ofizialetan oinarrituz. Nik ere nahi nuke neurriak zorrotzagoak balira.

    Baina gaur jakin dugu Europako Ikerketa Kontseiluko buruak dimititu egin duela ez diotelako kasurik egin plangintza orokor bat egin behar zela zioenean. Herrialde hark edo honek gaizki edo ondo egin omen duena salatzea baino gehiago, nik uste dut benetan ebidentzian geratu dena dela Europa honek ez duela ezer inportanterako balio (diru merkatuak ustez babesteko ez bada)…. Aukera ezin hobea zen hau erantzun bateratua eta plan orokor batekin gaitzari aurre egiteko, eta horren ordez, norbera bere interesak defendatzen ibili da…

  • Dagoeneko inork ez ditu sinesten hildako “ofizialak” eta berriro egunero bezala, ETBn jasan behar dugu Bizkaian ez dagoela datu “ofizialik” nahiz eta egunkarietako azaletan (Naiz) argitaratzen duten Euskal Herrian hildako “ofizialak” 841 direla…

    ETBn Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak “Euskadin” zahar etxeetan hildakoak zenbatzen omen dituztela…

    Erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

    1.- Araba: 200 bat / 0,32 = 625 hilik milioiko.
    2.- Nafarroa: 206 / 0,64 = 294.
    3.- Bizkaia: 300 /1,15 = 272.
    4.- Gipuzkoa: 135 / 0,71 = 192.
    5.- Iparraldea: ematen du oso gutxi…

    Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasa handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira…
    Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?
    Nork da Bizkaiko (guztiz) ahaldun nagusia esateko zahar etxetako hildakoen kopurua “hil bukaeran emango dituela”?
    Zein da sekretua? Zer ezkutatzen du?

  • Hemen hildakoak ezkutatzen ari direla diozu? Eta nola dakizu Frantzian, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan edo Alemanian (adibidez) ez direla berdin edo gehiago ezkutatzen ari?
    Nola konpara ditzakezu fidagarriak ez diren zifra batzuk?

  • Gaur 2020-4-9, atzoko datuen arabera, Euskal Herrian “ofizialki” 56 hildako berri izan omen dira, Araban 17, Nafarroan 4, Bizkaian 25, Gipuzkoan 10, Iparraldean ?. Paisos Catalans (3838 atzo) 65 hildako berri.

    Atzo bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:
    1.- Araba: 217 bat / 0,32 = 678 hilik milioiko.
    2.- Nafarroa: 210 / 0,64 = 328.
    3.- Bizkaia: 325 / 1,15 = 282.
    4.- Gipuzkoa: 145 / 0,71 = 204.
    5.- Iparraldea: ematen du oso gutxi ?…

    Erreferentzi bezala:
    Paisos Catalans: 4003 / 14,2 = 281

    Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasa handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Italia (munduko 2.a Espainia atzetik) eta Catalunya baino okerrago.
    Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

  • “Munduko tasa handienak”
    Konparaziorako, Frantziara joan naiz kuriositatez:

    Frantziako eskualde batzuetako hildakoen tasak:
    hildakoen zifrak hemendik ikusi ditut https://www.linternaute.com/actualite/guide-vie-quotidienne/2489651-covid-19-en-france-les-chiffres-du-coronavirus-au-8-avril-2020/#cas-morts-total

    Haute-Rhin=548/0.764 = 717 hildako miloiko
    Mosela: 414/1.041 =396

    Broteak leku eta denbora desberdinetan agertu dira… Txinan ya behean daude, batzuk beheraka doaz eta beste batzuk gorantz.

    Adibidez, lehen aipatutako Frantzia izan zen apirilaren 7an hildako gehien izan zituen herrialdea (zifra “ofizialak” noski, OMEk emanak). Hau dena amaitzean, ikusiko dugu non eta nola izan diren heriotza-tasak…

    Horrekin ez dut esan nahi hemen ondo gaudenik, eta gure agintariak ondo egiten air direnik, ezta gutxiago ere… Baizik eta besteak baino hobeto edo okerrago egiten ari garen jakiteko neurri kuantifikable berdinak erabili behar ditugula (eta gureak zalantzan jarriz gero, besteenak ere jarri behar direla).

  • Aizu, eta oraintxe konturatu naiz, hor goian jarri ditudan Frantziako datuak dira hospitaletan hildakoak bakarrik…
    Zuk diozun bezala zahar etxeetan hildakoak edo norberaren etxean hildakoak kontatuz gero, askoz handiagoak lirateke zifrak.

  • New York city
    https://www.arcgis.com/apps/opsdashboard/index.html#/bda7594740fd40299423467b48e9ecf6

    4571/8.622 = 530 hildako milioiko

    (matizatzeko; ez, noski, ezeri larritasuna kentzeko)

  • Iturria: Argia. Hego Euskal Herrian ere koronabiusak hildakok askoz gehiago izan daitezke aitorturikoak baino. Euskal Herrian hildakoak lurraldeka: https://labur.eus/B4IEw
    Euskal Herrian gaur arte (2020-4-9 bezperako datuak) 905 hil dira, 13.406 kutsatu eta 1.958 daude ospitaleetan

    Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 9ko arratsaldea arte 905 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,13.406 kutsatu eta 1.958 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.149 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

    – Hildakoak lurraldeka, Araban 237, Bizkaian 349, Gipuzkoan 103, Nafarroan 214. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

  • Ez dut uste borondate seriorik dagoenik datu ahalik eta zehatzenak emateko.
    Alde batetik itxialdi bortxatu hau eraginkorra izan dela erakusteko Covid19ak eragindako hildakoak puztea komeni zaie, beharrezkoa zela frogatzeko, eta bestetik hildakoen kopurua gutxitzen dijoala ere bai, euren agintea eta zuzendaritza beharrezkoak direla. Horregatik izkutatzen dituzte zahar egoitzetan gertaturiko heriotzak.
    Garbi ikusten ari garena da estatuaren agintea gehitzeko gose aseezina.
    Ez dugu jakingo zenbat hil diren bakarrik Covid19gatik edo beste patologia batzukatik gehi koronabirusagatik. Zihur nago bestalde agintariak ez dabiltzala egiten inongo ahaleginik birusak kutsatutakoen ibilbide geografiko- soziala azken egunotan (trazabilitate pertsonala eta egondako lekuak), neurri zehatzak eta eraginkorrak hartzeko. Nahiago dute eten gabeko propaganda mediatiko eta itogarri batean murgiltzea euskal gizartea.
    Halaber ez dugu jakingo itxialdi bortxatu honek eragingo dituen beste gaitzen eragina gure gizartean: obesitatea, kolesterola, diabetesa, artritisa, mobilidade arazoak, gaitz sikolojikoak, antsietatea, suizidioak…
    Qui prodest pandemos? Niretzat ez dago dudarik estatu espainiarra.
    Izurria argitzeko datuak behar ditugu, baina ez dago argitasuna emateko borondaterik

  • Gaur 2020-4-10 ostirala, atzoko datuen arabera (zuzenduta Argiako datuekin), Euskal Herrian “ofizialki” 59 hildako berri izan omen dira, Araban 8, Nafarroan 8, Bizkaian 32, Gipuzkoan 11, Iparraldean ?. Paisos Catalans (4003 atzo) 65? bat hildako berri atzo bezala (suposatzen dut).
    Atzo bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:
    1.- Araba: 245 / 0,32 = 765 hilik milioiko.
    2.- Nafarroa: 222 / 0,64 = 346.
    3.- Bizkaia: 381 / 1,15 = 331.
    4.- Gipuzkoa: 114 / 0,71 = 160.
    5.- Iparraldea: 2 hildako
    Erreferentziak:
    1.- Espainia: 330 hildako milioiko.
    2.- Italia: 302.
    3.- Paisos Catalans: 4068 / 14,2 = 286.
    4.- Frantzia: 182.
    Ondorioa zera da (datuen arabera eta atzo bezala), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Italia (munduko 2.a Espainia atzetik) eta Catalunya baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?
    Pandemiaren erdian, Madrilgo agintari bakarrak alarma maila bat jaitsita, agindua betetzeko, asteartetik aurrera Euskal Herriko langile gehienok lanera, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, Europako eta munduko inguru kutsatuenean koronabirusarekin, alegia infernu arriskutsu batean, non zigorra heriotza izan daitekeen; Ondorioak nabarmenak izango dira, eriak gora, ospitalak lepo eta tamalez hildako gehiago. Baten batek esango du “katastrofista” naizela, baina badaezbada ere zaindu gaitezen, inork ez baitu guregatik egingo, politikoek gutxiago. Greba egiteko arrazoiak inoiz baino gehiago daude, geure bizitzak salbatzeko lehenik.

  • Erreferentzia zuzenak herrialdeak (alegia EH) herrialdeekin (Frantzia, Italia, katalunia) konparatzea lirateke, edo eskualdeak/probnintziak (alegia, Bizkaia, Gipuzkoa) eskualdeekin (Madril, Lombardia, Haut-Rhin, New York…).

    Erreferentzia posibleak (Madril, Lonbardia eta halako ebidenteak bilatzeko lanik ez dut hartu)
    Frantzian:
    Haut-Rhin 567/0,761= 745 hil milioiko (ospitalean solik)
    Mosela 429/1.041 = 412 hil milioiko (ospiralean soilik)
    AEB:
    Ney York 5150/8.622 = 597

    Eta ez dut adibidez UKn, Holandan edo Belgikan edo auskalo non bilatzeko saiorik egin

  • Lanera bueltatzera behartzeko errore larriarekin eta diozun beste guztiarekin, guztiz ados. Baina datuak edo sinesten dira edo ez dira sinesten,eta behar bezala matizatuta ematen dira.

  • Zer gertatzen da Bizkaian?
    Datu “ofizialak”: Bizkaia: 381 / 1,15 = 331 hildako milioi biztanleko, alegia, Europako eta munduko tasarik handienetarikoa, Italia baino okerrago eta egunero ETBko albistegietan jasan behar dugu Rementeria Bizkaiko (guztiz) Ahaldun nagusiaren lotsagabekeria, publikoki ukatzen zahar egoitzen datuak, positiboak, hildakoak…
    ETBk hala eta guztiz ere esaten du zahar egoitzetako EHUNKA langile positibo eman dutela eta hildako “batzuk” daudela… Zenbatzen dituzte hildakoak?
    Nor da Rementeria hori zahar egoitzen positiboak eta hildakoen informazioa ukatzeko?
    Zer ezkutatzen ari dira? Zergatik ez dute informaziorik ematen? Hilabete bukaeran?

  • Gaur 2020-4-11 larunbata, atzoko datuen arabera, Euskal Herrian “ofizialki” 45 (atzo baino 14 gutxiago) hildako berri izan omen dira, Araban 8, Nafarroan 9, Bizkaian 17, Gipuzkoan 10, Iparraldean ?. Paisos Catalans 4497 guztira.
    Atzo bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

    1.- Araba: 254 / 0,32 = 793 hilik milioiko.
    2.- Nafarroa: 227 / 0,64 = 354.
    3.- Bizkaia: 394 / 1,15 = 342.
    4.- Gipuzkoa: 117 / 0,71 = 164.
    5.- Iparraldea: 2 hildako.

    Erreferentziak Europan eta munduan:
    1.- Espainia: 350 hildako milioiko.
    2.- Paisos Catalans: 4497 / 14,2 = 316.
    3.- Italia: 312.
    4.- Belgika: 289.
    5.- Frantzia: 202.
    Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Catalunya eta Italia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?
    Pandemiaren erdian, asteartetik aurrera Euskal Herriko langile gehienok lanera, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, koronabirusarekin Europako eta munduko inguru kutsatuenean, alegia infernu arriskutsu batean, ondorioak nabarmenak izango dira, eriak gora, ospitalak lepo eta tamalez hildako gehiago. Baten batek esango du “katastrofista” naizela, baina badaezbada ere zaindu gaitezen, inork ez baitu guregatik egingo, politikoek gutxiago. Greba egiteko arrazoiak inoiz baino gehiago daude, aurrenekoa bizia salbatzea.