Counter Strike: Global Offensive Txapelketa

Counter Strike: Global Offensive Txapelketa

E-Sport barruan, ziurrenik garrantzi handiena izan duen jolasaren txapelketa egingo dugu oraingoan. Counter Strike-n ez du balio abilezia handia izateak bakarrik, talde lanak beste hainbesteko garrantzia du. Beraz esan zuen lagunei ere apuntatzeko, horrela konpenetrazio hobeagoa izango baituzue! Izen emate epea otsailaren 1 arte dago irekita!

5 laguneko taldea osatu baduzue idatzi iruzkinetan zeintzuk izango zareten parte hartzaileak. Ez baduzue osatu edo bakarrik bazaudete, lasai, guk elkartuko zaituztegu taldeetan.

Araudia

– Txapelketan parte hartzeko gamerauntsia.eus-en erregistratua egon behar da. Izena hemen eman dezakezue.

Talde bakoitzak izena eta kapitain bat izango du. Kapitainak @TheProdigyEH Steam-en gehituta izan beharko du komunikaziorako.

Konpetitibo eran jolastuko da, 30 partidatara. 15 partida alde bakoitzean hain zuzen ere. Talde bat 16 puntutara iritsiz gero, partida amaitu eta irabazletzat emango da.

Liga formatua izango da. Irabaziz gero 3 puntu, berdinduz puntu 1 eta galduz gero 0 puntu.

Konpetitiboko 7 mapetan zehar izango da txapelketa, astero mapa bat jokatzen delarik.

Lagunarteko sua aktibatuta dago.

Otsailak 1, igandea, gaueko 23:59 arte dago inskripzio data irekita. Lehenego partida Otsailak 7 eta/edo 8an izango dira, partida bakoitzaren ordua otsailak 2-an adieraziko direlarik.

– Ez da onartuko cheat-ik erabiltzea edo jokoko glitch-etaz aprobetxatzea. Harrapatu ezkero lehenbailen botako da talde hori kalera.

Txapelketaren egutegia

Otsailak 7-8 : Dust II

Otsailak 14-15 : Nuke

Otsailak 21-22 : Mirage

Otsailak 28 – Martxoak 1 : Inferno

Martxoak 7-8 : Cobblestone

Martxoak 14-15 : Overpass

Martxoak 21-22 : Cache


Partida guztiak Game Erauntsiaren YouTube-ko kanalean ikusiko dituzue zuzenean, euskarazko komentaristekin.

Izen ematea Counter Strike GO Txapelketa orrian egin beharko duzue.

txapelketa

4 pentsamendu “Counter Strike: Global Offensive Txapelketa”-ri buruz

  • Juan

    Kaixo Juan naiz,

    Idazten dizuet esateko ideia oso ona iruditzen zaizkidala zuen aktibitateak, eta gustatuko litzaidake esatea parte hartu nahi dudala. Hamasei urte dauzkat, eta bideojokoak gustatzen zaizkit, tamalez ez dut jokatzen Couter Strike, baina prest nago beste gauzetara jokatzeko (Battlefield 4, Fifa, COD …). Zuen web orrialdea ikusi dut ere, eta diseinu ona eta interesgarria daukala uste dut.

    Nire euskera ez da hain ona, eta egia esanez ideia hau nire irakaslearena da ( http://euskaragara.net/ ), euskara ikasteko forma berezi batean.

    Eskerrik asko zuen denboragatik,
    Juan Tasis

  • Jon Andoni Baranda 2015-02-03 20:13

    Aupa gente,

    Bilboko gazte bat naiz, 16 urte ditut eta bideojokoak asko gustatzen zaizkit. Normalean Call of Dutty ADW eta Fifara jolasten dut, baina mota guztietako jokoak gustoko ditut. Noizean behin Counter Strike partidak jolastenb ditut, baina bakarrik klasean aspertuta nagoenean. Aizue, asko gustatzen zait zuen webgunea, oso interesgarria eta landua da. Lan bikaina, benetan!

    Joko desberdinak jolasten dituzuen arren, ez dut GTA V jokoa ikusi. Gazte askoren gogokoena da, ideia bikaina izango litzateke GTA V online txapelketa bat egitea. Ze deritzozue?

  • Aupa mutilak!

    Benetan pozten gara gure proiektua gustatu izanaz!! A zer poza ematen digun jokalari berriak aurkitzeak!!

    Behin hau esanda, gure komunitatean parte hartzeko modurik onena webgunean bertan erabiltzaile kontu bat sortu eta bertako foroan saltseatzea da. Galdetu, iradoki… nahi duzuen moduan. Prestatu dugun azken txapelketa Counter Strikena izan da, izan ere, jende berria erakartzeko modu bikaina izan zitekeela pentsatu baitugu. Baina ez dugu propaganda nahikorik egin nonbait eta taldeak osatzeko lanak ditugu. Agian azkenean erakusketa moduko “patxanga” batzuk egingo ditugu, youtuben zuzenean emitituz edo.

    Hurrena jolasteko FIFA World jokoaren txapelketa darabilgu buruan. Eta zergatik World? Bada, dohainik delako eta jende gehiago animatu daitekeelako. Ikusiko dugu zer egingo dugun azkenean. GTA V txapelketa nahi duzula? Primeran! Proposamena foroan egiten baduzu, laster erantzungo dizu kideren batek aurrera eramateko zer posibilitate dauden esanez.

    Ba besterik gabe, proposamen eta ideia onak badituzue ziur egon elkarrekin gauza mordo bat egingo ditugula. Gu behintzat desiratzen gaude!

    Asko poztu gara euskara ikasleak ere hona animatu izana eta aupa zuek!! Eta ea Game Erauntsian elkar ikusten dugun!

    P.D: Euskaran ere jokoetan bezala poliki eta behetik hasten da. Lasai hartu eta kezka eta konplexuak kanpora! Gu jolasteko elkartzen gara, euskaraz noski, baina ondo pasatzeko helburuarekin 😀

  • Aupa! Nire izena Alvaro da, unibertsitatean ikasten nago, baita lan egiten ere. Denbora libre eskasa daukat baina betidanik izan ditut gustoko bidejokoak. Batez ere autoentzako jolasak erabiltzen ditut, egia esanda simulazioa bilatzen dut ahalik eta gehien.

    Orokorrean bolantea erabiltzen dut, baina betidanik jolastu dut fifara lagunekin.
    Webgunea ikusi eta gero, nire irakasleaz gomendatuta, ikusi egin dut ideia bikaina dela euskera lantzeko, eta interneten jolasten aritzeko. Egia esanda, gaur egun taldeak antolatzea interneten aritzeko ez da lan erraza, eta horrelako komunitateak asko errazten dituzte antolaketa. Benetan nire zorionak.
    Nahiz eta Counter Strike ezagutu, hiru edo lau aldiz bakarrik parte hartu egin dut.

    Nire proposamena fifa txapelketa bat egitea da, beharbada jolas horretan ia guztiok maila ona izan dezakegu.
    Ordenagailuarekin ez naiz oso trebea, beraz PS4ra jolasteko erraztasun gehiago izango nuke, baina noski pc-an aritzeko prest egongo nintzateke, hori bai, jolasa instalatzeko urrtatsak behar izango ditut! Oso txarra naiz kontu hoiekin.

    Laster alta emango dut eta bertan izango nauzue!

    Ondo izan!

    Alvaro

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude