Cocinas del mundo, ikastaro-topaketa

Cocinas del mundo, ikastaro-topaketa –

Migrazio Proiektuaren baitan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin sukaldaritza jardunaldi irekia antolatzen du.

Ekain kulturaleko programaren barruan egiten den Kulturarteko GastroAzoka ekintzaren bidea jarraituz, ikastaro-topaketa irekia egingo da, bertan aurkeztu ziren zenbait jakirekin eta partaideekin. Ekintza gazteleraz izango da Barduliarrak elkartean, Ormaiztegin. 10:00etan ekingo diogu sukaldaritza ikastaroari, 13:30etan dastaketa izango da. Aurrez izena eman behar da (otsailaren 13a baino lehen). Kopuru mugatua. Sukaldaritza ikastarora etor zintezke (dastaketa barne)  edo jakiak dastatzera etorri ikastaroaren amaieran.

Cocinas del mundo, ikastaro-topaketa

Migrazio Proiektuaren baitan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin sukaldaritza jardunaldi irekia antolatzen du Cocinas del mundo, ikastaro-topaketa Migrazio Proiektuaren baitan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

3 pentsamendu “Cocinas del mundo, ikastaro-topaketa”-ri buruz

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Cocinas del Mundo Hispano mesedez. Bada mundurik eta, gaztelaniaz haratago.

  • Jatorri ezberdinetako plateren prestaketa proposatzen dugu ekitaldi honetan. Eta zorionez aukera dugu Hispanoa soilik ez direnak ere aurkezteko, besteak beste Marruekosetik datorren Fatimak prestatzen erakutsiko digun kus-kusa.

  • Euskahaldun 2019-02-09 15:33

    Bai baina kartelari erreparatuz argi geratzen da lehentasuna gaztelerari eman diozuela euskara bigarren plano baten utziz. Bide batez, beste herrialdeetatik datozen etorkineei mezua argi utzi diezue, euskara ez dela beharrezkoa gure gizartean integratzeko eta garrantzi sinbolikoa besterik ez duela. Euskara entsalada-mazedonia multikultural kosmopolita honetan beste osagai soil bat besterik ez da zuentzat, hori bai, osagai nagusia, gorputza ematen dion betegarria espainola noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude