Chernobyl eta Saharako umeak bake bila datoz aurtengo udan ere

Saharako haur bat jolasean
Saharako haur bat jolasean

28 urte igaro dira Chernobyl-go (Ukrainia) zentral nuklearrak istripua izan zuenetik. Ezbeharraren ondorengo urteetan zentralaren inguruetan jaio ziren haur askok osasun arazo larriak izan dituzte: leuzemiak, anemiak, tiroide minbiziak…

Chernobylgo haurrak
Chernobylgo haurrak

34 urte igaro dira, bestalde, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik. Ondorioz, saharar herria basamortuaren erdian bizitzera kondenatuta dago, munduko agintariek beste aldera begiratzen duten bitartean.

Ez batzuek eta ezta beste ere (munduko beste haur askok bezala) ez dakite nolakoa den gaur egungo haur batek egunero eduki beharko lukeen bizitza. Izan ere, datozen hiru hilabeteetan, 800 haur hauen zeregin nagusia horixe izango da, bakea bilatzea, haur sentitzea eta, era honetan, beraien eguneroko bizitzari aurre egin ahal izateko indarrak hartzea.