Charlieren aingeruak

Charlieren aingeruak –

Datozen udal hauteskundeetarako EH Bilduren Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, Jone Goirizelaia, Reyes Karrere eta Miren Larrion, elkarrekin izan ziren atzo Forum Europan, beraien programak aurkezten.
Entzuleen artean zegoen Iñaki Anasagastik ekitaldiaren iruzkina idatzi du eta, putzontzi samar, “Los Ángeles de Charlie Otegi” izendatu ditu EH Bilduko hiru hautagaiak.

Charlieren aingeruak

Larrion, Goirizelaia eta Karrereri buruz, “pertsona inteligenteak dira, eskarmentudunak eta irabazteko gogoa dute”, dio jeltzaleak iruzkinaren sarreran, eta hortik aurrera ez die onerako hitz bakar bat bera ere eskaintzen, espero zitekeenez -hemen duzue blogerako bidea, irakurri gura bazenute-.

Ederra dago bada Iñaki Anasagasti, inori trufa egiteko! Jar dadila, faborez, ispilu baten aurrean.

Charlieren aingeruak