Campanades a morts

Campanades a morts

Campanades a mortsMartxoak 3. Gaur dira 40 urte Gasteizko gertaera lazgarri haietatik, baina beste mila beharko dira izugarrikeria hura ahazteko. Eta gehiago ere bai.

Lluis Llach-ek min eta protesta kantu gogoangarri bat egin zuen hura guztia salatzeko, eskultura bikain bat bailitzan, espazioa eta unea egoki baino hobeto markatzeko balio izan duen kantua, hain zuzen ere.

Duela hamar ute Llachek berak, Gasteizko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak eskainitako kontzertu bateko grabaketa hautatu dugu.

Hoberik ez zaigu bururatu urteurren honetarako, pentsatuz, hitzen lekua hobeto bete dezaketela sentimenduek, oraindik ere inork barkamenik eskatu gabeko hilketa hau  gogoratzeko.

Esango dute gero memoriak ez duela pisurik…
.
https://youtu.be/Dz5cVlXcgYc

Campanades a morts

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.